Antton Negeluak sortürik - 2014

Mendi erkidegoak[B.30]

Catégorie : Beste Publication : Astelehena 22 Bantaila 2016

 

Pirineotako laborari erkidegoak

 

1954an Henri Lefebre-k aurkeztu tesia

 

Arribere-k argitaratua 2014an

 

490 orrien bilduma, Xiberoako egoeran kokatua

 

idatzi zatiekin osotua 2015ko abenduan

 

 

 

1 – Erkidegoaren definizioa

 

Erregimen Zaharrak herriak izendatzen zituen « « baserri erkidegoak » et Iraultzak « udalerriak » deiturarekin ordezkatu zituen. Deituraren definizioak « baserri erkidegoa batasun sozial bat da, historikoki finkatu baldintzetan lurrean kokatu familia batasun bat. Batasun horiek badituzte ondasun kolektiboak alde batetik eta ondasun pribatuak bestetik, lotura desberdin et historikoki finkatuak. Diziplina kolektiboek lotzen dituzte eta interes orokorreko betebeharren burutzeko arduradunak izendatzen » analisi sakonagoa merezi du :

 

1 – Herriez bereziki ari da, beraz lurrean kokatu laborari multzo batez. Izendapen hori ez doakie lurrean kokatu aurreko erkidegoer (ehizlari-arrantzale taldeak, hazle ibiltariak, laborantza ibiltaria pratikatzen zuten taldeak) ez ta ere herria baino zabalagoko erkidegoer (elkarteak, herri federazioak). Definizio hori hartu behar da malgutasun handiarekin, lurrean kokatu talde baten bizitzaren parte bat izan ziteken arrantza, ehizea eta bilketa. Lurrak landu ahal zitukeen laborantza ibiltarian bezala (suarekin lurberritzeak egin eta uzta bildu ondoren, lurrak uztea).

 

2 – Ez da jabego kolektibo gabeko baserri erkidegoarik (lantzeko lurrak, bazkalekuak, oihanak, errekak, bideak). Jabego pribatu baizik ez den tokian erkidegoa desagertua da. Jabego pribatuaren lehentasuna aitortzean, Iraultzak azken baserri erkidegoak hiltzera eraman zituen.

 

3 – Baina erkidegoa bakoitzean familiek edo norbanakoek ekoizteko ahalen parte bat jabetza pribatuan dute (tresnak, abereak, egoitzak, lurra, bihiak, uztak). Erkidegoa jabetza kolektibo eta jabetza pribatu konbinaketa bat da eta honen modalitatek aniztasun handia dute eta « historikoki fintuak » aitortza osoki berriz ikustekoa eta bermatzekoa da.

 

4 – Erkidegoa familiek osotzen dute eta familia bakoitzean erkidegoa bat agertzen da. Herriko eta familiako erkidegoen artean etengabeko elkarreragintzak gertatzen dira, modalitate aldakorrekoak, eta soziologoak gizon emazte, gazte zahar, premu kadete, horien egoera erlatiboa aztertu behar du. Egiazkoa ematen du erkidegoa jabetza pribatura pasatzean desagertu dela eta familiako erkidegoa norberekeriara pasatzean desegin dela.

 

5 – Jabetza kolektiboa den lekuan, lanaren antolatze kolektiboa bada ; lur kolektiboetan kideek elgarrekin abere saldoak zaintzen dituzte, belarra mozten, lurra iraultzen eta uztak biltzen, kolektibo betebeharren arabera. Horien zaintza eta burutzea « autoritate » batzuen gain jarria da, baita ere hutsegite kasuetako zigorren jartzea. Erkidegoa bakoitzak buruzagitza bat dauka, potere batzuekin eta kanpoko edo goiko podereen aurrean erkidegoa ordezkatzen ahal du. Buruzagiek erkidegoaren aurrean ardura azaltzen dute, honen mandatua dute, hori « baserri demokrazia zuzena » deitzen dugu. Erkidegoak mandatudunetan kontrola galtzen duelarik, erkidegoa desagertzen da.

 

 

 

Definizioaren arazoak

 

Juristak erromatar zuzenbidean bermatzen dira, erkidegoatik apartatu norbanakoaren libertatean eta jabetza pribatuan sustatua dena. Historikoki erromatar zuzenbideak eragin izan du erkidegoatik apartatu egoera batean, ohidura zuzenbide edo « aitzinzuzenbide » batean oinarritua. Definizio honek erkidegoarekin bazoatzan ideologiak ez ditu aipatzen eta isiltasun horrek bi esan nahi ditu. Badakigu aitzinako egitura sozialek errito, magia eta mistiko-erreligio ideologiak erabiltzen zituztela. Halere piriniotako erkidegoen dokumentuek ideien alde baikor eta errealista azaltzen dute. Errito magiko-mistiko batzu daude, aparte atxikiak edo erreligioan sartuak baina dokumentuek kristautasunaren eta Elizaren eragin sakona agertzen dute. Beraz ikerketak erreligioaren eta erkidegoaren harremanen galdera jartzen du. Erkidegoaren irauteak, gainetik antolatu instituzio baten aurrean, salatzen du errito eta magiak ez zirela erkidegoen sorreran baina geroago sartu zirela.

 

Erkidegoen hedapena beste kontu bat da : Europako eskualde desberdinetan agertzen dira, herri atzeratuetan bezain bat herri modernoetan, artzain/laborari, artzain ibiltari/gerlari/ komerzanten kontrako interesak elkartu dituzte. Estatuetan sartuak izan dira, beste ekoizte moduen (esklaboena, feodal, kapitalista) eragina jasan dute. Kanpoko bortizkeriarekin desegin dira edo barnetik urtu dira.

 

Zonbat nahi arkaiko izanagatik, egitura sozial hori ez da jatorrizkoa ; lurrean kokatzearen aurretik izan ziren bizi sozialaren forma zaharragoak, primitiboagoak, beraien lanaren banaketa eta teknika aurreratuekin. Laborantza egonkorraren aurretik izan zen laborantza ibiltaria, suarekin lurberrituetan, erdi ibiltaria edo artzaingo ibiltaria. Lurrean kokatzeak iraulketa sozial handiak ekarri zituen, ibiltarien odolkide lotureri gehitu ziren egoitza et egoitzari lotu ondasunak, beraz aberastasuna eta fortunak ematen duen hierarkia. Prozeso horretan harreman sozialeko forma desberdinen arteko talkak et transizioak agertzen dira.

 

 

 

2 – Mendebaleko Pirinioak

 

Th. Lefebvrek aldarrikatzen zuen 18 mendera arte « Mendebaleko Pirinio osoetan jatorrizko berdintasunak iraun zuen ». Euskal Herriaren funtsezko jatortasuna baztertzen zuen. Hizkuntza muga bat zen, bakarrik, eta zehaztasun gutikoa. Goi mailako geografoek prozesu historiko bat azaldu dute, jatorrizko batasunaren errealitatetik desberdintasunekin burutzen dena. Historiaren jatorriaz proiekzio baten egiteko sofisma baztertu dute baina behar bada urrunegi joan dira. Adibidez, nola hizkuntza batek, euskarak, iraunen zuen historiako gertakari guzien artean euskarri sozialik gabe, hala nola populu bat, et populu horren bizitza pratiko, ekonomiko et « soziologikorik » gabe ? Ondoriozta daiteke hizkuntzak, « linguistiko faktoreak », bizi moldearekin loturarik ez zuela, eta iraun zuela halako inerzia berezi batekin. Zehazten hasi orduko bermatzen zaila den tesia da.

 

Ortezerik Maulerako bidean, Mitikilera heldu baino aurreko mendixkan, herri berri baten seinalea topatzen da, eguzki gurutze bitxia (disko zabala, izpiak itxuratzen dituzten dardo zorrotzekin apaindua, eta kristau gurutzearen gainean iltzatua). Ehun metro batzutan hizkuntza aldatzen da ; alta etxeak ez dira aldatzen eta herri batetik bestera pasatzearen adierazteko zer berexten ditu bi ibarrak ? Behaketak eta historiaren begiratzeak azaltzen du berehala. Biarnoan transhumantziako saldoek ibarrak pasatzen zituzten gorakoan edo beherakoan, ohiko ibilbide luzeetan, baita ere Somportetik harreman komerziala pasatzen zen. Erdi Aroan, Biarnoko jaurak (seigneur) bideak zaintzen zituen eta tasa bat pagarazten artzainer, eta Pau hiria (pau = pal = zuresi) jarri zen Ibaiaren traukatzeko lekuan, Ossau aldeko abere saldoak ibaia pasatzen zuten neguan Pont Long-ko edo Marsan eskualdeko bazkalekuetara joateko.

