Antton Negeluak sortürik - 2014

1661-08:LaguntzenKortea[B.3]

Catégorie : Bordele Publication : Igantea 4 Urtarrila 2015

   

Korteak, uztailaren 23an Bordeleko parlamentuak hartu erabakia ikusirik, non Xiberoa herriko biztanle guzier diru bilketa bat jartzen den, aitzakia izanik Erregearena zen eremuaren berrerosteko ustezko 123.OOO librako dirutza, diru bilketa horren baita herrian jarri nahi den ardu tasarengatik, herren estatuko ordezkariak aurkeztu dira kortean, hau izanik diru bilketa saileko gaitasundun bakarra, korte honek errege komisarioen txostenaren egitea erabaki du, herrietako diru bilketa horien xedeaz baita ere ardu tasaren ezartzera eramaten dituzten eskubide eta pribilegioetaz.

Halere, jakinez pribilegio edo eskubide horiek ez direla kortean erregistratuak izan, diru bilketaren jartzea gibelatzen du eta parlamentuak uztailaren 23an hartu erabakien kontra egiten, hau funtsean ezin delarik sartu, erabakitzen du parlamentuak ez duela baimendu horrelako diru bilketa baten jartzea, ez delakoz bere gaitasunetan, eta ontsa jakinean da korte honek ordezkariak izendatu dituela bertara joateko, erakunde bateko ofizierren kontra debeku hitza erabili du, jakinda erakunde hau Erregearen eta bere kontseiluaren autoritatearen meneko dela (…).

Korteak, erabakia aurrera joan baledi, eta bere errege prokuraia entzunik, uztailaren 23ko Bordeleko parlamentuko erabakia hausten du, podere eta autoritate gabeko epaile eta jurisdikzio batzuek hartua izanki, bere eremuko lege gizon eta justizia ofizier guzier erabakiaren gauzatzeko debeku zehatza zuzentzen du, kargutik kentzea eta 4.000 librako isuna jarriak dira debekua saihesten dutenentzako.

Korte honek parlamentuak izendatu ustezko komisarioari debekua ematen du diru bilketan eta ardu tasan aurrera egitea, bere gain joanen dira Erregearen aferen gibelatze eta galtzeen ardurak, baita ere debeku hausteen ondorioak, horietaz lasterrenean jakinean jartzeko manatzen du izendatu ordezkarier, halaber eskatzen deie komisio lanetan segitzea, auzi-agirien egitea eta Xiberoa herrian egin nahi diren ardu tasa et beste bilketen berri hartzea eta behin berriketa bururatu eta auziaren antolatzea desolamendua sortu duten ogendunekin, ordonantzen zehaztasuna segituz, baita ere zergatze berri horren jartzean zuzenean edo zeiharka parte hartu dutenekin.

Xiberoa herriko epaile eta ofizier guziak deitzen ditu erabaki honen gauzatzeko, justizia abisu eta ordenantzen hartzera.

Bordelen egina Laguntzen Kortean, 1661ko agorrilaren 26an

 

Bonnaud