Antton Negeluak sortürik - 2014

1661-11:Toulouse.Jesuita[B.12c]

Catégorie : Beste Publication : Astehartea 6 Urtarrila 2015

 

Mitikileko erretor Goinhex Matelas delakoaren hiltzea

 

1661ko azaroaren 8an Maule hirian erahila izan dena, Bordeleko parlamentuaren erabakiz.

 

Toulousen, inprimatzaile F. Bouderen partez, Jesus konpainiako kolegioaren aitzinean, 1661.

 

Jauna,

 

Berriak gogoko dituzula jakinez eta duela egun batzu Matelasen harrapatzea jakinarazi nizunez, bere hiltze iraingarriaren berri eman nahi izan dut, eta nola malerus honek lepoa mozturik ukan duen, Maule hirian hilabete honen 8an, Bordeleko parlamentuak horrela erabaki ondoren.Kriminel hori erahil baino lehen, Lextarreko plazara eramana izan zen, eta bere aurrean urkatu zen degan bat, frantziarrez zindik delako bat, bi konplize betirako galeretarat kondenatu ziren eta eskapatu beste zortzi konplizeak hiltzerat kondenatu. Erreboltari horrek tetele triste horiei sinetzsarazi zuen xede honak zituela eta horrela asko ustegabean atzeman zituen ; ez da harritzekoa, xede txarrenek beti badute intentzio honeko itxura ; saiatze handien itxura bazuen baina txolin eta arriskugarriak benetan. Miserable horren hiltzeaz ez duzu harritzekorik, gupidagabe horrek gure sortzeak hutsik gabe segitzen ditu ; gizaki bat mundura heldu ordunko beste bat ateratzen da ; eta gure bizitzen eta gure hiltzen artean hain da laburra non filosofoak ere pundu bat jarri duen bi bazter horien artean.

 

Jauna, behar bada heriotze horrek harritu zautu baina miserable horren krimena hain da beltza non Jinkoaren mugagabeko saintutasunak ez duen jasan ahal izan. Gaiztoen hiltzea baizik ez da zoritxarrekoa, eta moralaren ikuspegitik ontsa badakizu biziki neke dela hiltze on eta saintu baten egitea bizitza lotsagarri bat eraman ondoren. Halere Matelas delakoa zinez damuturik hil da eta bere bekatuez dolutua, Ontasun Dibinoa otoiztuz bere arimaz pietate ukan dezan eta ikusgarrian bertan zen jendeari eskatuz Pater eta Ave Maria bana, Jinkoaganik bere krimenen absoluzioa ardiesteko.

 

Horrela, Jauna, zoritxarreko gai honetaz eman dezakedana, zure aginduen ohorearen itxoiten egoten naiz, baldintzarik gabe.

 

Jauna, N. zure zinez umil eta zinez manaerraz zerbitzaria