Antton Negeluak sortürik - 2014

1638.Erasoa.Iruri[A.3]

Catégorie : Beste Publication : Astehartea 24 Bantaila 2015

 

Kortean 1638ko urriaren 27an aurkeztu kausa, Dufaur Menaud, Eneco bere semea eta Dufaur Joannes, Menauden semea izan dira aurkezle, hiruak Iruriko arotzak, Iruriko jaunaren, bere amaren eta beste konplizeen kontra, afera ikertu dugu eta,Porterko Bernard notaria idazkari harturik, horrela azaltzen da :

Lissaltko Domenges, jostuna, Mendikotan bizi, 68 urtekoa, egiaren erraiteko juramendu eginik Ebangelio Saintuetan, irailaren azken egunetan Atarratze hiriberriko merkatura joan zen afera batzuen burutzera eta etxerat itzultzean (…) Dufaur, Zihigako erretorra Iruriko elgean eta Veule izeneko lekuan, aski berandu eta eguzkia sartzen zenean, gurutzatu zituen Menaud zena, Dufaur Eneco anaiak eta Urdinarbeko Ahetzborde, agurtu zituen eta Menaud zenari erran zion xuxen ibiltzeko, erantzun zion eginen zuela, nahiz eta balesta bat ukan, ikusi zuen ere nola Menaud, Eneco eta Ahetzborde (…) Lichans deitu Althabegoityko Jean, Iruriko jaunaren zerbitzaria, Gamere Oiheresquiko jauna, Lichansko Luro deitua, Atarratze hiriberriko Perenaud seme gehiena (…) beste batzu eskopeta eta ezpatekin, Menaud eta Enecoetaz hurbildu ziren, tiro egin zioten, hala nola Menaud eta Eneco handizki zaurituak izan ziren eta Menaud delakoa hil zen 5 edo 6 egun berantago eta Eneco zirujauaren eskuetan da, maingua gelditzeko arriskuan da, ez zuen gehiago esatekorik, ez sinatzekorik, Gentille sarjento eta komisario.

Tantoko Marie, Dufaur Menaud zenduaren alarguna, bizian Irurin arotz, 50 urtekoa, egiaren erraiteko juramendu eginik Ebangelio Saintuetan. Negarra begian pleinitu da Iruriko jaunak eta bere amak egin duten (…) azken Jondane Johane bezperan, gauan sarturik eta etxerat zoalarik, preso hartua izan zen eta herritik kanpo eramana Iruriko jaun-andereen jendeek, hala nola jaun-anderearen etxean bizi den Lichans deituak, beste jende batzuen laguntzarekin, horietan Jean Iruriko jaunaren eiherazaina, Peyreko jaunaren mutila, honen koinata, Arrain jaunaren mutila, Luroko Gachenaud Lexantzuko arotza, horiek ezarri zuten Lannesko senexalordearen eskuetan eta honek, Akizeko korteko jaunen aholkuekin, betirako galeretarat kondenatu zuen eta barkamen publiko egitera behartu, hori buruz dei (…) halere senexalak erabakia gauzatzeko bidean jarri zuen, Johannes barkamen publikora behartu ondoren, (…) Johannes Iruriko jaun-andereen eskuetan utzi zuen, bereziki Lamoureux izenekoa, Olorone Santa Marieko ikaslea eta ekintzaren aditzailea, honek Iruriko jaunaren etxera eraman zuen, han berriz barkamen publikoa eginarazi anderearen aitzinean, eta hortik Biarnorat eraman, Arbusko aitoretxera non bizi zen Iruriko anderea, gero Oloroneko gaztelura eta hor egun batzutan preso atxiki, gero Toulouse alderat eta galeretarat, errana izan den bezala, hori dena Lamoureuxren gidaritzapean, hau Iruriko jaunaren senidea, erraiten du gehiago, nola bere senar zena senexalordeak kondenatu ondoren, Johannes semea joan zen Atarratze hiriberrira, irailaren 26ko merkatu egunean, diru zerbaiten bila, Eneco bere anaiarekin, (…) Barneche izeneko ostatuaren aitzinean erasotua izan zen (…) Lichans (…) Gamere Eyheresquykoa, Mendikota Bereterechekoa, Lexantzuko Luro eta (…) Perenaud seme lehena, beste batzu hor ziren, Barneche etxean sartu zituzten senar zena eta Eneco anaia, destorbuetarik aterbeturik ziren, nahiz eta Lichans-ek eta besteek egin ahalak egin etxean sartzeko eta bere senar eta koinataren zauritzeko, baina arratsaldean bertan, senarrak eta Eneco anaiak etxerako bidea hartu zuten eta Iruritik Zalgizerat doan bidean, Iruriko elgean, Veule izeneko bidean den teilategia beno apalago, balesta, ezpata eta labana ukaldiz erasotuak izan ziren, Lichans, Eyheresquy, Etchebarne, Gachen Luro eta Perenaud-en ganik, horrela Menaud-ek hiltzeko zauria hartu zuen saihetsean balesta ukaldi batekin, Enecok ere ezpata ukaldi ugari, Menaud senarra zendu zen (…) gero, Eneco ohean da zirujauaren eskuetan, maingua eta hiltzeko zorian, bere senarraren ehortzetan ez zen ausartu hilobira laguntzera (…) andereak kexu handia zuelakoz bere kontra, bere senarren berdina egin ziotela erraiten zuen, horregatik ez zen ausartzen Irurira joatera, ez eta bere senar zenaren etxera ere, bere adixkideen etxetan aterbetu zen, haurrarekin eta bi semeekin, Iruriko jaun-andereen jendeek haurren hiltzeaz mehatxu egina zuten, baita Irurikoaren zerbitzari Lichansek ere, erran zuen aitaren mendeku egitetik ezintzeko bi besoak moztuko zizkietela, eta ehortzeta egunean andereak zeinuen jotzea debekatu zuen, aldiz horrelako usaia delarik (…), gure lurrean 14 emazte ginen arto txikiaren ebakitzen eta Lichans et Lurok kolpeka erabili dituzte Luseako Marie, Charoko Catherine, Agerreberriko Gratianne, Carricartko Dechine, Aguerreko Marie, emazteak lanaren uztera eta alde egitera behartuak izan ziren (…) eta geroztik Elissabia aitoretxean afera arrunten egiten ibiltzen dira Lichans, Luro, Eyheresquy, Beretereche, Etchebarne eta Perenaud (…) sinatua Gentillet komisarioa.

