Antton Negeluak sortürik - 2014

1634:Justizia.Irurikoa[E.2]

Catégorie : Erregea Publication : Astehartea 6 Urtarrila 2015

 

Luis, Jinkoaren graziaz Frantziako eta Nafarroako errege, oraiko eta geroko guzier, agur. Gure hanitx maitatu Peyreko Arnaud, Iruriko jauna, gure ganbarako aitorseme arrunta, gure guardiako mosketero zaldunen konpainiaburua, guri zinez umilki eskazale izan da, Iruri parropiako biztanleen justizia apal, ertain eta gorako eskumenetaz, Xiberoako herrian, eta jakinez lur horri herri on eta emankorrean dela, feria eta merkatu egitea egoki liteke.

Iruriko jauna baikorki tratatu nahian eta 20 urte hauetan egin dizkigun zerbitzu on eta agradableak begirunean hartuz, erresuma barnean eta kanpoan, eskatua izan zaion aukera guzietan, halaber segitzen duelarik gure ondoan, gure grazia bereziz, potere osoz eta errege agintez, gure eskuz sinatu gutun hauekin, ematen, uzten eta bidaltzen dugu Iruriko jaunari eta bere oinordekoeri, Iruriko parropiari doakion justizia apal, ertain eta gorako eskumena eta horri lotuak diren eskubide, pribilegio, etekin eta irabaziak Iruriko jaunak eta oinordekoek goza eta balia ditzaten osoki, lasaiki eta betirako, eta beharrezko ikusiko dituen ofizierren jartzeko ahalmenarekin, justiziaren administratzeko, audientzien eta presondegien antolatzeko, bi astetarik sesio arrunten egiteko, eta jardunaldi handiak urtean lau aldiz, edo beste egunetan bere gustoaren arau, eta orokorki justizia apal, ertain eta gorako eskumena duen jauna batek egin dezaken oro, omenaldi et fedearen trukean bakarrik, eta sail kriminaleko deiak gure Bordeleko parlamentuko kortean eginen dira, aldiz sail zibilekoak lekuko auzitegian, eta Iruriko jaunaren lekua hobeki apaindu nahian, gure graziaz, goiko potere eta agintez, sortzen, eraikitzen eta jartzen dugu urteko San Mixel eguneko eta bestako feria bat eta bi astetarik neskeneguneko merkatua, nahi dugu eta gustoko dugu feria eta merkatuetan ibilki diren merkatariak joan daitezen erostera, saltzera, trukatzera edozein merkantzia mota usaiako frankiziekin, egun horietan eta 4 legoatan beste feria eta merkaturik ez bada behintzat, Bordeleko parlamentuko gure kontseilari eta adixkideer agintzen diegu justizia eskumen horien irakurtzea, zabaltzea eta erregistratzea eta horien edukinaz Iruriko jaunak eta oinordekoek goza eta balia dezaten osoki, lasaiki eta beti, kontrako traba eta edozein nahasketa geldiaraziz, nahiz eta kontrako ordenantza, usaia edo erabaki izanagatik, gutun hauekin indargabetzen ditugu, gure desira horrela baita, eta gauza trinko eta iraunkorra gisan, gutun hauei gure zigilua jartzen dugu, gure eskubidea eta besteena kondutan harturik.

Fontenebleaun egina, 1633ko maiatzean eta gure erreinuko 24garrenean sinatua Luis, eta pleguan, Bordeleko parlamentuko erabakiaren ondoren erregistratua,1634ko maiatzaren 12an sinatua Pontacq, eta pleguaren beste bazterrean, konduen ganbaran erregistratua, beste gutunekin dabilan prokurai orokorra entzunik, 1634ko urriaren 6an egina, sinatua Tobelin, zeta gorri et berdeko buztandun ezko berdeko zigilu handiarekin.