Antton Negeluak sortürik - 2014

Manex.Amikuze[B.26]

Catégorie : Beste Publication : Astehartea 24 Bantaila 2015

 

For et coutumes de basse Navarre – Manex Goihenetxe – 1985

 

(Errege familiak erreforma bat abiatu zuen 1571an, 1601an eztabadatua izan zen, 1622an estatuek ez zuten onartu, aldiz 1645an onartu zuten honela :)

 

BAILE ETA EPAILETAZ

5; errubrika, IX. Artikulua :

Eta Amikuze eta Oztibarreko bailerrietan, baileak edo bere ordezkoak korte arrunt eta ezohikoak egiten ahal dituzte

 

PROKURAI OROKOR ETA ORDEZKOETAZ

6. errubrika, IX. artikulua :

Krimen latz(59) edo publikoetan ez da onartuko salatariak atzera egin dezan salaketan, salaketa eskuratu duen epailearen baimenik gabe, zigor arrunten mehatxupean

59. nota : « krimen latz eta publiko »en definizioaz galdeketa egiteko bada, adierazpen berdina agertzen da errubrika honetako lehen artikuluan : « krimen latz horien zigortzean publikoak izan dezaken probetxu ». Foruaren zuzenketan Kantzileriako ofizierren komentarioek argitasun zerbait ekartzen dute, ekintza ikusia da « Errege zerbitzuaren eta onura publikoaren kontrakoa » eta « maiestate-damu, sedizio, traizio eta beste krimen latz »ekin lotua ezarria da. Justizia alorrean « ezohiko kausa et krimen »etan sailkatua da (...).

 

ZIGOR ETA ISUNETAZ

28. errubrika, III. artikulua

Erresumako Estatuaren kontra, Erregearen, Erreginaren eta bere haurren kontra konspiratu duen maiestate-damu kriminela, harrapatua eta (bere ogenaz) konbentzitua, ezohiko eta eredugarri hiltzeaz zigortua izanen da

 

Foruko lexikoa

Baile :

A.D.P.A.ko B serian Konduen Ganberako erregistroak dira, horietan « bayle » edo « bailli » terminoek persona berdina izendatzen dute, hala nola juridikzio bateko justiziaren aplikatzeko errege ofizierra. Izaten ahal ditu ere zeregin administratibo, fiskal edo militarrak (…).

Maria Lafiteko Jacquesen arabera, « biarnearrez idatzia den Nafarroako ohiduran, baile izenak parropiako justizia ofizier gorena izendatzen du, ordezkarien buruan epaitzen duena, eta frantziarrez « baillif » deitzen duguna ». Baina honek ahantzi du idaztea bailea lehen lehenik errege ofizierra dela.