Antton Negeluak sortürik - 2014

Bereterretxe[B.17b]

Catégorie : Beste Publication : Asteazkena 28 Abentüa 2016

Haltzak ez dü bihotzik, ez kanaberak ezürrik / L'aulne n'a pas de bois au cœur, tout comme le roseau
Ez nian uste erraiten züela,  Aitunen semeek gezürrik. / J'ignorais que les nobles disaient des mensonges.

Andozeko ibarra, ala ibar lüzea, / La vallée d'Andoze, quelle longue vallée !
Hiruretan ebaki zeitan,  armarik gabe bihotza. / Trois fois, on m'a fendu le cœur sans arme.

Bereteretxek oheti, neskatoari eztiki, / Bereteretx, de son lit, à sa servante, avec douceur,
« Habil eta sogin ezan, gizonik denez ageri. » / « Va et regarde si des hommes sont en vue. »

Neskatoak berehala, ikusi züan bezala : / Aussitôt, la servante, comme elle l'avait vu :
« Hiru dozena badabiltzala, leiho batetik besteala. » / « Trois douzaines, circulant d'une fenêtre à l'autre. »

Bereteretxek leihoti, Jaun Konteari goraintzi, / De la fenêtre, Bereteretx complimente Mr le Comte,
Ehün behi bazeitzola, beren zezena ondoti. / Lui offrant cent vaches, suivies de leur taureau.

Jaun Konteak berehala, traidore batek bezala : / Mr le Comte aussitôt, comme un traître :
« Bereteretx, haigü bortala, ützüliren berehala. » / « Bereteretx, viens à la porte, tu repartiras aussitôt. »

« Ama, indazüt atorra, mentüraz sekülakoa, / « Mère, donnez-moi la chemise, peut-être la dernière,
Bizi denak orit ükenen dü, Bazko biharamena. » / Celui qui vit se souviendra du lendemain de Pâques. »

« Heltü nintzan Ligira, buneta erori lürreala, / J'étais arrivé à Licq, le bérêt tombé à terre,
Buneta erori lürreala eta eskürik ezin behera ». / le bérêt tombé à terre et ne pouvant baisser les mains. »

« Heltü nintzan Ezpeldoira, han haritx bati esteki, / « J'arrivais à Ezpeldoia et là, attaché à un chêne,
Haritx bati esteki eta bizia zeitan idoki. » / attaché à un arbre et il m'ôta la vie. »

Marisantzen lasterra, Bostmendietan behera, /  La précipitation de Marisantz en descendant Bostmendieta,
Lakarri Buztanobian sartü da bi belaünak herresta. / Elle entre chez Buztanobi en se trainant sur les genoux.

« Buztanobi gaztea, ene anaie maitea, / « Buztanobi le jeune, mon cher frère,
Hitzaz honik ez balinbada, ene semea joan da ». / Si je n'ai rien de bon de ta part, mon fils est parti ».

« Arreba, hago ixilik, ez otoi egin nigarrik / « Tais-toi, sœur, je t'en prie, ne pleures pas,
Hire semea bizi balinbada, mentüraz Mauleala da. » / Ton fils, s'il vit encore, doit être à Mauléon. »

Marisantzen lasterra, Jaun Kontearen bortala, / La précipitationde Marisantz jusqu'à la porte de Mr le Comte,
« Aieia eta Jauna, non düzüe ene seme galanta ? » / Aieia, et Monsieur, où avez-vous mon brave fils ? »

« Hik bahüena semerik, Bereteretxez besterik ? / « Aurais-tu un fils, autre que Bereteretx ?
Ezpeldoi altean dün hilik, habil, erraikan bizirik. » / Il est près d'Ezpeldoi, mort, va le relever en vie. »

 Ezpeldoiko jenteak, ala sentimentü gabeak, / Les gens d'Ezpeldoi, si dépourvus de sentiments,
Hila hain hüllan üken eta deüsere etzakienak. / Avoir le mort si près et qui n'en savaient rien.

Ezpeldoiko alaba, Margarita deitzen da, / La fille d'Ezpeldoi, est appelée Margarita,
Bereteretxen odoletik ahürkaz biltzen ari da. / Elle recueille du sang de Bereteretx à pleines mains.

Ezpeldoiko bükata, ala bükata ederra, / La lessive d'Ezpeldoi, une si belle lessive,
Bereteretxen atorretarik hiru dozena ümen da. / On y trouve, dit-on, trois douzaines des chemises de Bereteretx.