Antton Negeluak sortürik - 2014

1661-03:StLuc.Bonnecase[B.1]

Catégorie : Bordele Publication : Igantea 4 Urtarrila 2015

Bordelen, 1661ko martxoaren 22an

St Luc markesa, Guienako probintzian errege ordezkari
   
Bonnecaseko Basilek, Bordeleko parlamentuko abokatu eta Xiberoa herriko herren estatuko zindik orokorrak, umilki erregutzen du erranez Xiberoa herriko hiru estatuek egin hiru ordenatzetarik batek finkatzen du biltzar bat antolatua izanen dela Sohuta herrian, parropia bakoitzetik bi ordezkariz osatua, zure handitasunari ordezkari batzuen bidaltzeko eta haien bidez nobleziaren eta herren estatuaren arteko ustezko liskarretaz jakinean ezartzeko (…) arartekaritzat hautatu zen Bellac jauna, Haranbeltz izenekoa, ezpiritu arriskugarria eta bigarren errebolta baten gaitasunekoa eta horretaz jakinean izanik (…) herriko pribilegioen errespetua eta ondorioz etor litezken arrisku eta eragozpenak, erreguzaleak errege ofizierrekin eta beste prudentzia eta balio handiko gizonekin hitz egin du, helburua zelarik Zure Handitasuna kezka, arrisku eta eragozpenetaz jakinean ezartzea, (…) halaber Maitye jauna otoiztu dute zure gana joateko (…) ordezkatzeko, erreguzaleak egin duen bezala, ez dagoela inolako auzi eta liskarrik nobleen estatuaren eta herren estatuaren artean eta bestaldetik, Xiberoa herriko biltzarrak egin behar dira zure begirunean Lextarreko auzitegi ohian, betidanik egin den bezala herriko Usaiaren errespetuan, biltzarraren arauetan (…) biltzarren konbokatzeko modua zehazki idatzia da eta parlamentuko erabakiek berretsi dute (…) Usaiaren errespetuz kanpo egin biltzar oro baliogabeko joko dira eta herren estatuko kider Usaiaren 2. artikuluaren errespetuz  antolatu biltzarretara baizik ez joatea onartuko da eta Erregearen erabakia segituz armarik gabe, eta erreguzaleak Jinkoari otoitz eginen du (…)
Sinatua : Mauyel

Eskaera ikusirik aurreko ordenantzen gauzatzea manatzen dugu, herriko usaieri kalterik egin gabe, biltzarrak horien arabera konbokatuko dira, aurreko urtetik abisua eta aipageiak emanez, dena herriaren lasaitasunerako eta Erregearen zerbitzuko.
Bordelen egina, 1661ko martxoaren 22an, St Luc.
     
(Dokumentuaren parte desegina da eta idatzia ez da osorik)