Antton Negeluak sortürik - 2014

1661-12.Amnistia[B.4]

Catégorie : Bordele Publication : Igantea 4 Urtarrila 2015

    « Louis, Jinkoaren graziaz Frantziako eta Nafarroako errege, oraiko eta geroko orori, agur. Jakinean izan gira gure Xiberoa herrian gertatu alxamendu eta jazarkundetaz, deiadar eta arma erabilteekin, ekainaz geroztik herriko degan eta  herren estatuko kideekin, Bernard Goihenetxe Matelas delakoaren gidaritzapean, Mitikileko apaiz eta erretorra, Bordeleko korteko erabakien gauzatzea galarazteko, herri honek Moneinsko markis eta Mesplesko baroiekin zuen zorraren pagatzeko erabakiak, altxatuek egin dituzten desorden, zerga eta sumintzeak  herriko noblezia eta apezeria estatuen erabakien ondorio izanik, Maule gure hiriaren kontra eginiko erasoa, St Luc markesak eman manuer desobeditzeaz, zeinek  Guienako Ordezkari Orokor izanik armen uztea eskatu zuen, St Luc jaunari manatu genuen tropekin herri horretara joatea gure autoritatearen berezartzera, ondorioz, zalditeriako erregimendu batzu aitzinarazi ditugu, Calvau jaunaren agintean, hain azkarki eraso zituen altxatuak landazabalean, lau ehun bat hil zituen bertan, berrogeita hamar bat preso sartu eta jauregi batean hartu Matelas delakoa, altxamendu eta jazarkunde  burua , zeinen konbenzitzeari esker gure Xiberoa herriko herren estatuko parte nagusia bildu zuen, baina orai hutsegiteaz ohartzen dira eta zinez umilki ezkatzen digute bihozberatasun eta onbetasun beraientzako atsekabea eta hondamendia  baztertzeko, ezabatze gutunak eskatzen dizkigute, horretarako gogo hona erakutsi nahian gira, St Luc jaunaren bidez jakinarazi daukute ziurtasunez aurreratzen ahal zutela geroko jokaera hobe bat eta hautsezinezko fidelitate  eta obedientzia, sekulan horrelako ekintza bortitzetan sartzeko, afera honi eta beste batzuri loturik gaudenean egiten dugu, justiziaren  zorroztasunari hobetsiz miserikordia, gure nahiz eta grazia bereziz, potere osoz eta errege autoritatez kendua, baztertua, barkatua, itzalia eta abolitua izan dena, kentzen, baztertzen, barkatzen, itzaltzen eta abolitzen dugu gure eskuz sinatu akta honekin, Xiberoa gure herriko subjektu guzier, edozein maila eta baldintzetakoer, errebolta, oldartze, matxinada, altxamendu eta jazarkunde krimen oro, aurretik aipatutako arma erabiltze, zerga ezartze eta bortxaketa eta ondorio guziak, edozein moldetan eginik izanagatik, nahi eta gustoko dugu memoria ixildua geldi dadin sekulan ez gertatu gauza bezala, horregatik ez daitezen jazartuak edo aztoratuak izan zuzenean edo zeiharka, berak edo beraien ondasunak, eta helburu horrekin, ezabatzen ditugu beraien aurka emaniko auzi erabaki eta zigor oro, beraien ondasun eta fama on guzietan berriz ezarriz, horretan jartzen dugu betiereko ixiltasuna gure prokurai orokorretan eta oraiko eta geroko beraien ordezkoetan, baldintza izanez gure subjektuak ez direla sartuko horrelako ekintza, altxamendu eta matxinadetan, gure autoritatea gutxietsiz, grazia honen indargabetzeko zigorpean, halere ez ditugu horretan sartzen, gutun hauen erregistroa baino lehen Matelas eta beste altxatu eta kondenatuak izan direnen memoria eta ondasunak.

Bordeleko parlamentuko korteko gure jende kuttuner et beste gure ofizial eta legegizoner manatzen diegu barkamen eta abolizio gutun hauen publiko egitea eta erregistratzea eta gure subjektuak bere edukinaz baliatzea osoki eta edonondik edo edonork ezarri trabarik gabe, ogendunak ez dira behartuak aurkeztera edukinaz jabetzeko, horretaz salbuespena zuten eta ematen diegu,  horrelakoa da gure nahia betirako izan dadin gauza sendoa eta iraunkorra, gure zigilua eman dugu.

Fontenebleau-n emana, 1661ko abenduan,  graziadun urteko abenduan eta gure erreinuko 19.garrenean. Sinatua Louis eta pleguan Phillipeaux erregea ezko berdeko zigilu handiarekin Bordeleko parlamentuko kortean erregistratua, 1662ko maiatzaren 24ko erabakiaren arabera, errege gutunak dakarren edukinarekin, zeinetan Xiberoa herriko biztanleer ematen zaien baztertze, abolizio eta barkamen, gutunak dion altxamendu, armekin oldartze eta beste bortizkerietaz, edozein krimen izanagatik eta  bere ondorioekin, Erregeak nahi du memoria izan dadin hila eta baztertua, ez gertatu gauza bezala, kentzen dizkiete isun eta zigor oro, emanak izan diren epaitza eta  erabaki oro ezabatuak direlakoz, jendeari bere ondasun eta fama ona itzulia izan dadin eta ixiltasun hori doakio prokurai orokorrari et beste edozein autoritateri.

1661 urteko gutunak, beherean sinatuak Phillipeaux erregea, ikusirik ere gutun horien erregistratzeaz den eskaera, Bela Sohuta Andrek, eskutari eta potestatak, eta Xiberoako herren estatuko sindikak aurkeztua, non eta krimenen ondorioz preso daudenak askatuak izan daitezen, presozainak  horretara edozein maneraz behartuak eta eskaeran galdetzen dute Sohutakoak, herren estatuko sindikak eta prokuraiak 1661ko abenduko Erregearen obolizio eta barkamen gutunak erregistratuak izan daitezen eta korteko erregistraoan sartuak eta aplikatuak Erregearen nahiaren arabera, haatik Bernard Goyhenetche Matelas eta Roquefort erahilen eta Jean Goyhenetche, Gratien Behety eta Christy Cachau galeretarat kondenatuen memoria ezabatzea oroituz, hori oro personek jasan dituzten domaia eta galtzeak baztertu gabe, presondegien idekitzea manatzen du, afera horren ondotik sartu presoen askatzea zentzuzko baldintzetan.
Bordeleko parlamentuan emana 1662ko maiatzaren 24an. Sinatua : Pontac.

(Beste idazkera)
Tulle-ko auzitegiko ordezkari kriminala.
Jinkoaren graziaren Frantziako eta Nafarroako errege Louis, idazki hau ikusiko dutener. Agur. Jakinarazi nahi dugu konfidantza osoko dugun zerbitzari kuttun Jean d’Arche, parlamentuan abokatu denak, agertu du aski lealtasun, zuhurtze eta esperientzia justizia sailean, gure zerbitzuan gaitasun, fidelitate eta atxikimendu, gutun honen bidez eskuetan uzten dizkiogu Tulle-ko « senechaussée »an ordezkari kriminal eta epaitegian epaileburutza, bere aita Estienne d’Arche-k goxoki eraman zituen karguak eta gure zigiluan bermatuta, semearen gainen jartzen dira karguen ohore, pribilegio libertate, diru sartze eta mozkin guziak bere aitak gozatzen zituen guziak(…) »