Antton Negeluak sortürik - 2014

1667.Matalaz.Belaren kondaketa[L.35]

Catégorie : Beste Publication : Astehartea 20 Ürrieta 2015

 

Matalaz – Belako Jakesen kondaketa

 

1661ko ekaina, uztaila, agorrila, iraila eta urria hilabeteetan Xiberoan izan zen emozio handi eta harrigarria herren estatuko jendeetan, hauek Mitikileko erretor jaunak eramanik, Moneinsko markes eta Mesplesko baroi jaunen zorraren partearen pagamendua aitzakitzat harturik, hastapenean 6,000t, 7,000 gizon armatu ziren, atabala soinuan ibiltzen ziren, Xilbietean arauak egin zituzten, erretoren eskaintzarik ez egitea, meza-sariaren 5 sol-etara apaltzea, apaizen diruzainaren kentzea, Arretz-en etxea suntsitu zuten, Sohutako Jaurigoyen etxe nobleko teilatua lurrera bota zuten, bertan sermoi ematen zelako, elizatik atera zuten (Domec, Belako Isaac) jarlekua, Buztanobi jauna bortxatu zuten eta bere muebleak bipildu, Montoriko sermoi etxea bota zuten, erreligioko batzu behartu zituzten suziekin prosezioan ibiltzera eta meza entzutera, Mauleko eta Montoriko erreligioko jendeen etxetan egonaldi eta gastu egin zuten, Mauleko gaztelua blokeatu zuten eta giltzak eskatu, Mauleko errege ofizierrak beraiekin batasunaren egitera bortxatu zituzten eta uztailaren 27ko gauean Ainarbeko erretoraren etxeari su eman zuten . Lextarren sortua eta Oloroneko apezpiku den Maytieko Arnaud François-ren grazia eta prudentziari esker, min eta hondamendi handi horiek baztertuak izan ziren, berak ere Buztanoby delako ministroaren bizia salbatu zuen, bere mahaia eskentuz eta etxera lagunduz mutilen zaintzapean.

Desorden horietaz jakinean izanik, Bordeleko parlamentuak bidali zuen Archeko jauna, errege komisarioa, ordenaren jartzera, Sorde-n gelditu zen eta bertaratu ziren Apezpikua, Mauleko baile jaunak eta herriko sei zinegotziak eta herriarat jiterakoan gerla gizonik ez ekartzeko, horretaz otoiztu zuten hitzemanez Erregeari eta Bordeleko parlamentuari obedientzia. Horretaz berri emaiteko itzuli ziren herrira eta honek idatzizko erantzuna : jakinda herrian 150.000 liberen altxatzeko Monens et Mesples jaunek Xiberotar batzu hartu et Donapaleun preso sartu zituztela, idi pare batzu bahitu eta Biarnoarat eraman eta errelijioneko (erreformatu) kideak herriaren erabakien kontra zoatzala, herria bildu zen armaturik ordenaren ezartzeko Usaiaren arabera eta Erregeari zuzentzea aipatzen zuen Justizia iturri moduan, ondorio txarrak gehituz baizoatzilakoz. Beraz dirua altxatu zuen eta Salha jaunari 100 libra eman bere idatziekin Parisera bidaltzeko eta beste bi idatzi zuzendu zituen, bat Apezpiku jaunari, desordenengatik zabaldu nahi zuen eskomunikazio orokorraren kontra altxatzen ziren zinegotziena, eta bestea Moneins eta Mesplesen abokatu Meharoni horretan eskatzen zitzaien bi jauneri bi aste barne Rennesko parlamentuan aurkeztea, bertan zegoelakoz ustezko zor orokorraren auzia idekia eta zinegotziek bertaratzeko gogoa zutelakoz edozein leku eta tenoretan ; hori guzia jakinarazia izan zen, erantzun idatzia komisarioari emana izan zen Apezpikuaren bidez ahozko mezu batekin Sorde lekuan. Eta delako komisario jaunak abisatuko zituen segidan jaun eskatzaileak.