 

Xiberoako ibarrean abere mugimendu berdintsuak baziren, Mitikilerik edo Sohutarik Orhira eta Iratira transhumantzia egiten zen. Herri horietako etxekojaunak galdezkatuz, ohargarri da abereen parte bat ez doala urruneko bazkalekuetara baina udako hilabeteak pasatzen dituela Oxkaxe inguruko mendixketan. Ibarraren traukatzea baizik ez da egiten. Baxenafarran eta Lapurdin bazkalekuak laborari etxetarik hurbil dira, artzaina « bordan » egoiten da edo alde gaineko olan.

 

Mugimenduen ziklo korapilatsua agertzen da, neurri zinez aldakorrekin eta horrela eskualde bakoitzaren berezitasunaren parte bat adierazten da :

 

Lapurdi : Udako et tokiko transhumantzia

 

Baxenafarra : Gehienak tokiko mugimenduak baina muga ondoko ibarretarat eta mugaz haraindiarat bidaiak

 

Xiberoa : Lekualdatze luzeak Uhaitza ibarraren gora baita laburrak ibarraren alde batetik bestera.

 

Biarnoa : Udako eta neguko transhumantzia handia, herriko mugetarik kanpo ere bai

 

Bigorra : Neguko transhumantziarik ez, udako txikia eta barneko mugimendu hanitx

 

 

 

Bizi modu sailean desberdintasunak agertzen dira eta uste dugu historian et soziologian badirela jatorriak eta ondorioak, « herria »ren, ohiduren eta hizkuntzen zaintzeari lotuak. Aspalditik badakigu mendiak mendiko populuak zatitzen beno gehiago biltzen dituela. Bide zaharrak eta transhumantziako xendak mendixka hegietarik bazoatzan. Aldiz ibar zolak, lohitsuak eta askotan urpetuak, ez ziren erromesen, artzainen eta komerziantek gustukoak. Cavailles-ek ontsa zehazten du « Akitaniako arroa eskualde gaztea da, luzaz ezegonkor egona... Luzaz ibilera aldakorra izan duten ibaiez traukatua... Ibar zolak lehortu gabeak izan dira luzaz... Baldintza horiek jendeztatzean eragin dute. Luzaz populuek ibar zoletan jartzea baino nahiago zuten mendixkan jarri... Pirinio ondoko mendixketan populuak jarri dira Aturri bazterrera joan baino lehen... » Eta badakigu nola geografo horrek agerian jartzen dituen eragile historiko eta sozialak.

 

Badakigu frantziar eragina okzitaniar eskualdean sartu dela ez Iparretik Hegoaldera baina Ekialdetik Mendebaldera, Beaucaire-Carcassone-Toulouse ardatza segituz. Biarnoa eta Euskal Herria « zaindu » zituzten Lannemezan-ko eta Landes-ko zelaigunek, Landes-aren traukatzeko bide handia 18 mendean egin zen. Baiona eta Bordeleko portuetarik inglestarren eragina zabaldu zen lehenik.

 

 

 

Transhumantzia

 

Artzaingoaren bizitza transhumantziari lotua da. Transhumantzia gunetan, saldoen zaintzek eta mantenuek behartzen dute lurraren lantzetik aparte den jarduera berezia (nahiz eta ez berexia izan, zeren familiaren zati batek laborantzan jartzen duen denboraren zati bat). Transhumantzia gabeko eskualdetan, laborantzaren meneko da hazkuntza eta ez da lan sail berezi bat. Baina tranhumantziak hiru molde desberdinetan iraun du : erkidekoa, norbanakoa, kapitalista edo erdi-kapitalista. Lehena baizik ez da ohikoa. Aldarrikatzen ahal dugu artzaingoako erkidegoa finkatzen dutela kolektibo jabetzaren, diziplinaren eta eskubideen iraupenak (bazka librea, ibilbideak, artzain komunaren hautatzea).

 

Idazle guziak ados dira transhumantziari onartzeko aitzinatasun handia baina azterketa nahasten da identifikatzen denean udako transhumantzia (lautadan kokatu taldeen saldoak mendirat joaten) eta neguko transhumantzia (mendian kokatu artzainak neguaren pasatzera lautadara jiten), hau zaharragoa izanki. Piriniotan bizileku zaharrenak mendietan dira eta onar dezakegu ibiltari populuak, lautadatik kanporatu populuak eta kanpotik sartuak (baketsuenak) izan zirela artzain-laborari populuen jatorrian. Transhumantzi horren antolatzeak lan kolektiboa eskatzen zuen : saldoen zaintza, lekuz aldatzea ; eta horrez familia baten beno zabalagoko indarra eskatzen zuen. Azpimarratzekoa da ere bizi molde baten aldatzeak ekarri zituela konfliktuak ibiltari eta kokatuen artean edo elkarbizitze bat lurralde mugatu batean.

 

Aspe ibarreko jendeek 1693an deklaratzen zuten « betidanik izan dugu oihanen, bazkalekuen, erreken, meategien eta harrobien gozamena. Garonne ibaiaren bazterretan eta Limousin eskualderaino bazkalekuen gozamena izan dugu ». Halere transhumantzia gutitu da eta negukoa ia desagertutik da. Th. Lefebvre-k transhumantziaren gutitzea lautadako maistertzaren gorakadarekin lotzen du. Artoaren lantzeak gizartea irauli du, artzain mundua lurrera erakarriz, artzaineri bazkalekuak kenduz arto alorren handitzeko eta klase sozial berri bat sortuz. Ohiko erakundetzak mendi aldean irauten du eta kolektibo moduak bizirik dira hala nola Xiberoako Botingoa.

 

 

 

Auzoen harremanak

 

Bazkalekuak, errekak eta oihanak kolektibitateen jabetzan ziren, arduradun autoritateek (zindik eta zinegotzi) kudeaturik eta ohiko estatutoek (Usaia) zehazturik. Ikerketek piriniotar herrietako auzo harremanen garrantzia azaltzen dute. Harreman horiek beraien partaidetza antolatzen zuten zeremonia erritual eta arruntetan : heriotza batean, lehen auzoa « denetaz axolatzen zen », beste lau auzoek hilkutxa eramaten zuten, lehen auzo emaztea abereetaz eta janari prestatzeaz. Oroitarazi behar da odolkidetza handia zegoela herrietan, lehengusu asko bazen. Baina auzogintza zen ere « elgarrekin » mahatsa biltzea, lurraren iraultzea, ogiaren joitea baita ere inbalier edo alargun baten lanen egiteko « beharra ».

 

Hendaiatik abiatzen den lineak, Ahurti, Mont-de-Marsan, Lourdes et Bagnères zeharkatuz markatzen duen eskualdean dira gehienik atxikitzen piriniotar tradizio eta biziraupenak. Eskualde honetan jabetza kolektiboa garrantzitsua da eta familiaren egiturak berezitasun handiak ditu. Kode Zibilaren aginduak beti baztertuak dira : premu eskubidea xuti da, ezkondu eta, premua etxaldearen jabekide da ; laurdenaren jabe. Burrasoen hiltzean, ez da zatiketarik, premuak kadeteeri eman beharduen « solta » ez du ematen, herritar iritziak kadeteengan presio handia jartzen du, ez dezaten solta eskatu. Baldintza horietan, etxeko jauna, jabea eta testamentu egilea, da gehiago familia erkidegoaren ordezkaria, eziz eta bere ondasunak libreki erabiltzen dituen norbanakoa. Euskal tradizioek « jaurkidetza » deitzen dute aitaren eta premuaren elkargoa. Jaurkidetza horrek benetako esanahia hartzen du familia erkidegoa berandu sartu denean bere urtzea ekarriko zuten juridiko formetan. Kadetek ofiziale izateko, premu batekin ezkontzeko edo mutil donado izateko aukera badute. Baina lanaren antolakuntzak familia egitura horren mantentzeaz argibideak ematen ditu, hala nola, Th. Lefebvre-k 1930an ikertu zuen Xiberoako elge sistema : « ibar zola bi urtesailetan banatua zen, berezitasun hauekin :

 

1 – Urtesail bakoitza 10, 12 areko zati andana batetan banatua zen eta laborari bakoitzak zati bat zuen ;

 

2 – Bi urtesailak osorik landuak izan behar dira, bat artoan eta bestea ogian, txandaka, honek laboraria bi urteko lurraldizkatzera behartzen du, lurgorritze naturalik gabe ;

 

3 – Zatiak ez dira hesiak ».