Larrondoko Anchen, Zalgizeko laboraria, 60 urtekoa, egiaren erraiteko juramendu eginik Ebangelio Saintuetan. Erran du, oiharzun publikoan entzunik, duela 4 hilabete Iruriko jaun-andereek preso hartu zutela Dufaur Joanne eta jarri zutela Lannesko errege ordezkariaren eskuetan, honek bizi guzirako galeretara eta barkamen publiko egitera kondenatu zuela, entzun du ere nola, duela 9 hilabete, Menaud, Joannesen aita eta Eneco anaia gaizki erabilika izan ziren Iruriko elgean, Iruriko jaunaren zerbitzari Lichans (…) eta beste batzu, balesta ukaldi baten ondorioz Menaud hil zen egun batzuen buruan, Eneco orano gaixorik da eta zirujauen eskuetan, eta entzun du ere Iruriko jaunak, bere azken bidaian, duela 3 urte inguru, bortxaz hartu zuela Zalgize Rospideko alaba, iluntzean, bere aitamen nahiaren kontra, eta Irurirat eraman zuela, (…) eta entzun du ere Iruriko jaun-andereen mutilek Atarratzeko (…) Iruriko elgetik pasatzen ziren arno batzuentzako bidesariak pagarazi zituztela, ez du gehiago erran ez sinatu, Gentillet komisario eta sargentoa.

Garayko Marie, Johannesen emaztea, Irurin bizi, 20 urtekoa, egiaren erraiteko juramendu eginik Ebangelio Saintuetan. Erreguzaleen eskaeraz galdetua izanik (…) Iruriko jaunak eta bere amak Johannes akusatu zuten bere etxe aldemenean (…) batzuren botatzeaz, Menaud zenari eta beste senideri oldartu zitzaien (…) Iruriko andereak preso hartu zuen Johannes bere senarra, herritik kanpo eraman, Lexantzuko arotz Althabegoitiko Jean Lichans deitu zerbitzaria eta beste zonbait egile, Lannesko senexalordearen eskuetan jarri zuten, honek betirako galeretarat eta barkamen publiko egitera kondenatu, epaiketa horren ondotik eramana izan zen, jauregiz jauregi, batean Peyrekoan, bestean Arbuskoan eta gero Oloronekoan, eta Oloronekoan zelarik, ikustera joan zen, presozainaren bidez mintzatzera eta bere (…) kondatzera, senexalordearen otoizteko eta Iruriko andereari libertatean jartzeko eskaeraren luzatzeko, honek Toulouseko bidean jarri zuen, hainbeste gauza entzun du, ez daki zer bilakatu den, zigor handia jasan du, miserableki gelditzen da bi Dufaur ttipiekin eta duela 20 aste Menaud bere aitagiharreba erahila izan zen Iruriko elgean, Atarratzeko merkatutik itzultzean, Luro eta beste konplizeen eskutik, Menaud hil zen ondoko igandean, aurreko astelehenean jasan balesta ukalditik, Eneco anaia kolpatua izan zen ezpata eta labana kolpez, gehiegikeria eta irain horietaz justizia egitea eskatzen du umilki Korteari, berak ez dituelarik justiziako eskaeren egiteko ahalak, ez sinatua, Gentillet komisario.

