Antton Negeluak sortürik - 2014

1646-01:JustiziaIrurikoa[E.8]

Catégorie : Erregea Publication : Igantea 4 Urtarrila 2015

    Estatu kontseiluko erregistroen erauzkina
    I
Errege kontseiluko iragan agorrilaren 19ko erabakia ikusita, Xiberoan errege prokurai Etchartko Charlesek eta gobernariorde Brosserko Jacquesek aurkeztua, Zure Maiestateari gustatzen zaio horien eskaeraren onartzea, jakinda urtarrilaren 11ko eta martxoaren 2ko erabakiak apurtuak eta ezeztatuak izanen direla.
    1644ko azaroaren 26ko erabakiaren gauzatzea agintzen du, bere forma eta edukian, parropia guzietarik Lextarrera lehen auzi urratsaren egiteko betidaniko ohidura izanik, Iruriko jaunari eta bere ofizierrer horretan nahasketa sortzea debekatzen du eta Lextarreko kortearen eremuan diren xiberoatar biztanle guzier Zure Maieztateak agintzen du Brosserkoa eta Etchartkoa baizik ez epaile bezala ezagutzea.
    Iruriko jauna kondenatzen du gastu eta domaien pagatzera eta eskuratu sarien itzultzera, halaber Zure Maiestateak manatzen du erabakiaren irakurtzea Iruriko jaunari eta bere erantzunaren entzutea, kargu horretarako izendatuak dira Chomel, Breteuil eta Lothin komisario jaunak eta erabakiak zabalduko dituzte, hala nola, martxoaren 2ko presoen askatzeko erabakia, agorrilaren 29ko erabakien jakinaraztea Iruriko jaunari, Chomel jaunaren ordenantza Iruriko jaunari erabakiaren entzunarazteko eta Brosserkoak eta Etchartkoak eskatu bezala bere erantzunaren jasotzea, irailaren 2ko erabakia non Iruriko jaunaren abokatuak erraten du kargugabe dela eta hori ere jakinaraztekoa da. 1645ko irailaren 4ko Chomel jaunaren ordenantza ere erantzunik gabe dago geroztik, Iruriko jaunaren partetik.
    Brosserko eta Etchartko jauneri agintzen da ere beraien eskaeraren aurkeztea 1645ko irailaren 5, 6 eta 9ko kontseiluaren erabakietan erreferentzia izateko.