 

Bilketa horrez geroztik elge sistema desagertu da baina laukidun zatien banaketa oraino ikusten ahal da. Eta garaiko lekuko batek dio : « duela hamarkada batzu, herriko alorretan ez zen hesirik. Herri batek bi elge zituen eta elge bat arto zen urte batez eta ogi bestean. Bakoitzak bere alorra beretako lantzen zuen eta azken alorreko uzta bildurik zenean, zeinuak biztanleak abisatzen zituen eta herriko arduradunak (Kihillalt) elgerat eramaten zuen bide bakarreko hesia zabaltzen zuen eta berriz zerratzen udaberrian, horrela abere saldoak elgean sartzen ziren bazkatzera. Hori elgesolta deitzen zen ». Th. Lefebvre-ren arabera, piriniotar ibarretan sistema hori erabilia zen : lehen kokatuek lurberritu dute, errekak barraderatu eta lantzeko lurra bidezko zatiketan elkar banatu. Etxe talde bakoitzak ibar zolako zatia, mendixkako zati eguzkitsuak, belar soroak, eta oihaneko eta bazkalekuetako eskubide kolektiko partea bazituen. Horrela antolatu herriak oso bilduak dira, batzutan mendixkaren gainean, lantzeko lurretarik hurbil baina harietarik kanpo, hobekien baliatzeko gisan.

 

 

 

3 – Laborari erkidegoa

 

Definizioa jabetza kolektiboarekin hasten bazen, oinarrizko ezaugarriak azaltzen ahal ditugu, ordena aldatuz :

 

1 – Funtsezko elementua Etxeak egiten du, horren inguruan familia hedatzen eta betikotzen da, ondare zatiezina, prinzipioz salduezina, beraz oinordetzakoa eta aldaezina.

 

2 – Horrela antolatu familia zinez hierarkizatua da, lan banaketaren, ardura eta betebeharren, jabetza harremanen meneko hierarkia. Premuak taldearen jarraipen biologiko eta soziala ordezkatzen du, kadeteak kanpoko (transhumantzia) edo maila apaleko lanetara behartuak dira.

 

3 – Etxeari lotua da jabetza, eskubide et betebehar sistema korapilatsu bat, « auzo » deiturakoa. Premuak auzo titulua du, auzogoako biltzarkide da, hautatzen du eta hautatua izaten ahal da. Lantzeko lur zatiak baditu jabetza pribatuan, baina, auzokide gisa, jabetza kolektiboan eskubideak baditu eta kolektibitateak antolatu zeremonietan parte hartu behar du.

 

4 – Lur kolektiboen eta saldoen mugimenduen kudeaketak arautegi oso korapilatsua sortu du, tradizionala, kasik aldaezina. Halere aldakuntzentzako eta interes tirabirentzako tokia emana da (bazkalekuetan saldoen kopuru eta kanpotik etorrien onartzea, pagatzeko tasak, lurralde batzuen debekuan jartzea). Erkidegoak kudeaketa horren arduradunak hautatzen ditu bozketa zuzenean.

 

 

 

Horrela finkatu egituraketak harridura sortzen du soziologoan, egituraren gogortasuna alde batetik eta kontraesankor izaera bestetik. Alde batetik demokrazia zuzenaren modelo bat eskeintzen du (bozketan familiak berdin, biltzar soberanoa) et bestetik kideen desberdintasun agerikoa : familiaren barnean, premuak podere handia du eta kadeteak mutiltzara et donadotzara behartuak dira. Kadete, mutil, artzain eta ofiziale proletargoa batek parean du etxeko eta herriko jaunen oligarkia. Aldaezintasuna bilatzen duen erkidegoa « tensio » et barne konfliktoekin aureratzen da, baita ere kanpotik etorritako ekonomiko eta politiko indarren presiopean.

 

 

 

Metodoa eta arrazoak

 

Geografoek « aitzin bokazio » eta « arkaiko » ezaugarrietara usatu gaituzte baina giza geografiarekin segurrago desegitera doan « bizi modu » baten arrastoak eta puskak aurkitzen ditugu. Nola ez onartu puska horiek eramaten dituztela aldaketa sozialen arrastoak ? Eta « arrasto soziologiko » diren heinean, nola ez baliatu sozial egitura desagertuetara ailegatzeko ? Geografo horiek giza egoeraren bi egoera zehazten dute : hipotesiaz edo indukzioz eraiki jatorrizko egoera bat eta oraiko egoeratik ateratako bukaerako egoera bat. Eta bien artean zer gertatu zen ?

 

Jakintsuak ez du oraiatik eta orai hortara eramaten duenetik ihes egiteko eskubiderik, baserri idiliko batean sartzeko. Garapen sozialaren baldintza garrantzitsua den « geografiko eremua »k eragiten du ere garapen horretan, batzutan bizkortzez, bestean motelduz (Pirinioen eta arkaismoaren kasuan) eta horretaz jakintsua ohartu behar da. Denaren esplikatzeko baldintza hori ez da nahikoa, zeren gizartean aldaketa handiak gertatzen dira geografiko eremua guti aldatu delarik. Historia et gizarte geiez haratago, gizartearen historiaren geian da gakoa.

 

Piriniotar eskualdeak ezaugarri bereziak ditu : berezitasuna, zeinutegi ezpiritua, etab ; halere historialari « eskualdezale » hanitxen hutsa izan da eskualdearen aztertzea bakarka, historia orokorretik eta kanpoko gertakarietarik aparte. Camille Jullian-ek indartsuki agertu zuen piriniotar eskualdeak ez zuela bere bakartasunarekin lortu berezitasuna eta arkaismoa ; alderantziz, historia orokorrean sartua izanagatik, hala nola Frantzia, Espainia eta Inglaterraren arteko borroka politikoetan sartuta egonik. Adibide zehatz bat : 1234an, Xiberoako bizkondeak onartzen du Nafarroako erregearen jauntarsuna Mauleko gazteluan, Inglaterrako erregearen meneko Akitaniako dukeari menpekotasuna moztu gabe. 1244an, Inglesen beldurrez, bizkondeak nafartar jabetzaren gorentasuna aldarrikatzen du. Baina 1359an, Xiberoatarrek Inglesetarik ardiesten dituzte pribilegio konfirmatzeak eta beste frankiziak. Gero Frantziaren aldean jarriko dira. Beraz doble joko politiko jakintsu baten bidez menditarrek atxiki dute beraien « berezitasuna ». Elementu horiek erakusten dute egoera berezia, tradizionala nahi bada, baina menteetako desegite bidean, hots historia batean. Egoera horren ezagutzea, baita desegitearen prozesu historikoaren eraikitzea, hori da ikerketa honen helburu bakar eta doblea.

 

Jabetza pribatuko bazkalekuen arautegia beno zabalagoa den piriniotar usaiako eskubide baten onartzera behartuak gira, geografoek « bizi modu » izenaz deitu dutena. Lekuko jakintsuek dokumentazio zabala azaldu dute baina idazleen helburuengatik guti baliagarria da, idazleek goraipatzen dituzte zeinutegi ezpiritua, lekuko abertzalegoa hersia, pasadizo xelebreen gustoa eta gainera latinitatea eta erromanitatea miresten dute. Horietarik inork ez du ulertu erromatar eskubideak barnetik jan eta suntsitu duela usaiako eskubide berezia. Nola ulertu usaiako eskubide zaharra goraipatzen denean « Zesar-en potereak ezarri orden miresgarria, populu desberdinak lege berdinean jarriz, azkarki zentralizatu administrazioko hierarkia jakintsu baten bidez » eta miresten direnean Frantziako erregea eta Eliza manera berdintsuaren segizale zirelakoz ? Nazionalismo integral eta lekuko berezitasun nahasketa hori, bi ikusmolde berdin faltsu eta mugatuak, aurkitzen da Le Play, J. de Bela eta Pierre de Marca-ren lanetan. Biarnoar hau, Frantziar erregearen zentralisazioaren zerbitzaria, erromatar eskubidearen, kanon eskubidearen eta estatuko podere forma guzien idolatra hutsa izan zen. 19gerren mendean, J. Bladé-k ulertu zuen erromatar eskubidea usaia zaharren kontra « gerla makina » bezala erabilia izan zela.

