Antton Negeluak sortürik - 2014

1643-02:Eskumenberezia[E.7]

Catégorie : Erregea Publication : Igantea 4 Urtarrila 2015

Troisvillesko jaunaren eskaeraren ondorioz, 1643ko otsailaren 17 honetan, errege estatu kontseiluaren erabakia Xiberoa herriko ordezkarier erakutsia eta ezagutarazia izan da, Oihenartko Allande horietako bati beraien egoitzan, Parise hiri honetan, ez jakinaren egiteaz ez daitezen balia eta erabakier konforma daitezen, estatu kontseilerren eta erregearen ordenegile arrunta naizenak egina izan da.
    Oihenartkoak  erantzun du erabakia sorpresaz hartua izan zela, beharrezko egun eta tenorean Tubeuf jaunaren etxean ziren ordezkariak entzunik izan gabe egon zirela, Tubeuf jauna eskas izanki, alde egitera behartuak izan ziren, baita urtarilaren 7 eta 24ko  eskaeretako txostenegile Moric jaunarekin bildu dokumentuak erakutsiak izan gabe, guztiz susmagarri zaie ordezkarier eta erabaki honen kontra joatea aurrikusten dute, kaltegarri izanik ere, sinatua Quiquebeuf.
    Quiquebeufek sinatu jatorrizkoaren kopia egina, kontseilari eta errege finantzen idazkari naizenak, Rous sinazalea.
    Rousek sinatu jatorrizkoaren kopia egina, Harisnavarretko Jean legegizon naizenak, Donapaleuko Nafarroako auzitegian errege notari gaudenok egina, Letuy sinazale.