Antton Negeluak sortürik - 2014

Larraine.Steinou[B.28]

Catégorie : Beste Publication : Igantea 25 Urtarrila 2015

Valérie Steinou – 2008
UPPAko ITEM sailean (Pau) egin ikerketaren txostena, Cabrero-Ravel Laurence anderearen gidaritzapean, 2007ko Larraineko Jondane Batista elizaren konpontze lanen garaian.
 24. orria
" 1174ko ekainaren 24an Liginagako Arnaudek, Marie Bertrande bere emazteak,  Guillaume, Arnaud eta Raimon bere semeek emaiten dute Larraineko Jondane Johane lekua Sauveladeko abade Gerardi (...). Egun berdinean Saverko Johanerek Sauveladeri emaiten ditu Larrainen zituen ondasun batzu. Horietan dira Eraizeko lepoa eta Jondane Johane kapera (...)"
25. orria
"Larraineren hospitale zeregina argiki agertzen da 1455an (...) Onize Harentxeko Arnaud priora ahalegintzen da frankizien legez onarrraraztera, horretarako dudan ezartzen den 1395ko kontratu batean bermatzen da. Priorak azpimarratzen du hospitalearen "erabilgarritasun publikoa", bertan Jinkoaren zerbitzuan dira fraideak, "donat" delakoak eta beste biztanleak, eta bidaiarien batzarri funtzioa egiten dute. Diru sarrerak oso apalak dira eta hospitalearen geroa arriskuan ikusten du priorak. (...) Akta batzutan agertzen da Xiberoa gaineko mendi lepoetako pasabidea, bertatik gehienik artzaintzaren inguruko ekonomiaren harat honaratak dira, bereziki gasnak eta xerriak, horrelakoak nasaiki agertzen dira Zangozako bidepaga liburuetan, 1355 eta 1362 urteetan."
34. orria
"Aldaregainea. Aldaregaineko bi tarteak neuri bedintsukoak dira eta lauki moduan eraikitako erdiko harroinetan bermatuak,  estalia egiten duen bobedan gurutze eta loreen lotzeko nerbioak leunki gurutzatzen dira, gotiko berantiar maneran, hau beita eraikuntzaren berezitasunetarik bat (...)."
49. orria
"Aldaregaineko bobedaren erdian den harri borobilaren itzulian letra gotikoz eginiko idatzi bat dago. 23 hizki dira orotara, batzu elkar lotuak, eta hiru punduk erranaldia hiru zatitan banatzen dute:  U J C. BERETRECHE MITI MARIANA. Idazkia ez da gotiko idazkeran berezitua den baten eskuetarik pasatua. Halere, J.B. Orpustanek uste du errana horrela  doala: BERETERECHE MARITI MARIANA. Eta itzulpenak horrela : MARIANAK BERETERETXE BERE SENARRARI, jakinda MARITI datiboan dela. Idatzia zinez interesgarria da eta gainera ohartzekoa da Bereteretxe egoitza bat badela Larrainen, elizaren ondoan, eta honen alderako jarraipenean"