 

 

 

4 - Jatorriak

 

Artzain ibiltarien kanpamentuen inguruan aurkitzen dira trikuharri eta harri altxatuak, Burdin Aroko arrasto hanitx bada bertan eta « Zesaren kanpo »ak garaikoak litezke. Garaian, Pirinio mendebalean laborari-artzain bizitza hobetu zela onar dezagun, baina Ligurak heldu ziren Ekialdetik, Neolitiko ondotik, uhain jarraituetan, bertako populuekin nahasi ziren eta lurrean kokatu. Tesi hori Hegoaldetik etorri Iberiartzea azaltzen dutenek ezeztatzen dute, horrela « zeltiberiar » ezaugarria azaldu da. Dudarik gabe, gero ta gehiago biztanle den eskualdetan sartzeak azkartu du gerlari eta agintarien papera, halaber lurrean kokatzea egin da agintariek kudeatu federazioen eraikitzearekin. Ondorioz, egonkortzea eragin askoren pean egin da : gerlarien presioa, jendetzaren gehitzea, lurraren lantzeko teknika berriak, etab.

 

Egoitza egonkorraren hautua finkatu zuten agintarien « zuhurtze »ak, gogoetek eta esperientziak : edateko urra, lantzeko lurra lerragunetarik eta urpetzetarik aparte, eguzkitsutasuna, bazkalekuen hurbiltasuna, transhumantziako bideak, etab. Berantago, kopuru handiagoko eta hobeki tresnatu jendetza bat abiatu zen ibar zoletako lurren berritzera, oihana kenduz eta gune istiltsuak lehortuz. Keltekin hasi lur astunen lantzeak Erromatarrekin segitu zuen eta hor hasi zen egoitzen hedatzea patarretan eta ibar zolan. Baina erkidegoako arauen arrastoak (bazkaleku elkarteak, zaintza kolektiboa, bazka librea) mendixketako lur arinetako aitzinhistoriako herrietan aurkitzen dira.

 

Toponimiak hedapen horren urratsetaz argibideak eskeintzen ditu :

 

1 – Arkaiko eta liguriar izenak : pène, mailh, Tarasco, Venasque, Lescun

 

2 – Iberiar eta euskal-iberiar izenak : Iluro, Calagorris, Sos (Viodos?)

 

3 – Akitaniat izenak, liguriar arrastoak : Seintein, Guchein, (Undurein ?)

 

4 – Keltiar izenak : Saverdun, Vernet, Lugdunum,

 

5 – Galiar-erromatar izenak : Vic, Seix, Luc

 

6 - Bisigotar izenak : ens atzizkia : Merens, Monens

 

7 – Franko izenak, « ville » atzikiarekin (Troisvilles?)

 

8 – Erdi Arokoak : santu izenekin (Santa Grazi?)

 

 

 

Etniko teorien kritika

 

Goron jaunak lurrean kokatuen antolakuntza jartzen zuen « Europa erdiko lautadetan Ligurek hartu usaiekin, horiek jabetza kolektiboa baizik ez zutelako ezagutu » eta horrela piriniotar erkidegoen jatorri etnikoa sortu zen. Badakigu Euskaldunak egon zirela ibiltari edo erdi-ibiltari 10 eta 11gerren mendera arte. Egonkortzea gertatu zen kristautzearekin batera baina ekonomiak segitu zen gehienik artzaingoan. Urtesailen antolatzeak eta bazkaleku kolektiboen erabilera zehatz eta diziplinatuak deuseztatzen du erkidegoen sorrerako hipotesia etnikoa, erkidegoak Ligura, Erromatar eta besteen heltzea bain asko lehenagotik antolatuak baitziren.

 

Strabon greziarrak Pirinio mendebaleko biztanleen baserri antolakuntzaz argibideak ematen ditu : xerri eta ahuntz saldo handiak, urdazpi bikainak, emazteek alorrak lantzen, alabak premu eta anaiak sustraitzen, gizonek emazteari dotea ekartzen, etab. Idatzi horrek klase sozial eta familiarren eraikitzea ez du ahalbidetzen eta uste dugu odolkide loturetarik egoitzan eta aberastasunean eraiki loturetara igarotzean girela, hots lurraldetasunean finkatu loturetara.

 

 

 

5 – Erkidegoen mugak

 

Erromatar latifundiekin edo kristau parropiekin ez dira parkatzen ahal, erkidegoek baitituzte zentrotik hein bat urrun diren bazkalekuak eta usaia eskubideak. Cavailles jaunak goiko bazkalekuak baliatzen zituzten lautadako herrien eskubide osagarrien sistema harmoniatsua zehaztu zuen. Egiazki, erkidegoen harremanak, jatorritik, gataskatsuak izan ziren eta interesen harmonia aski berantiarra eta parziala zen. Lautadako herriek lur lantzeko eta belar mozteko eremu zabalak badituzte baina mendietako bazkalekuetarako bidea egin behar dute. Alderantziz, mendikoek bazkaleku zabalak dituzte baina neguaren pasatzeko saldoak behera ekarri behar dituzte. Beraz osogarri eta kontraesankor harreman sistema bat, erkidegoa azkarrak ahulagoen eskubideak eskuratu nahian. Saldoen mugimenduak sortu trukatze eta aldatze sistema ohargarria da : bazkalekuen gozatzeko « bakada », saldoaren barnen « gasailan » abere arrotzen sartzeko eskubidea, eta udaberriko eta udazkeneko ferietan egiten ziren saltze eta trukatze hanitxak ahantzi gabe. Errealitateak interes kontraesankorrak eta antolatu hitzartzeak aurkezten ditu.

 

 

 

Erromatar garaia

 

Zesar-en idatzietan agertzen da Galian aitzindarien taldeak biltzen zirela gune gotortuetan eta hortik zaintzen zituztela lurrean kokatu populuak, tribu zatiak eta herriak. A. Grenier-ek ondorioztatzen du « erromatar administrazioak jabetza hori jabetza pribatura aldatzea baizik ez zuen egiten ahal ». Erromatarrek eraikitzen ari zen nazionalitate bat desegin zuten, eskualdeak berdintu, tradizioak deuseztatu, aldiz galiar zibilizazioa alde batzutan aurreratuagoa zen, bereziki laborantzan, golde, karro eta zaldi uztartze moldeetan.

 

Historialariak eta geografoak Piriniotan erromatar sartzearen neurtzen ahalegindu dira, sakona izan da baina desberdina, bide ondoetan garrantzitsua eta bereziki ekialdeko eta erdiko partetan. Euskal Herrian ez da erromatar jatorriko toponimiarik eta honek konfirmatzen du 10gerren mendera arteko bizitza erdi-ibilkariaren tesia. Erromatartzea sakonki sartu zen Mediterraneotik, Iparraldera gibelaraziz ibiltariak, eta horiek Ebro aldera berriz itzuliko ziren erromatar inperioa erori ondoren. Gauza batek merezi du aztertzea : erkidegoako biztanleek latinari hartu dute deitura, « vicini », « vic » kidea, deitura azkarra eta zehatza, Etxearen jabea, familiaren ordezkaria, jabetza kolektibo eta auzo eskubideen jabea : « vicini, voisin, vecino » edo « auzo » da. « Vicini » deitura esanahiz kargatu da eta funtsezkoa seinalatzen du (usaian gaizki zehaztua), egoitzari, honen jabetzari eta inguruko lurrari lotua. Paradoxa handia da ohartzea erkidegoako kidegoaren definitzeko izena erkidegoa bera desegin nahi zutenen hizkuntzan hartua izan dela.

