Antton Negeluak sortürik - 2014

1661-06:DeganLaguntza[B.2]

Catégorie : Bordele Publication : Igantea 4 Urtarrila 2015

 

Korteak eskaera ikusirik, berari aurkeztua Jean Ernetxe Domintxineko zinegotziak, Pierre Emilhouk, hargina eta Arueko zinegotziak, Jean Itxellek, Larunseko zinegotziak, Muskildi deituak, Ibar eskuineko zinegotziak, Xiprian (huts), Ibar eskerreko zinegotziak, Gachen Rokefort Arbaila ttipiko zinegotziak, Arnaud (huts) Arbaila ttipiko zinegotziak, denak Xiberoako zazpi zinegotzien izenean, zergati eta edukinetan oinarrituz, Xiberoako herren estatuko kide batzuk jasan dituzten gehiegikeriak, nahasketak, erahilketak eta presondegiratzeak, J.J. Monensko markesaren eta Anchot Mesplesko baroiaren eskaeraren ondorioz, hauek herren estatuaren ustezko hartzekodunak eta Valentin Casemajouko baroia eta St Martinko bizkondea beraien fidantza, abere handi eta ttipien bahitzeak, aitzakitzat hartuz bortxaz ezarritako ardu tasaren pagatzea, justiziako podere eta autoritate eskasean, ikusiz kortearen erabakien gauzatzea dela eta zerga, ardu tasa eta beste diru altxatze ezartzea beste epaileer doakiola, jakinez Monens, Mesples eta beste konplizeak legez kanpoko anaidian eta armekin bildurik egin dituztela delako gehiegikeriak eta bortizkeriak, eta zinez garrantzi handiko afera denez, erreguzaleek eskatzen dute korteari gusta dakion ordezkari batzuen izendatzea, Xiberoara joateko eta bertan delako gehiegikeriez txosten bat egin dezaten, jakinean ezartzeko eta eskubide ahalmenekin jokatzeko, Erregearen zaintzapean atxikitzeko erreguzaleak eta herren estatuko beste kideak, erreguzaleek ordezkarien bide gastuen ordaintzea eskentzen dute eta eskaeraren prokurai orokorrari aurkeztua izatea eta berak erantzun dezan eskatzen dute, aurkezten dira ere 1659ko apirilaren 8ko Bordeleko parlamentuaren erabakia, azken urtarrilaren 29ko erabakia, azken maiatzaren 18koa, azken ekainaren 14ko eta beste hamabi esleipen.

Eskaeraren eta prokurai orokorraren ondorioak segituz, korteak ez baharreko zerga altxate, bortizkeria, jende eta abere bahitze eta hilketa izan dela onartzen du eta horretaz jakinean izateko Chaumetz eta Bonnard izendatzen ditu bertara joateko, informazioen biltzeko, auziaren antolatzeko, ogendunen zigortzeko, azal daitezken dei eta kontrakoak bertan aztertzeko, erreguzaleer Elizako zentzuren bidez lege eskubidea luzatzen du proba guzien biltzeko, errege ofizier, epaile eta prokurai guziak deitzen ditu erabaki honen gauzatzean esku sartzera eta ordezkarien eskaerei ihardestera, hori ez egitean lau mila librako zigorra izan dezakete.

Bonnaud

Chaumetz txostenegile