Anartean Mitikileko erretorak bere zaintza antolatu du, gau eta egun ehun bat gizon armaturekin, gastuak herriaren jarriz eta txanda herritako taldeekin ordezkatuz. Agorrilaren 16an Aruen preso harerazi zuen eta bere aurrera ekarri Catala jauna, Montoriko erretora, eta libre utzi du, bertan libre jartzeko bahituak izendatuz, Larrajako Barkoixbide et Xiberoako presoak, berak eta Lannes herriko bere fededunek preso atxikitzen zituztenak . Bordeleko Laguntzen korteko bi komisarioak jinarazi zituen Arouera, Bonau eta Samels izenekoak, egun batzuez atxiki ditu bere jardunaldiak eta jakinean ezarri ditu. Lanbaratik pasatzez heldu zen Agorrilaren 26an Urdinarbeko Hospitalera bertan gauaren pasatzeko delako jaunekin eta 27an bi jaunek beraien informazio bilketa jarraitu zuten bertan. Herriko hiru ordenak zergapean jarri ditu eta Oloroneko jaunari 100 libra eskatu, eta hori ez egiteagatik, Domintxinen duen jabetza (temporel?) hartu du. Mauleko hiria ere 100 librako zergapean jarri du. 27Ko gauean Atarratzeko gazteluan zen. Sarrikotako eta Undureineko eiheretan bihiaren ehaiteko debekua zabaldu du, debekuhausleentzako 200 librako isuna jarriz, baita Maulekoeri ezeren saltzeko manua, horrentako 10 librako isuna erabakiz. Agorrilaren 29 astelehenean, Atarratzeko merkatu egunean, tronpetaren deian eta oihuz, proklamarazi zuen ondoko ostegunean, Mauleko merkatu egun arrunta, Mauleko merkatura ez joatea, 400 librako isunpean eta ondoko ostegunean Bildozen eginen zela merkatua. Delako komisarioak, Montoritik eta Atarratzetik pasatu ondoren, heldu ziren Maulera irailaren 6an, akta batzu egin Gourdo-ren etxean (notaria) eta bizitegi hartu zuten Sohuta Domec-ean eta han segitu beraien prozedura 7an eta ondoko egunetan. Delako Goyenetche jaunak bidea hartu zuen Zalgizen eta Galarragako lepotik pasatu, eskolta on batekin eta Domec-era hurbildu zen. Delako komisarioak joanak ziren eta Aruen jardunaldiak atxiki zituen eskolta onarekin. Apezpiku jaunak bidali zion Elizagaiko Arnaud erretora bere ordenantza batekin, eta hau gaitzetsi zuen eta eiheran preso sartu eta delako komisarioen dekretu bat baliatuz, preso hartu zituen Andreau Mauleko zinegina eta Etxekaparko Ollivier notaria, erretora eta Andreau eskapatu zirelakoan, burdinekin lotu zuen Etxekapar delakoa. Gero alde egin zuen eta eiheran gotortu zen.

Urriaren 10an , zaldun tropak heldu zirenean Undureinera, hogei bat mosketa tirorekin agurtu zituen, bertako laborariek zalduneri tiro egin zuten eta bi erail eta bi kolpatu, beste zaldunek erail zituzten beste batzu, horietan Ezpeizekoak, Onizekoak eta Sarrikotakoak, baita kolpatu eta preso eraman Sarrikotakoak, Ainarbekoak, Larrorikoak, etab.. Egun horretan zeinu (ezkila) deia zabaldu zen herri orotan eta jende armatu kopuru handia heldu zen Undureinera. Delako zalduneriak akanpatu zuen Sohutako behereko landazabalean eta bizitegia hartu zuten Sohutan eta bertara laborari batzu heldu ziren 12an pataskatzeko helburuan eta laborari horietan erail eta preso eraman zituzten 160 bat. 12 gauean Goyeneche delakoak bere eskolta ezeztatu zuen eta beste 6 edo 7 lagunekin, bidea hartu zuen eta Oxobiet altean, Espainiarat buruz eta Urdinarbeko Baratxegarai bordatik hurbil, aurrean zituen laborariek Geintein etxera eraman zuten eta bertan gotortu zen. 13An setioa jarri zioten eta lagunekin 10 bat eskopeta tiro bota zuten setiazaleen kontra. Hauek atea aixkora ukaldiz hautsi zuten eta gaineko estaiara heldurik, harrapatu zuten, gaztelura eraman eta presondegian burdinez zangoak lotu.