 

 

 

Bisigodoak

 

Erromatar ekonomiaren suntsitzeak usaietan eta jabetzan zen presio etengabea baztertu zuen, « arkaismo »en eta baserri bizitzaren birsortzea lagundu zuen, Barbaroen heltzeak azkartu zuena. Guizot-ek zehazten du « kristautzea hirietarik abiatu zen eta elizgizonek erromatar legeak zaindu zituzten ». Elizak jabetza kolektiboaren parean jabetza pribatua atxiki zuen, eta oinarrizko datu hori gogoan egon behar da Elizarekin izan akordio edo konponbideen aztertzeko unean. Barbaroak aldiz landa gunetarik sartu ziren, latifundia eta eremu hutsetan infiltratzez. Beraz Barbaro ibiltarien lurrean kokatzea gertatu zen, ordura arte laborantza ibiltaria erabiltzen zuten eta gerla eta konkisten burutzeko azkarki antolatuak ziren. Eskandinabiarik heldu, Akitanian sartu ziren 412tik aurrera, Novempopulaniako errege, eta Erromatik independiente jarri ziren. Frankoen beste gisan, Bisigodoek emazteen leku garrantzitsua atxikitzen zuten beraien taldetan, ez zuten « salika » legerik, eta laborantza ibiltariaren lurberri zatietan paper bat zuten. Toponomian ez da aztarnarik, dominazioa labur izan zelako seinalea, herririk ez zuten eraiki, piriniotar « arkaismo »an sartuak izan dira, « vicini »ak bortizki menperatu gabe. Vouillé-ko bataila (507) galdu ondoren, Espainian berrantolatu ziren baina « foru » delakoekin arrasto handia utzi zuten, frankizia eta libertate esanahia zuen hitzarekin. Bisigodoen ondarrea hauskorra zen, « Lex Romana Wisigotorum » barbaroen usaien, lekuko usaien, erromatar zuzenbidearen eta Elizaren xedeen arteko konponbide bat da, Elizak Bisigodoak ariar eta heretikotzat zituelarik. Errege bisigodoek estatu bat eraiki nahi zuten baina atxiki nahi zituzten ibiltari eta gerlari usaiak, agintarien talde handiak eta beraien militar eta politiko bermea.

 

1520an idatzi zen Xiberoako Usaiak zehazki arautzen zuen abereen « carnal »a (bisogodar pratika), mendiko bazkalekuetan, ibilbidetan, debekatu belardietan (debetü) eta landu alorretan. Carnal edo harakitze eskubidea arauen hauste kasuan berme baten hartzera mugatzen zen, bermearen eskuratzera aurkeztu behar zuen jabeak, kaltearen sariaren ordaintzez. Gainera, bermea duenak jabea epaileen aurrera eramateko eskubidea badu. Hor ikus daiteke nola bisigotarren harakitze usaia ohidura zaharretan sartua zen eta, bisigotar zuzenbidea eta ohidura zaharra desagertu ondoren, « foru »etan integratua izan zen. Usaiako zuzenbide korapilatsuak « aurrezuzenbide » deitura merezi du.

 

Arduradunen eta lekukoen aurrean egin biltzar judizialaren iraupenaz ohartzen gira, eta erkidegoaren biltzar nagusiarekin nahasten da. Biltzar horrek « aurrezuzenbidea » finkatzen du, nahiz eta zigor lasterra baliatzen den (bortxaketa kasuko txikitatzea, adulterio kasuko bikotekideari bidaltzea, hau berantago maskarada bihurtuko zen, astoaren gainean paseatzearekin). Erkidegoaren harremanak finkatzen zituen bake haustearen aipatzea komeni da. Aitzin aroan, bortxaketak, hilketak eta sute boluntarioek bake haustea ekartzen zuten automatikoki, krimenaren ogenduna erkidegoaren etsai deklaratua zen, auzotik deserriratzera behartua zen, eta bakoitzaren ardura zen segitzea eta erailtzea. Hori guzia iskanbila batean gertatzen zen, hor zitekeen « clamor » izenaren jatorria, idatzi askotan aurkitzen den hitza. Horrek erakusten ditu « aurrezuzenbide »aren lehen erroak : ez du kaltetu familiak edo norbanakoak justizia egiten, erkidegoa da bere podere et kexua agertzen duen benetako instantzia, baita ere lasaitzen duena.

 

Xiberoako Usaian, deserriratzea eta itzultzeko zigorrak (azotea, belarri moztea, erailtzea) idatziak dira. Zina instantziaren abiapuntua da (hori da auzitegi arrunta : Lextarreko kortea), kereilaren azalpena elizako aldarean eta gurutzearen gainen egin zinarekin doa. Biktimaren zinak proba egiten du, 15 urtetarik aitzina, eta akusazaile zinaren eskasean eta akusatuak ogengabetasunaz zin egiten badu, libro utzia zen. Zigorrak zauriaren araberakoak dira eta sariak bisigotar sariak dira.

 

Idatzi horiekin mende luzetako piriniotar « aurrezuzenbide »aren iraupenaren ezartzekoa bada eta erakatsi dugu :

 

1 – Estatuaren suntsitzearen ondoko arkaisazioak iraganean bisita bat ahalbidetu du. Historiako idatzietarik lortzen da sozial antolakuntza oso zaharra.

 

2 – Arkaisazio horrekin ez da lortu jatorriko egoerara itzultzea baina « aurrezuzenbide » garaia azaltzen du, erran nahi baita sozial antolakuntza zinez azkarra, zinez behargarria, artzain-laborari erkidegoaren behar pratikoetan finkatua.

 

 

 

Beste lekuetan agertzen diren erritual eta magiko-mistiko interpretaziorik gabe agertzen da « aurrezuzenbide » hori. Baserri erkidegoak bi atal ditu :

 

1 – Agintariak atxikiz eta esklabotza baztertuz, feodalitatearen baldintza batzuk azaltzen ditu. Agintariak erkidegokide dira, hau ordezkatzen dute, zaintzen dute, baina odolkidetasunak eta talde handien buruzagitzak erkidegoaren gainean jartzea ahalbidetzen diete. « Auzo »ek agintari bat hautatzen dute, « behetria »ko kide bilakatzen dira.

 

2 – Denbora berdinean, feodalitateari erresistentzia nabaritzen da zeren agintariak baditu aurrean usaiak, erkidegoako kide da eta beraren meneko.

 

 

 

Hirugerren atalean erromatar zuzenbide, aurrezuzenbide eta barbaro deitu usaien arteko harremanak agertzen dira :

 

1 – Bisogotar legediak erromatar legedia menperatu zuen, elementu barbaroak estali zituen, eta geroago, horiek berriz indartuko ziren.

 

2 – Alderantziz, arkaisazio garaiak aurrezuzenbidean eta usaietan sartu ziren elementu juridiko batzu berriz azaleratu zituen, hala nola Etxea eta familia, hots familia patriarkalaren sendotzea. Pirinio osoan hedatu zen aurrezuzenbidea, bisigotar legediaren bidez usaien adierazlea zen eta ez bisigotar legedia bera.

 

 

 

Bi atalena ez zoan konfliktorik gabe eta hor da testamentuaren kasua. Familia erkidegoak, zatiezintasunak, familiako ondasunen salduezinak testamentua baliogabetzen zuten. Piriniotan testamentuaren irautea usaiako premutzarekin lotua da, baina bestalde, Elizak zuen testamentuaren beharra zeren interes nagusi bat zuen jokoan : testamentuaren bidez bakarrik elizek eta fraidetxek lortzen ahal zituzten oinordezkotzak. Beraz Elizaren eraginari, baita erromatar zuzenbidearen berpizteari lotua da testamentuaren iraupena. Bi eragin horiek barnetik urtzen zituzten erkidegoen usaiak. Garai horretatik dator premutzaren sendotzea, premuak aitaren segida hartzen zuen eta familiako erkidegoa ordezkatzen, kadeteak premuaren esklabo mailara mugatuak zirekarik. Bakarrik kausen hanixtasunak esplika dezake gogortasun hori.

 

 

 

6 – Euskal Herria

 

Ohar gaitezen lurrean kokatzeko prozesua berantiarra izan zela eta gora behera hanitxen ondorio : ibiltari eta erdi-ibiltari, gerlari eta lapur bizitza, gainera egonkor eta berriz ibiltari uneekin. Euskaldunak Garonne eta Ebro ibaien artean mugitzen ziren, Karlos Handiak Hegoaldera bultzatu zituen Akitaniako erresuma antolatu eta Gaskoinia bereganatu zuenean. Nafartarrek musulman eta kristauen artean joko doble egiten zuten, eta Louis Le Pieux etorri zenean Iruñera 806an, franko antolakuntza, lurraldean antolatua, baten eraikitzen hasi zen eta ez zuen lortu. Gero, egonkor eta ontsa armatu populuez inguraturik izan zirenean, Euskaldunak lurrean kokatu ziren, eta hor aldaketa sakonak gertatu ziren, bereziki ideologikoak, horietan eguzki erritoetarik kristautasunera pasatzea.

