Antton Negeluak sortürik - 2014

Mixe.Oihenart[B.27]

Catégorie : Beste Publication : Igantea 25 Urtarrila 2015

 

Notitia utriusque vasconiae... - Allande Oihenart - 1637

 

VI. kapitulua

 

Nafarroako justizia auzitegi desberdinetaz, « hermandad » izeneko beraien juridikzioaz, eta Nafatarren bizi moldeaz.

 

«  (…) Baina uste dut orai egoki dela Espainiarrek, eta bereziki Nafartarrek, berezko duten juridikzio batetaz zerbait erraitea, hermandad deitzen dute, zuk fraternité zeniokeen bezala. Barneko eta kanpoko gerlen ondorioz, nombre handiko lapurreta publiko, hilketa eta ebasketek bultzatu zuten juridikzio horren eraikitzea. Zeren eta epaileek jasaten zuten gainkargua ikusirik, herriko jendeek elkarte batzu eraiki zituzten, haiek ziren aferaz zuzenean interesatuak, eta kriminel batzuk horrelako ekintza bat burutu orduko, erabaki zen jendearen biltzea zeinu deiadarrean eta elkarrekin gainera joatea, aitzin ikusiko zigorraren beraiek emateko gisan. Ondotik, gaitza hedatzez zoala ikusirik, printzeer gustatu zeien elkarte horien zuzentzea, onratzea eta beraien autoritateaz bermatzea.

 

Aragoiko Ferdinand, Kastilako erregea, izan zen lege-agindu baten egile Medinan 1463an, eta Nebrijako Antoinek honela aipatzen du : « (…) Bost kasutan elkarteak Zuzenaren erraiteko eta epaien gauzatzeko eskumena izango zuen : lehenik, inor bizi zen tokian bortizkeria, hilketa edo ebasketa egin zutenen kontra ; bigarrenik, herrian bertan gaiztakeria horiek egin eta alde egin zutenen kontra ; hirugarrenik, ateak hautsi, ormak erauzi, hesiak sutan ezarri edo gauaz ganbaretarako zurubiak jarri zutenen kontra ; laugarrenik, edozein adin eta sexuko larru kontuetan eramailearen kontra ; bostgarrenik, epaien gauzatzera doazeneri traba jarzaileen edo zigor horien ez gauzatzaileen kontra (...) ». Hemen Nebrijak bazter utzi ditu zehazki zerrendatuak ziren zigorrak, eta ekintza bakoitzarentzak zoakion kondena, hala nola, zutoin bati lotzea eta geziekin zulatzea ; eta azkenik ogendunen aterbetzaileeri Ferdinandek erabaki zigorra ixilean utzi du : beraien ondasun guziak elkarteko kideentzat ziren, (…).

 

Marineok, Nebrijak eta Medinak jartzen dute Ferdinand bera instituzio horren asmazailea. Bena nik probatzen ahal dut instituzio hori erabilia zela Ferdinanden sortzea beno lehen, (…) Nafarroako Amikuzeko akten bildumatik ateratako erauzkin honekin : « Jakina izan dadila, 1452ko ekainaren 15an, Camouko seinor Tristan ohoratsuak, Amikuze lurreko baileak, kudeatu duela Amikuze lurreko korte orokorra, Aminduixeko Jauberrian, usaiako maneran ditu ezkutari, zaldun, laborari, errentari, (…) korteak manatzen du Amikuzeko lurretan gerta baledi ebaste edo beste gaitzik, Amikuzeko Hermandatko lehen artikuluak zerrendatzen dituenetarik, (…) bailea gaizkileen atzetik ezin badu joan, (…) lur honetako jendeak atzetik joan beharra du eta elkar laguntzera behartua da (...) »

 

 

 

85 – 90 orriak

 

Traduction et notes : J.B. Orpustan – Ed ZTK elkartea – 2014.