Antton Negeluak sortürik - 2014

Goinhex.Kurutxiaga[B.25]

Catégorie : Beste Publication : Astehartea 6 Urtarrila 2015

 

1595ko uztailaren 3an Goinhexko Bernat agertzen da Larroriko erretor (Atarratzeko notari Congetko Sansen aktetan). 1595ko irailaren 6an Kurutxiagako Bernard da Larroriko erretorra (Atarratzeko notari Congetko Sansen aktetan) baita 1599ko uztailaren 8an (Souhy bilduma, 11 dozierra, 10 pieza) : akta horretan agertzen dira Kurutxiagako Bernad, Larroriko erretora eta Goinhexko Bernad, Ezpeizeko erretora. 1604ko martxoaren 16an berriz azaltzen da Kurutxiagako Bernard Larroriko erretor (Souhy bilduma, 6 dozierra, 79 pieza). Ikusi behar da Goinhex eta Kurutxiaga persona berdina denez, uste dut baitez, gero agertuko den bezala.

 

1606ko otsailaren 27an Kurutxiagako Bernard, Mitikileko erretor, agertzen da akta batean, non lekuko bezala ezarria den, Ezpeizeko potestat Auguako Bernardek zor aitorpen bat egiten duelarik Peyreko Jeani, hau Oloroneko merkatari eta burges ekarria, akta egina da Kurutxiagako Bernarden etxean « Goihetxe deitua » (Souhy bilduma, 11 dozierra, 182 pieza). Halere Oloroneko apezpikutzatik Mitikileko erretortzaren jabetza titulua 1606ko martxoaren 3an eskuratu zuen eta biharamunean karguan sartu zen. Ez dut uste kontraesan handia dagoenik, zeren apez bati kargu bat hitzemana zenean karguaren jabe deklaratzen zen nahiz eta titulu ofiziala ez oraino eskuraturik.

 

 

1610ko urtarrilaren 14an agertzen da orano Kurutxiagako Bernard Mitikileko erretor (Mendikotako notari Irigaraiko Pierren aktetan). 1610ko otsailaren 20an, Mitikileko erretor Kurutxiagako Bernardek, bere anaie Mitikileko merkatari Goinheixko Jehanekin batean, 225 librako dirutza mailegatzen du Peyreko Jehani, hau Iruriko Casamayor Elizabe aitoretxeko jauna (Mendikotako notari Irigaraiko Pierren aktetan). 1627Ko urtarrilaren 27an azkenik Kurutxiagako Bernard deklaratua da Mitikileko erretor (Souhy bilduma, 3° dozierra, 39° pieza).

 

 

Azken dokumentu honetan irakurtzen ahal da 1627ko apirilan eta irailan zuzenbide lizentziadun Goinheixko Bernardek Peyreko Arnauden prokurai egiten duela, Peyreko hau Ospitalepeko komanditarioa da, Peyreko Pierre ezkutariaren semea, Mitikileko biztanleek galdeturik Bordeleko parlamentuan auzi batera deitua da, biztanleek eskatzen dute Jinkoaren zerbitzua, elizen konponketa, pobreen laguntza eta zerbitzua, hots Ospitalearen zerbitzu normalaren berrezartea eta komanditario priora ez izatea ospitaleko etekinen erabiltzaile eta gozatzaile bakarra, behar dituela urtean 6 haritzondo jarri oihan komunean, biztanle bakoitzak urtean 2 haritzondo, oihana ontsa zaindua izatea, landatugabeko lurrak komunean gelditzea eta ez errentapean atxikitzea, Mitikileko biztanleek eta priorak erabiltzeko gisan : Peyreko aitasemeek onartzen dute eta tratua sinatzen 1627ko apirilaren 8an. Geia hein bat nahasia da zeren afera horretan 1627ko urtarrilaren 27an Mitikileko biztanleek prokuraitzat hartzen dute Goiheixko Bernard maisua, zuzenbide lizentziaduna, Mitikilen bizi dena, Mitikileko Karrikiri etxean egina da akta, lekukoetan delarik « Kurutxiagako Bernard maisua, apeza eta Mitikileko erretora ». Bordeleko parlamentuak aldeak auzitik kanpo jartzen ditu eta tratuaren segitzera behartzen 1627ko irailaren 3an.

 

 

1621ko abenduaren 21an Goihenetxe Jean delako batek Oloroneko « Cordeliers » ordenakoak beraien komentuan berrezartzen ditu, apezpikuaren ordezkari eta bikario orokor karguekin agertzen da (Menjoulet, Chronique d'Oloron, tome 2, 226 or).

 

 

1629ko otsailaren 12an Goinheixko Jean maisua agertzen da Biarnoko A(.. parropiako erretor eta Ospitalepean lekuko egiten du beste mitikildar batekin (Souhy bilduma, 3° dozierra, 120°pieza).

 

 

Hor ikusten da Kurutxiaga/Goinheix delakoak gizarteko maila goretan mugitzen direla, Peyrekoekin tratu egiten dute, erretor dira, potestaten jakile, apezpikuaren ordezkari, merkatari , zuzendide lizentziadun, etabar. Bestalde Mitikileko Matalazen etxeak erakusten du zoin gizarte mailan zegoen.

 

 

(Notak : Philippe Dandurein - 2014)