 

Bertan egon balira ere, karolingiar funkzionariek ez dute aztarnarik utzi eta 11gerren mendean agertu zen Xiberoako bizkondea, Gaskoiniako kondearen potere ahuleko ordezkaritzarekin. 1245an Inglaterrako erregeak Lapurdiko bailea jarri zuen. Kokatzea eremu librean egin zen eta taldeek (klan, tribu eta familia zabalak) kokapenaren hautatzeko oztopo bakarra beraien artean konpontzekoa zen. Jatorriko jendeztatzea mendixka hegietan egin zen, lantzeko lurren eta bazkalekuetarik hurbil. Ezerk ez zuen behartzen taldearen eta egoitzaren kohesio azkarrago bat, ez defentsa beharrek, ez feodal baten nahiak. Ez ta ere dispersio sistematikoa ere. Bakarrik Xiberoako ibarrak ezagutu zuen talde antolatu baten indarra eskatzen zuen elge sistema.

 

Zein izango zen, kokatze unean, Euskaldunen egitura soziala ? Itxuraz ez zuten militar eta politiko antolakuntza egonkorrik eta 6gerren mendean Gaskoinian eraman okupazio entseguek eta lapurketa beharrek agintari taldeen eraikitzea ekarri zuen. Onartzen ahal diegu ibiltari feodalitate bat, non agintariak autoritate iraunkor bat lortzen duen, odolkide loturak moztu gabe. Hiztegiak hipotesia hori berresten du : Jaun (buruzagi) zehazten da, Jaungorri, basaJaun, Jaungoikoa, eta etxekoJaun. Eskubide horrek Euskal Herrian indarra badu, Piriniotan gertatu bilakaerarekin bat doana, eta berezitasuna azaltzen du.

 

Pirinio erdialdean, etxearen zuzenbidea erkikidegoako zuzenbidearen meneko da, adierazten du eta familiaren zerbitzuan bereganatzen du. Katalunian, alderantziz, erkidegoan urtu da familia et jabetza pribatua sendotu da. Euskal Herrian, egoera oso desberdinak ondorio berdintsuak emanen ditu, lurrean kokatzean oso zabalak ziren eskubide kolektiboak Etxearen eskubideen meneko izanen dira. Eta horiek lehentasun kasik mistiko batekin agertuko dira, zeren ez dira erromatar zentzuko jabetza pribatutik etortzen, baizik eta Etxearen betiko usaiatik eta horregatik hartzen duen « balioa »gatik. Erromatar zuzenbidearen alderantzizko ideologia eta zentzu berdinean bilakatuko dena.

 

Idatzietan « foru » hitza zinez berandu agertuko da euskal herrietan, bereziki frantziar aldean. Zergatik ? Zeren kokatu taldeek askatasun zabala zutelakoz, talde antolatuek (familiak, eskualdeak, Xiberoa eskualdearen sorrera) ez zutelakoz zanpatzaileen kontra borrokatzerik. Etxeak izaera moral bat hartu du aski goizik, izen bat badu, bertan bizi den familiak erabiltzen duena, bataioa eta noblezia tituluak eskuratzen ditu. Badira etxe ez-nobleak, « infanzon » etxeak, noblezia txikikoak, nobleak (idazle guziek aipatzen dituzte Alzabehetiko Etxebarne etxeak eskuratu noblezia agiriak 1245an).

 

Xiberoako Usaiaren idazte garaiak usaien aldaketa mantso baina sakona ezagutu zuen, nesken premutza desagertzera bazoan, Biarnoan bezala eta Bigorra zolan baino bi mende lehen. Usaiak zerrendatzen ditu premutza osoa duten etxeak eta gizon premutza dutenak. Etxe bakoitzak izan dezake bere usai berezia eta honek berresten du Etxearen zuzenbidearen garrantzia. Oinordezko ondasunen parte nagusia, Etxea, salduezina da, burrasoak eta jaun bikotea « jaurkide » dira. Etxe handian biltzen dira jaunak, kadeteak, uztak eta abereak ; etxaldearen erdian da. Etxaldeak lekuak baditu zeremonia publikoetan, hala nola elizan (hilobia eta jarlekua), elizarako bidea (hilbidea), lurrak (lanlur, soro, iratze, borda) eta kolektiko eskubideak (bazkaleku, lur amankomunetan lurberritze edo labaki, artzainola eta ardi korrale). Etxaldea osotasunean feodal maneran ikusia da, artzainolako kideak « ola jaur » izendatzen dira.

 

Lurrean kokatze unetik, Etxeak personen maila finkatzen zuen, feodalitate itxurako hierarkia bat eraikia zen, feodal klase bat sekulan gauzatu gabe. Beraz, jatorrizko etxeen artean, noble ziren agintarien etxeak. Lurrean kokatze unekoak dira ez-noble edo « botoys » etxeak, agintariak emanak. Gero jin ziren « fivatier »ak, « fief » izeneko lur puska bat lurberritu zuten kadeteak eta agintariari tasa bat pagatzen zutenak. Maila desberdineko etxeak izanagatik, feodalitaterik ez zen jarri (frantziar aldean bederen), hastapenetik hierarkia militarra edo estatuarra falta izan zen. Noblearen etxaldeak ez zuen izaera berezirik, familia nobleak erabilia zen, ez-noble familien etxaldeak bezala. Menperatze loturarik ez zen.

 

Jatorrizko jendetaztzeko agintari eta familien inguruan antolatu noblezia txikiak ez zuen lekuko agintaritza maila gainditu. Xiberoak « potestas » delakoak, herri agintari maila baino gorago ziren ? Beraien pribilegioak mugatzen ziren bazkaleku gehigarri batzutara eta Lextarreko kortean, Xiberoako instantzia gorenean, egotera behartuak ziren. Gora zoan feodalitateak ez zuen ez-noblea bilakatu meneko, ez eta « fief »a meneko personalean jarri. Epailetza eta herriko agintaritza zituen feodalitate horrek ez zituen lortu militar agintza eta lur jabetza. Interes handiko esperientzia historikoa ekartzen du Euskal Herriak : feodalitate katalanaren jatorriko tesiaren kontrakoa. « Erkidegoa » elementua bakartua izanki, feodalitatea agintaritza mailan gelditzen da, noblezia bada baina klase feodalik ez.

 

Estatuaren esku-sartzeak elementu berri bat ekarriko du : podere zentralak bultzatu noble bat eta eskumen berrien erabiltzea -lurren erosketa- eta horrela Xiberoako ohiko antolakuntzaren iraultzea abiatzen da. Hala nola, Iruriko jaura, Treville, Pariseko personai famatu bilakaturik, 1638an erosten ditu etxe et lur nobleak. 1642an erregeak, Xiberoako soberano bezala, saltzen dizkio eskualdean zituen eskubide guziak. Erregearen agenteen arabera eskubidetan zen justizia, baita ere bazkaleku, mendi eta oihanetako jabetza osoa, aldiz Xiberoako Usaia idatziak jabetza osoa eskualdena zela azpimarratzen zuen, erregearen ofizierren gain utziz tasa bilketa eta mendien « fief » batzuen emateko eskubidea. Estatu zentralizatua bortizki sartu zen eskualdeko bizitzan, burgesiako ahalak (lur erostea) baliatzen zuen feodal baten faboretan. 1645an Trevillekoak Xiberoa beretzako konderri eraiki zuen. Eskualdeko arduradunek etxaldearen berreskuratzeko eta konde tituluaren ezeztatzeko auzietan sartu ziren. Auzien denboran benetako laborari errebolta bat gertatu zen. Feodalisazioak huts egin zuen baina eskualdea luzarako hondoratu zuten auzi gastuek, erreboltak eta ondoko errepresioak.

 

Euskal Herrian, lurrean kokatzetik, bizitza sozialaren erdian zen eliza, kristautasuna sartu zen, onartuz hilen eta eguzki kultoen arrastoak. Pentsa ditzazkegun ondorioak ez ziren azaldu. Familiako ondasunen zalduezinaren gogortasuna gatik, elizek eta fraidetxek oinordetza guti edo batere eskuratu zuten. Auzo herrietako podere feodal bezalakorik ez zen azaldu. Halere, parropiako etxekojaunak bildu behar zirelarik, elizatik ateratzean egiten ziren, baita elizan bertan ere, horrela antolatua izanki. Halaber elizaren inguruan ziren ostatua, ferrazailea, aroztegia eta fede, zibil eta lurraldeko erakundeen nahasketa hori hiztegian aurkitzen da, hautatu mera, « auzapeza », auzoen apeza baita.

