Antton Negeluak sortürik - 2014

1643-02:Berrerostea[E.5]

Catégorie : Erregea Publication : Igantea 4 Urtarrila 2015

Erregeari bere kontseiluan aurkeztu du Peyreko Arnaud Jean zaldunak, Iruriko jaun, mosketarien kapitain eta armada esparruburuak, azken urtarilako 7an kontseilak hartu erabakian bermatuz, Xiberoako bizkonderri eta eremuen jabegoan eta gozaldian atxikia izan da, justizia eta beste eskubidetan bere izenean justizia emana izan dadin bizkonderriko egoitza guzietan, baita Lextarrekoan ere, nahiz eta Xiberoako ordezkariek berrerosteko eskaintzak egin, hauen eskaerak baztertuak izan dira 1641ko uztailaren 6an, 1642ko otsailaren 7an eta maiatzeko 10an. Erabakiak kontraerrankor bezala gauzatuak izanen dira eta ordezkariek eskaintza berri egiteko aukerarik ez dute gehiago. Halere azken urtarilaren 24ko kontseiluan eskera berri bat aurkeztu dute, erreguzaleari diruaren itzultzeko eskaintza eginez ezertarako, erreguzaleari eskaintza jakinarazia izanen zela erabaki zen. Horretatik sortuko liteken gastu eta egiaztatzeen zuzentzeko izendatu zen Tubeuf jauna, Zure Maieztatearen kontseiluan kontseilaria eta bere finantzen kudeazailea, honek otsailaren 6ko ordenantzan ordezkarier manatu zuen bere aurrean aurkeztea eskumen berezia, herriaren ontasunaren aldeko eta Zure Maieztatearen zerbitzuko garantzitsu izan daitezken berreroste eta beste eskaintzen egiteko herriko elkargoetarik behar duten eskumen berezia, berrerostea egin dadila interesatu guzien nahitara eta ez bakar batzuen presio eta bortizkerien bidez, eskumenak herri xehearen baimena lortu behar du. Eta ordenantza hau ordezkarier behar bezala jakinarazia izanagatik, ez dute bete. Honek sumatzera ematen du afera guzia kargu berezirik gabeko bakar batzuk eramana izan dela, herrian lapurtu duten autoritateari edozein moduz atxiki nahian. Gainera ordenantzek finkatu moduan ordezkariek ez badute eskumena frogatzen ahal, erreguzaleak eskatzen du ordezkariak ez onargarri deklaratuak izatea eta urtarilaren 7ko erabakiaren gauzatzea. Erregeak kontseiluan berresten ditu urtarilaren 7ko erabakia, Tubeufek hibabeteko 2an ordezkarier jakinarazia, eta ustezko ordezkarier otsailaren 6an luzatu ordenantzak.
Erregeak kontseiluan manatzen du ordezkarier Tubeufen aurrean aurkeztea berrerosteko eskumen berezia, erebakiaren jakinaraztetik ondorengo 15 egunetan, Tubeuf  jaunak kitatuko ditu erreguzalearen gastu, interes eta domaiak kondatu ondoren. Likidazioaren dirutza ordezkariek pagatuko dute erabakiaren jakinaraztetik 15 egunetara, ordezkarier emanak izanen dira ordainagiri arruntak eta eremuaren engaiamenduko aurrezkiarenak, horiekin eta erabakiekin eskuetan izanen dituzte beharrezko deskarguak. Epe horretan ordezkariek ez badute eskumena frogatzen eta erreguzaleak eskatzen duen dirutza aukezten, Zure Maieztateak nahi du eta manatzen du ordezkariak geldi daitezen berrerosteko eskaintzetaz baliogabetuak behin betikoz, baita ere urtarilaren 7ko erabakia gauzatua izan dadin erreguzalearen onetan eta Xiberoa herriko biztanleak ez daitezen inolaz ere bere kontra altxatu.
Erregearen estatu kontseiluan egina, Parisen 1643ko otsailaren 14an, Bordier sinatua.