Antton Negeluak sortürik - 2014

1654:AtarratzeZorra[B.11]

Catégorie : Beste Publication : Igantea 4 Urtarrila 2015

 Conget Pierre Ozazeko potestat, Miguelko Pierre Bichoue jauna, Daistor eta Burguburu Pierre zinegotziak, Nikolas Hegoburu, Arnaud Contracq Heguillor, Johanne Pirenaud, Arnaud Daguerre Chuhurre merkataria, Pierre Barneche legegizona, Pierre Martiche, Pegenaud Agie, Jacques Sorheguy, Jean Elisalde Nebout, Pedro Acheter merkataria, Pierre Bagaule Horment, Domingo Viscay Malet, Petiry Copitz marexala, Arnaud Dotahaix  Galant, Jean Eliseix oskigilea eta Jean Maisterre, kanpaideiarekin bildu biztanle guzien izenean, Domy baroiari eta besteer egin beharreko pagamendua luzaz eztabadatu da, 1654ko azaroaren 10an baroiak eta herren estatuak eraiki arbitroen sententziaren jarraikian, apezeriaren eta nobleziaren erabakiak segituz, arbitroen sententziari konformatzea erabaki du biltzarrak, bere partea pagatzea sosetan edo ardu tasaren bidez, Toulonjonko konde gobernariak eta hiru estatuen ordezkariek bermatu erabakia, biztanleek pagamenduaren ordainagiria eskatzen dute eta herriko beste biztanleekin egiten den tratamendu berdina, Bonlocqko priore Meharonkoaren eta Pariseko bankuburu Rayerkoaren eskuetan diren diruetako beraien partea nahi dute bildu, Domyko baroiari mailetagu diruak herrirat itzultzekoak direlakoan, (…)

(Atarratzeko notari Bichoueren aktak – 1654ko azaroa)