Urriaren 14an heldu zen Maulera Arche jauna eta 15 eguna iragan zuen entzuten eta 16an bere lagunak. 17An lekukoak jarri zituen Goyhenechen aurrean eta prozedura bururatu zuen. 18 eta 19an bidali zuen parlamentuko jaunen auzira, et 21an Lextarreko kortera heldu zen abisatzera aurreko moldean afarek segitu behar zutela erraitera, bertan armen erabilera debekatzen zuen martxoko errege agindua irakurri zuen. Berak parlamentura bidali prozedura erabakirik gabe itzuli zen, erranez bikario ofizialarekin egin behar zela prozedura, horrela egin zuen eta erantzuna heldu zen ondoko astelehenean, azaroaren 7an, eta azaroaren 5an korteak hartu erabakia zegoen, non erabakitzen zen, besteak beste, Goyeneche delakoak lepoa moztua eta beso ankak hautsiak izanen zituela, bere ilobra eta Olhaibiko kagota lekuko eta gero betiko galeretarat kondenatuak. Horietaz aparte, beste batzuk ere beso ankak hautsiak izanen zituzten, horietan Roquefort zinegotzia, zintzilikatua eta urkatua, eta 8 gun berdinean, ohorezko jauntsi kentze eta damutzeen ondotik, Goyeneche, iloba, kagota eta Roquefort eramanak izan ziren gurditxoetan Lextarreko landazabalera, non Goyhenechek lepoa moztua ukan zuen eta gorpuzkiak hautsiak taulada batean, Roquefort urkatua, horretarako eraiki urkabean. Apezpiku jaunak eskatu gorputzak Lextarrera eraman ziren gurditxoetan eta Goyeneche (iloba) eta kagota Mauleko gaztelura. Goyhenechen buru moztua borreroak jarri zuen Mauleko sarreran (atarte, portale), Barbacane-tik hurbil, eta hortik lapurtua izan zen 1662ko urteberrian, eta bere gorputza lurperatua Berroetako Jondane Johane elizako aldare nausiaren aurrean, Apezpikuaren amodio itsu batengatik, eta Roquefort-ena bertako hilerrian.

Arche jaunak utzi zuen herriko justizia arruntaren esku gehiegikeri ogendunen zigortzeko lana eta azaroaren 9an alde egin zuen eta zaldunek ere bai 13an, herriko hiru ordenen poztasunean, herritarrak ustiatu baizituzten modu hanitxetan. Baina horregatik, delako herrikoi eritasunak, nahiz eta ixilpekoa izan, luze eman du sendotzeko. Eta 1662ko uztailaren 4 asteartean, Lextarreko korteko ezohiko ekimenean, errege prokuraiak delako krimenen abolizioak irakurri zituen, 1662ko maiatzaren 24 eta 25ko Bordelen erabakiak, non delako abolizioa notifikatzen den, aparte utziz Goyheneche erretoraren eta Roqueforten memoria eta galeretat kondenatu Goyhetx, Larrabile Behetiko Bernard eta Muskildi Cachauko Jean, berrezariz bortizkerietan edonork jasan galerak eta manatuz Lextarreko kortean abolizio gutunen erregistroa.