 

Berezko antolakuntza duten eskualdeek (Xiberoa, Garazi, Baigorri, Lapurdi) benetako artzain-laborari erkidegoa ordezkatzen dute. Gaur egun antolakuntza horrek segitzen du, aldaketa gutirekin, baserri sindikatoetan, hala nola Xiberoako Botingoan. Antolakuntza hori aztertu du Th. Lefebvre-k eta espainiar ibarretako antolakuntza berdintsuekin konparatu du. Etxekojaunen bilguneak, Lapurdin Biltzarra, Xiberoan Xilbieta eta Baxenafarran Estatua ziren, hau gehiago feodalisatua izanki. Biltzarrak eta Xilbietak eskualdeko administratibo eta finantziario geiak oro aztertzen zituzten ; erabakiak hartzen eta korteko erabakiak zuzentzen. Eskualdearen eta Etxearen arartekari eta zehaztasun gutiko agenteak sartzen ziren : Xiberoako zindika, mezulariak (erabakien jakinaraztea eta zaurien neurtzea), zinerriak (7 zinerri eta bakoitzak zinegotzia, parropia andana barne).

 

Auzoarentzako auzoa « fiador » bat zen, justiziaren aurrean behar zion lekukotasuna eta sostengua, ordainketa orokorretan bermea, arrisku kasuetan zaintza, familiako gertakarietan (hileta, ezkontza, etab) presentzia eta laguntza. Auzoen eta Etxearen harremanetan sartzen zen deitu genezaken Usaiako parte administratibo eta zibila. Fiskal sailean instituzio berezia eraikia izan zen, Xiberoan « auzo firmantza » (fermance vezalière) eta beste eskualdetan « bermea » edo « zainhoa ». Beste auzo beharrak « pribatuak » baziren, instituzio honek publiko eta zuzenbideko izaera zuen. Parropia bakoitzean, ohiko txandaka baten arabera, etxe batek, noble edo ez-noble eta urte batentzako, eskuratzen zituen auzo firmantzaren eskubide eta betebeharrak. Urte batez etxekojauna tasa eta legar bilzaile bilakatua zen. Gehiago dena, parropian autoritatearen agentea zen, auzoak xede, eztabada eta erabakietaz jakinean jartzen zituen, korteko eta biltzarreko deiak zabaltzen zituen. Kargu horretan zeno, etxekojauna ez-obeditze, ez-pagatze eta parropiaren arduraduna zen, bere ondasun eta personaz erantzule zen, horregatik « bermea » deitura. Ardurak irabazi guti zekarren, soilik prestigioa eta duintasuna. Ardura garaian, etxekojaun nobleak « fivatiers » auzoetan zituen noblezia eskubideak galtzen zituen. Gainera karguak ez zuen behartze eskubiderik, bakarrik zinegotziak zuen bahimendu ahala.

 

Horrela euskal herrietan herri erkidegoek antolakuntza bat eraiki zuten, ez zen antolakuntza politikoa, kideek ez zuten beharrik, helburu administratibo eta fiskaletara mugatzen zen. Eremuan eta denboran mugatu podereak etxekojaun bati emanak ziren ; eta podere horiekin beste podereekin gertatu litezken gehiegikerien baztertzeko, bigerren podereak ezeztatuak ziren. Urte batez erkidegoaren eta gaineko erakundearen ordezkari zen eta erkidegoak bere kidearen kontrola atxikitzen zuen. Erkidegoaren berme kolektiboa zen funtsean. Beste gisa batez, auzo bermea zuzeneko baserri demokraziaren adibidea da. Hobeki ulertzen da zergatik lekuko agintariek -etxe noble jabe, epaile- ez duten lortu klase feodalaren eraikitzea. Erkidegoak nobleak behartu zituen auzoko eskubide eta betebeharren errespetatzera, Espainian lortu ez zena, frantziar euskal herrietan eta bereziki Xiberoan lortu zen. Epaile kargudun nobleek ez zituzten bereganatu ahal izan kanpoko potere militar edo erkidegoaren gainekoak. Horrela frantziar euskal herriek, salbu Baxenafarroak, aurrefeodal egitura sozial bait baizik ez zuten ezagutu. 15 eta 16 mendetan bakarrik, feodal indartzearen garaian, nobleek klase feodalaren eraikitzera abiatu ziren ; eta herri horiek feodalitatea ezagutu zuten, zinez burgestua gainera, eta hori ez ditaike oraino bukatua.

 

Euskal Herrian, lurrean finkatu orduko, familiar erkidegoako sistemak premutza onartua zuen. Honek aurreratzen du ibiltari edo erdi ibiltari feodalismoko azken garaietan gertatu bilakaeraren eta harreman aldaketaren hipotesia. Beste moduz ez da ulertzen ahal hastapenetik nola izan zen Etxearen eskubide zorrotzaren eraikitzea, hor jadanik familia harremanek sendotasun maila nahiko azkarra izango zuten, lurrean jarri ziren agintariek beste antolakuntza sozial baten ez pentsatzeko. Halere, euskal familiaren antolakuntza nahiko aldatu da garai horretan, emazteak ez ziren premutzatik baztertuak, eta hemen aurkitzen dira Barèges eta Cauterets-en bildu usaiak : « euskal senarrak dotea ekartzen du emazteari eta ezkontza ospatu orduko, artzain eta gerlari bizitza zeraman, etxera gutitan azaltzeko aukera ematen ziona. Beraz emazteak du etxea kudeatzen ». Gauzak ez ziren aldatu « artzaingoari laborantza gehitu zen » arte. Lurrean kokatzeak bazuen laborantza bat eta asma daiteke emazteen eskuetan egon zela, laborantza arina izanki, laiarekin egina, etxe inguruko lur pusketan. Aldaketa heldu zen uztarriaren eta burdinezko goldearen erabilpenarekin.

 

Eskualdeko eta euskalzale idazletan nahasketa handia ikusten da, bereziki erromatar eraginaren gain estimazioan : erromatar garaia baino berantago izan da lurrean kokatzea (hizkuntza atxiki dutelakoz!) ; eta gizonen nagusitasunaren hastapenak ibiltari garaian gertatu ziren. Matriarkatuaren hipotesia euskal eta piriniotar gizartearen hastapenetan ezartzekoa bada, ez da bat etortzen oinordetza eta jabetza pribatu nozioekin. Saldoen jabetza pribatua eta are gehiago lur jabetza agertzen direnean, odolkide loturak aldatzen eta desagertzen dira. Euskal Herrian luzaz emazteen egoera faboretua izan da, Xiberoako Usaiak onartzen du emazter irabazien libroki erabiltzea, funkzio publikoetan sartzea, premua gazterik ezkontzen ahal da eta burrasoeri ezkontza inposatzen ahal du. Bestetan baino berantago, ez zuen ezkontzak finkatzen gizon emazteen lotura baina ezkon-hitzak, lekukoen aurrean egin aitortzak edo ezkontze nahiak. Eta elementu arraroa, lekukoen aurreko ezkon-hitza ezkontza erritoa baino askoz ere zaharragoa da. Behin-behineko ezkontza arautua zen, usaiek onartzen zuten ezkon-hitza eta ezkontzaren arteko garai bat. Garai horrek barragania izena zuen (bargania, kontratu eta inglesez « bargain » kontratu ere bai).Trente-ko konzilioak bizi molde hori borrokatzen zuen, eta Elizak, eskomunikazo bidez, berandu arte ez zituen desegin ahal izan. Nola ulertu bizi molde hori, non ez den matriarkatu arrasto bat patriarkatuak bereganatua ?

 

Ortodoxia zehatza, morala, Etxeari eta familiari lotu kasi-teokrazia tradizionalaren inguruan euskal herriek eskeintzen zuten beste atal bat : ausarkeria, narotasuna eta azkenean heresia. Eta ez euskal herrietan bakarrik, piriniotar beste eskualdetan ere ; nola holako antolakuntza gogorrak ez zituen eskeiniko pasio estutuen ezkapa guneak ? Baldintza horietan, diborzioa luzaz samurra izan zen.

 

13 mendetik aitzina euskal herrietan testamentuaren erabilera orokortzen da. Erkidegoak ez zuen onartzen zatikatzea eta familiako ondasunaren zatiketa ekar zezakeen testamentu askatasuna. Idekiera premuaz beste haurrer irabazien banatzeko aukerarekin azaldu zen. Bikotearen irabaziak, eta horiek bakarrik banatzen ziren « ab intestat » oinordetzan, eta 16 mendetik aurrera, aitak haur guzier irabaziak banatzen zituen testamentu bidez. Horrela sartu zen erromatar zuzenbidea. Hemen ohartzen gira erromatar zuzenbidearen eta usaiako zuzenbidearen pataskaz, azken hau desegitez joan zen, ez ideologia arrazoen gatik, baina bai ondasun berri baten agertzearekin : ondasun berri bat, erosketak, lurberritzeak, beraz lur jabetze mugikorra.

