Antton Negeluak sortürik - 2014

1634.Matalaz.Bardoze[A.2]

Catégorie : Beste Publication : Astehartea 24 Bantaila 2015

 

 

1634ko urriaren 30an, Bardozeko parropian eta Elissalde etxean, ene aitzinean, beherean sinatzen duen errege notaria eta izendatu lekukoekin, benetan aurkeztu da Goyhenetcheko Bernard, Mitikile parropiako eta eranskin Miserikordia hospitaleko apez eta erretora, honek bere borondate argi eta atsegingarriaz, bere prokurai orokor eta berezi egin ditu, orokorrak berezitasuna salbuetsigabe eta alderantziz, jakinez :

 

espreski eta eratzailearen izenean, parropiako eta eranskineko errenta, mozkin eta fruitu guzien eskuratzea (…) eskuratuak eta erabiliak izateko heinean izanen direnak, eratzaileak Pariseko bidaia egiten duen epean, hara doalarik bi edo hiru egunez bertako afera baten kari, prokuraier ahalmen osoa ematen duelarik errenta, mozkin eta fruitu guzien eskuratzeko, dena betan edo banan-banan, eta epearen buruan pagatzen ez duenarentzat justiziaren bideez soilik pagatzera behartzera (…)

 

Halere, eratzailea presente edo faltan izanki, eta prokuraia manamendu berezi baten beharretan izan, eratzaile jaunak onartzen du beharrezkoaren pagatzea, bere izenean Mitikileko eta Hospitaleko zerbitzuak egiten dituzten bikarioentzat eginen dutenarendako, prokuraiek neurtuko dute behar dutena eta hori beraien usaiako pagamentutik kendua izanen da, aurkeztuko dituzten paga-agirien aurrean gogo onez onartuko du baita Parisetik itzultzean bildu dituzten errenta,mozkin et fruitu guzien zerrenda ; ordainez Goyhenetcheko jaunak prokuraier ematen du lan horretarako ahalmena eta onartuko ditu beraien prozesu, negozio, justizia urrats eta beharrezko indemnisazioak ; lekuko dira Payres Sorutako Saubat, Baionako gobernuan liotonante Sala jauna eta bertako merkatari eta biztanle Hiriartko Guillaume (...)

 

Jakile deituak eta beherean sinazaleak, sinazale ere eratzailea eta ni,

 

Laberere, presente

 

Goyhenetcheko

 

Hiriartko, presente

 

Casenavekoa errege notaria.

 

 

 

Lodia : 1634ko urriaren 31a

 

Goyhenetcheko Bernard jaunak,

 

apaiz eta Mitikileko erretor,

 

prokurazioa egina

 

[ hutsik ]en alde