Antton Negeluak sortürik - 2014

Bereteretx.Jaurgain[B.29]

Catégorie : Beste Publication : Astehartea 27 Urtarrila 2015

 

Quelques légendes poétiques du pays de Soule – Jean de Jaurgain – 1899

 

Berrargitaratzea Lacour – 1992

 

13, 14 et 15 orriak

 

« Kantu bikain hori entzun behar da, gogotik kantatua, gauaz, gure mendietan, melankoliazko eta bitxitasunezko adierazpen ezin definituaren edertasun osoan gozatzeko, musikaren notek ezin dutena adierazi.

 

Dudarik gabe, gure euskal leienda zaharretako eredu osotuena da. Kantu bilduma argitaratu zuenean, Jules Sallaberry ene lagun bikainak pentsatzen zuen Berteretxen hiltzailea izango zela Iruriko kondea, Mauleko gazteluko errege ordezkaria ; baina Iruriko konderria 1643koa da eta familia horretako lehen errege ordezkaria Maulen Peyreko Armand-Jean izan da, Iruriko kondea eta Montier-en-Derko abade errentajabea, honek Xiberoako gobernari kargua gauzatu zuen 1676tik 1681era.

 

Gure kantuak itxura askoz ere zaharragoa agertzen du eta oroitzapenera ekartzen duen abentura tragikoa hamazazpigarren mendea baino lehenagokoa da garbiki. Benetako proba bat aurkitzen dut Bereteretxen amaren abizenean, Buztanobiko Marisantz, Xiberoan asko erabilia hamabostgarren mendean, hamaseigarrenaren lehen erdialdean zerbait erabilia eta gero ikusten ez dena.

 

Aldiz, 1646a beno lehen, Mauleko gazteluburuen zerrendan bi personai baizik ez ditut ikusten jaun kuntea tituluaren jabe : Kandaleko konde Foixko Jean eta Lerinko konde Beaumontko Luis, Curton eta Gixuneko baroi eta Nafarroako errege ofizierra ; baina baztertzekoa da zeren karguaren hartzera jiteko astirik ere ez zuen hartu, aldiz Lerinko kondeak kudeatzen zuen Maule 1434az geroztik, Glocesterko dukearen ordezkari bezala, Foixko Jeanen ondotik, eta lekuaren uztea ez zuen onartzen. Beaumontkoa Nafarroako errege Aragoiko Jeanen koinata zen eta Inglaterrako errege Henri VIak, berarekin ontsa gelditzeko maneran, Mauleko gazteluaren gozamena eman zeion 1447ko maiatzaren 16ko gutunetan, bertako berrantolaketa eta dorre eraikitzean gastatu mila libra esterlingak berreskuratu arte. 1448ko agorrilaren 8an (...Guienako konkistaz paragrafa osoa...).

 

Beraz hamabostgarren mendeko lehen erdikoa da Bereteretxen kantua, 1434aren eta 1449aren artean, zeren Buztanobiko Marisantzen semearen hilketa egin edo manatu zuen Lerinko kondeak -nafartarra zen eta euskara bazakien- Mauleko gazteluan agintzen zuen tartean.

 

Lukuze eta Agramont taldeen arteko borroka odoltsuen gudaleku izan zen Xiberoa, kasik mende batez eta Iparraldea banatua zuen bi etsaien artean. Beaumonko Luis Lukuzeko jaunaren aldekoa zen, bere senidea izanki, eta Bereteretxen heriotza gerla zibil horretako gertakari bat baizik ez zen izan.

 

Gutunen bidez ( ...Gramontarren eta Beaumontarren borroketaz azalpen luzeak, 25. orriaraino...) ».