 

16 mendea baino lehen nesken premutza desagertzen hasia zen. Garaiko gizonek nola ikusi zituzten aldaketak ? Uste zuten noblezia segitzen zutela. « Fivatier »ek tradizioa segitzen dute, « botoys »ak aldiz, laborari askeak baina noble etxe baten meneko, noble etxearen egin moldeen segizale dira. Alderantziz, etxe nobleak, oinordezko epaileak, garai horretan feodalitateari buruz doatza edo gutienez, feodalitatearen bizi moldeen bereganatzen hasten dira. Laborariak aske dira, etxalde jabe, armaturik ibiltzeko eskubidearekin, arrantzan eta ehizean askatasunarekin, tasarik ordaindu gabe eihera eta usotegi eraikitzeko ahalarekin. Beraien agintari, noble eta epaileek bezala egin nahi dute. 17 mendean premutza desagertzen ari da legedian eta oinordezkotzak lekua hartzen du, testamentuak « premu egin » du, gehienetan seme zaharrena, baina kadetea izan daiteke. Halere ondasunen zatiezina, Oinordekoaren eta Aitaren jaurkidetasuna xutik dira.

 

Piriniotar beste eskualdetan baino gehiago Euskal Herrian agertzen dira magiko eta magiko-kristau ezaugarriak, eta horien ikerketa lurrean kokatze berantiarrean sartzen da, Elizaren eraikuntzaren eta erromatar garaiaren ondokoan. Lurrean kokatze horren aurretik baziren aitzinakoen eta eguzkian kultuak, eta kristautasunean aurkitzen dira, hala nola hilen zeremonian : mandire eta jauntzi ederrak, auzoen nigar eta beilak, hilbidetik auzoek hilkutxaren eramatea...

 

 

 

7 – Erkidegoaren desegitea

 

Piriniotar erkidegoaren garairik ederrena 14 eta 15 mendea da, erkidegoek -gutienez feodalitateari gainea hartu dutenek- autonomia handia gozatzen dute, kasik osoa, bakarrik edo federazio (ibar, eskualde, zinerri) batean. Behin funtsezko helburua lortu ondoren -lurraren jabetzaren ezagutza- erkidegoak ez zuen beste helburu emankorrik eskeintzeko. Bere ardatz bakarra, talde politiko eta ekonomiko bezala, feodalitatearen kontrakoa zen. Behin feodal sisteman, ez-noble jaurerri edo frankiziadun erkidegoa mailan sartu ondoren, bere dinamismo politikoa galtzen zuen eta « statu quo »ari buruz bazoan. Ondasunen salduezinean finkatu erakundearen mugiezina, kadeteen txirotasuna, artzainen proletariargoa, hain bat oztopo ziren indar emankorren garapenean. Feodal sistemaren desegiteak eraman zuen eta kanbiaketa sistemak puskatu zuen. Estatu zentralizatu, tiraniko baina nazional, baten kontra joateko funtsezko arrazoirik ez zuen.

 

 

 

Desegitearen barne eragileak

 

Erkidegoaren barneko ezberdintzea, ondasunen desberdintasuna, jatorrizkoa da. Lurrean kokatzetik izan dira familia abaintailadunak : klan buru, herri agintari, familia handiagoak, etab. Lurberri batean « fivatier » kadeteak lor zezakeen jatorriko etxeko lur eremua baino eremu handiago bat. Halere eskubide kolektiboetan lantzeko lurraren banaketan familien parte hartzea berdindua zen ; elge sistemak lehen zatiketa berdinduaren ezaugarria du. Euskal Herriko parropietan lurren zatiezintasunak luzaz iraun zuen.

 

Desegitearen iturburua jauntto (notable) klasearen eraikitzean aurkitzen da. Erkidegoak nobleziarekin eta burgesiarekin izan dituen patasketan, baserriko jaunttoak sartu ziren burgesian ; erkidegoa erabili zuten beraien interesen zerbitzuan eta burgesian sartu ziren edo burgesiak sartzera deitu zituen. Jaunttoak heldu ziren laborari aristokraziatik (familia buru, agintari, noble txiki) baita elementu berrietatik (kanpotiarrak komerziant edo ofiziale bilakatuak, aberastu kadeteak, ofiziale bihurtu hunkiezin agotak). Sozial « kategoria », astiro eta gora beherekin, klase berri bilakatuko da. Klase hori lautadan agertuko da lehenik eta badakigu nola : gasailaren bidez hazkuntzaren garatzea, laborantza teknikaren hobetzea, lurberritzeak, harreman komerzialak, trukatzeen maiztasunak, etab.

 

Nabari da burgesen eta feodalen eragin konbinatuak erkidegoa puskatu duela eta honen instituzioek desegite eranginkorra jasan dutela. Urrats berdinean, erkidegoaren egiturak, lan kolektikoak eta ardura fiskala erabili dituzte menperatzeko tresna bezala. Aldaketa hori ekonomiako aldaketa orokorrarekin batean doa : merkatari eta monetario ekonomiaren sartzea, lurraren mugikortasuna, burgesek jaur eskubideen eta lurren erostea ; beraien artean pataska izanagatik, merkatari burgesak feodalitatean sartzen dira. Feodalek ez zuten abilezia baliatu zuten merkatari burgesek instituzioen bereganatzeko, zeren erkidegoako poderen eskuratzea barrutik egin zuten, barruan hausturak sortuz. Eta Estatu zentralizatuko podere berriari lotuak ziren.

 

 

 

 

 

Kanpoko eragileak

 

Estatuaren eta erkidegoen harremanetara sartu baino lehen, begira ditzagun Elizarekilanko harremanak. Eliza erkidegoaren erdian zen, elizako zeinuak funkzio pratiko, sinboliko eta ezpiritualak zituen ; biltzarrak zeinu-deiak (Xiberoan orda) deitzen zituen, batzutan mezatik ateratzean egiten ziren. Zuzenbide zibileko aferak -testamentu, lur saleroste- « laiko » izan aurretik, Elizak eragin handia zuen, lurjabeeri eta lurrari lotzen zen « aura » magiko-mistiko batekin.

 

Errege poderearen jarrera malgu eta aldakorra izan zen, zabalera handiko gora beheretarik pasatu zen. orokorki, podere zentralak baserri erkidegoak ezagutzen eta zaintzen ditu, bere meneko jartzen ahal dituen arte, juridikzio, pribilegio eta frankiziak zurrupatuz. Halaber Euskal Herriko « auzo firmantza », gizon bat urte batez legarbilzaile erkidegoaren kontrol zorrotzarekin, garantia gehienekoa zen. 18 mende hastapenean erregeak kendu zuen eta ordez biltzaile iraunkorrak ezarri, jadanik Bigorran eta Biarnoan aspalditik ezarriak zirenak.

 

17 mendean podere politikoa sendotu da eta eragintza zabala antolatzen ari da : jauntto burgesia txiki horretan aurkitu ditu lekuko administrazaile, legar biltzaile eta baile funkzioetako agenteak. Halaber, komerzioan, Estatuaren kontratuekin eta kargu horiekin aberastu dira jaunttoak. Colbert ministroaren « mende handi »ko garai ederrean burgesia komerzanta sarturik izan da. Beste klaseak, feodalak, justiziako nobleak eta laborariak zokoratuak izan dira. 1690ko errege agiri batek herriko ordezkarien bozketan hautatzea ezabatzen du.

 

Ondotik administrazioaren zinismo eta bortizkeriak ez du mugarik izanen. Louis XIVen erreinuaren bukaeran, 1714an, agiri batek lekuan diren auzapez eta zinegotzien eskubideak onartzen ditu baina dirutza bat pagatzez.

 

 

 

Azkenekoa

 

Herritik ulertzen da familia eta ez alderantziz. Familiako erkidegoa artzain-laborari erkidegoako parte bat zen. Halere, bilakaera eta desegite bi prozesuak, elkar lotuak izanagatik, berexgarriak dira. Herri erkidegoa, sortu zuen familia erkidegoa baino lehen desegin zen. Familia egitura horren parte batek iraun du, hala nola auzo harremanetan. Halaber, Bigorrako, Biarnoko eta Euskal Herriko lautadetan erkidegoak desagertu dira baina premutza atxikitzen duen familia patriarkalak irauten du. Mendi aldean alderantziz, familiako antolakuntza « arkaiko »a, nesken premutzarekin, beti xutik da eta herriko erkidegoaren arrastoek irauten dute.