Mauleko hirian zirujau jauna, 24 urtekoa, egiaren erraiteko juramendu eginik Ebangelio Saintuetan. Duela hiru hilabete eskatua izan zitzaion Irurira joatea eta bertako arotz Dufaur Menaud ikustea, hiru egun aitzinetik balesta ukaldi batek zauritua, Atarratzeko merkatutik itzultzean, eskuin aldeko zauria ikusi zuen eta sendaezina zela adierazi, zeren tripak (…) eta ez zen sendatzeko biderik, bala gorputz barnean izanki oraino, halere (…) medikamenduak hiru egunez, haatik ondoko igandean hil zen, sinatua Bouillon.

Rolondoko Petiry, Galarraga auzoko laboraria, 42 urtekoa, egiaren erraiteko juramendu eginik Ebangelio Saintuetan. Astelehenean Atarratzeko merkatuan zen Dufaur Menaud zendua eta Eneco anaia Iruriko arotza zaurituak izan ziren, duela 3 egun arrabots handia gertatu zen, heldu ziren Athabegoitiko Jean Lichans deitua, Iruriko jaunaren zerbitzaria, Gamereko Eyheresquy, Mendikota Bereterechekoa, Atarratze Perenaud seme gehiena eta Lichansen koinata, abiatu ziren gaizki erabiltzera Menaud zena, Eneco anaia eta Ahetzborde Domingo, suzko armak zituzten eskuetan, halere jende multzo handia bildu zen Barneche etxearen aurrean eta ez zen kolperik bota, haatik iluntzean, jakilea merkatutik etxera bazoan, Menaud, Eneco eta Ahetzborden konpainian,eta Iruriren parean,Veule etxearen ondoan, Elissabea baino hurruntxago, Lichans agertu zen besteekin, eskuetan armak, mosketak eta metxadun balestak, eta Dufauren atzetik korrika, metxak pizturik, eta nola jakileak, ikusiz Lichans et beste kideak, jakinez zer gertatu zen merkatuan, beraz eskuan makila zuelarik, entzun zituen Menaud eta Enecoren oihuak baina Iruriko andereak, 20 bat urratsetan zenak, erran zion zuhur egoteko, gibel egiteko, ez zuela Dufaurek bezainbat hartuko, eta hitz horiek entzutean, Lichans eta besteak hurbildu baitziren Dufaur eta Ahetzbordetarik 40 urratsera, beraien mosketa eta balestekin 4 edo 5 tiro bota zituzten, batek Menaud kolpatu zuen eta ondoko igandean hil zen, Enecok ere hartu zituen ezpata kolpe bat baino gehiago eta zirujauen eskuetan da, bizia arriskuan, entzun du ere Iruriko jaunak altxatu zituela sarde bereziko zutabeak, bata berde bestea xuri, erakusteko bidesari lekua, ez dut entzun benetan pagarazi duenik, horiek entzunetik ditut jakin, baita ere Iruriko jauna honara heldu zen azken bidaian, duela 4 urte, gurutzatu zituen Zalgize Rospideko alaba eta bere ama zaldi gainean, Iruriko lekuan eta alabarekin bere nahia egin zuen, geroztik alaba Irurin bizi da eta jaunak mantenua ordaintzen du, entzun du ere Navaillesko Ciprien jaun zendua erahila izan zela Zunharreta lekuan, duela 4 urte, Mendikota Etchebersko Laurent-en ganik eta hau Iruriko jaunaren etxean gorde zen, ez daki gehiago ez sinatzen ere, sinatua Gentillet.

Jaureguyko Pere, Iruriko laboraria, 40 urtekoa, egiaren erraiteko juramendu eginik Ebangelio Saintuetan. Azken Jondane Johane bezperan, Iruriko elgean duen arto txikiaren ikustera joan zelarik eta Beret lekuan, bidetik ikusten du heltzen Dufaur Johannes, agurtu eta bi hitz gurutzatu ondoren, heldu zen Lichans gizona, Irurikoaren mutila, honek ere agurtu eta bi hitz trukatu eta Elissabia etxerat abiatu zen, etxearen ondoko atean hesola bat hartu zuen, anderearen neskato bat agertu zen (…) jakileak beste jenderik ikusi zuen portale ondoan, ez ditu ezagutu ahal izan, atzera egitera behartua izan dira, Johannes utzirik Lichansen eskuetan, Elizabea ondoko elizaren aurrean 30 bat jende bildurik zen Johannesen egoeraz jakin nahian, jakin ondoan (…) Biarno alderat, sakabanatu ziren eta jakileak entzun du Johannes Lannesko errege ordezkariaren eskuetan emana izan zela, jakin du ere Johannes, Menaud eta Eneco gaizki erabiliak izan direla geroztik, eta Menaud erahila izan dela eta Eneco kolpatua, sinatua Gentillet.