    Lothin jaunaren beste ordenantza bat, 1645ko urriaren 6koaren helburu berdinekoa eta egun horretan jakinarazia.    
Iruriko jaunari hiru errekerrimendu akta    eginak, Brosserkoak eta Etchartkoak eskatua, Iruriko jaunak kontseiluaren agorrilaren 19ko erabakiaren betetzeko, beraien eskerari erantzun dezan eta ez Gaumyn jaunari eman dituen 22 dokumentuen bidez, jarrraipen guzien ezeztatzeaz protesta egiten dute eta 1645ko urriaren 10, 18 eta 20ko auzi erabakiaren kontra altxatu direla.
    Guienako eta Languedoceko eremuen salmentarako lege agindua, 1639ko martxokoa eta Bordeleko eta Toulouseko parlamentuen zereginekoa, beste gauzen artean, Zure Maieztateak erosleer ahalmena ematen deien justiziako ofizio guzien eraikitzekoa, salbu « sénéchaussée » delakoak, presidialak eta judizial ofizierrak.
    1643ko urtarrilaren 13ko erabakiaren kopia, eskaera nagusi honetan agertzen da Celier Paul jauna, Quercy herriko Moncucq hiriko epailea eta bertako kontsulak atxikiak izan diren justiziaren jardunean, erregearen izenean hiri horretan eta horren meneko diren parropietan, salmenta baino lehen egina izan zen modu berdinean, Mandeko apezpikuari eta berak jarri ofizierrer debekatzen zaie Paul Cellierren trabatzea.
    1643ko urtarilaren 22ko kontseiluaren erabaki baten kopia, non eta Quercyko St Anthonin herriko epaile den Jean Philippe Dupuy atxikia da eskualdeko justiziaren zuzentzen, St Anthoninko kontsueilarier salmenta egin baino lehenagoko baldintzetan eta hauer debekatzen zaie Dupuy delakoaren trabatzea eta irabazien itzultzera kondenatuak dira.
    1643ko ekainaren 5ko kontseiluaren erabakiaren kopia, Gregoireko Saus Nicolas jauna, Villelongueko errege epailea, atxikia da Chastelzarrazin epaitegiko karguan, salmenta aitzineko baldintzetan.
    1644ko martxoaren 24ko erabakiaren kopia, Guienako justiziaren intendente Terriereko jaunarena, eskaera Condéko printze jaunak aurkeztu zuen, Armagnac behereko konderriaren eroslea izanki, erabakia da Nogaro hiriko justizia bere ofizierrek eginen dutela lehen instantzian, salmenta aitzin egiten zen bezala.
    1645ko apirilaren 4ko kontseiluko erabakiaren kopia, non Vic en Bigorreko errege epaile Dardes Jean eta errege prokurai Sibet Antoine atxikiak diren beraien karguetan, debekatzen da Vicko kontsul erosleer traba jartzea eta lehen instantzian derrigorrez joanen dira Dardes jaunaren aurrera.
    1645ko uztailaren 17ko erabakiaren kopia, alde batetik Nogaroko errege epaile Luzarey Jacques jauna eta bertako errege prokurai Destous Jean jauna, bestaldetik Condeko printze jauna errege erosleen kontra egitean, hauen dei eskumena baztertu gabe, 1644ko martxoaren 16ko Terriereren ordenantzaren kontra dei egiten du, erabakia da Armagnac behereko errege justizian jardungo dutela Luzarey eta Destoutek salmenta aitzinetik egiten zuten bezala, eta erosleer debekatzen zaie traba jartzea.
    Bi erauzkin : lehena Chenu Jeanek idatzi erabakien bildumatik hartua eta bestea Auity jaunak idatzi « le monde » liburutik, honetan azaltzen da Verdun eskualdeko Dalbigeries, Villelongue, Comminges eta Rivière basse hirietako errege justiziak, denak Toulouseko parlamentuaren zereginekoak eta egoitza desberdinez osatuak,  denak epaile buru eta epaileordearen menean joaten direla, eta gainera, bi horiek eskas direnean, epaileorde batek justizia kudeatzen du.
    Bi agiri Manibanko jaunak, Toulouseko abokatu orokorrak, eta Dulon presidenteak eginak, 1645ko irailaren 17, akta guziekin.
    1632ko irailaren 7an eta 1641ko agorrilaren 7an Bordeleko parlamentuak hartu erabakien kopiak, non frogatzen den Xiberoan hiru justizia egoitza izan zirela Maulekoaren menean eta deiak bertan zituztela egiten.
    Melpletko jaunaren auzi-agiriaren kopia, hau kontseiler eta Akizeko epaile, ordenantza batean ziurtatzen du Iruriko kondeak bi justizia egoitza berri eraiki dituela eta errege ofizierrer dutela Lextarrekoa bakarrik, hemen zazpi etxe izanki eta non egoitza jarria duten 1641ko urriaren 31az geroztik.
    1641ko azaroaren 5ko Xiberoako zindiken dei akta Iruriko jaunaren jabertzearen kontra.
    1642ko otsailaren 26ko kontseiluko erabakiaren kopia, Iruriko jaunaren eskaeraren ondorioz, non Xiberoako biztanle guzier beharrezko jartzen zaien honen ofizierren aurrean bakarrik presentatzea, ez eta Lextarren ere, eta justizia bere izenean emana izan dadin, agintzen da ere errege ofizierrak kontseiluan esleituak izanen direla, Iruriko jaunak justizia egoitza txikietan ezarri ofizierrek justizia emanen dutela bere izenean.
    1644ko apirilaren 13ko kontseiluko erabakiaren kopia, alde batetik herriko zindik eta ordezkariak, bestaldetik Iruriko jauna, erabakirik da Xiberoako herrian justizia Iruriko jaunak ezarri ofizierrek eginen dutela, diruaren itzultzeko baldintzarekin.
    1644ko irailaren 9ko erabakia, aurreko erabakiaren kontra errege ofizierrek egina, agintzen da ofizier horiek titulu eta benetako dokumenduak aurkeztuko dituzteka hiru egun barne, probatzeko Lextarre eta Mauleko justiziak errege justiziaburu direla.
    1644ko azaroaren 26ko kontseiluko erabaki kontraesankorra, 1644ko apirilaren 13ko erabakia eta gero Lauzon jaunaren ordenantzaren ondorioz gertatuak baztertuz, argitaratzen da delako justiziak errege justiziaburu direla eta bertako ofizierrak bere karguetan atxikiak.
    1638ko uztailetik 1644ko urtarrila arte Xiberoa osoan Brosserkoak eta Etchartekoak eraman prozeduren kopiak.
    Brosserkoak eta Etchartekoak aurkeztu eskaera, Iruriko jaunaren kontra, 1644ko urriaren 29ko lege aginduaren kasuan.
    Iruriko jaunaren izenean Xiberoako epaile den Irigarai jaunaren ordenantzak, egoitza baten jartzeko eta 1644ko abenduko 20an Lextarreko errege ofizierrek bidali manamenduaren apurtzeko. 1645ko urtarilaren 17an Lextarreko errege ofizierrek Irigaraien ekintzetaz bildu informazioa : egoitza berri bat jarri, audienziak antolatu, auziak egin, Lextarreko ofizierren aurrean aurkeztu zen bikario baten preso sartzea, ofizierrek bere kontrako komisio bat ekartzen zuen sargentoa makila ukaldiz jotzea, mehatxu egitea eta mintzaldi lotsagabe egitea.
    Xiberoako usaia liburuko erauzkina, non agertzen den gazteluburuak, herrian aginte berezia duenak, hiru estatuen biltzeko eskumena duela. 1645ko azaroaren 7an Iruriko jaunak aurkeztu eskaeraren kontrako eskaera.
    Lextarreko kortean Dethale delakoari egin galdezketa eta otsailaren 12an egin erantzun eta aitorpenak, Irigaraien eskaeraren ondorioz Bordeleko komisarioak egin auzi-agirien jakinaraztea, ekainaren 1ean parlamentuak hartu erabaki baten gauzatzeko.
    1643ko martxoaren 28ko eta 1645ko ekainaren 20ko kontseiluko erabakien kopiak, Moncucqko epailearen alde emanak, Mandeko apezpikuaren eskaeraren kontra.
    1645ko abenduaren 7an Iruriko jaunaren erranen kontrako eskaera.
    1643ko apirilaren 27ko Bordeleko parlamenduaren erabakia, Brosser eta Duharten artean emana, non eta Duhart Xiberoako gobernariorde karguaren Brosseri pasatzera kondenatua den, hilabete barne, Brosserek emanen dizkion 16.000 libren trukean, 1643ko agorrilaren 4ko erabakian bermatuz, Brosserek benetan dirua eman du.
    1644ko martxoaren 14an Iruriko jaunak aurkeztu eskaeraren kopia, Xiberoako ordezkarien kontra, berrerosteko eskaerak ezerezean geldi daitezen, bai 40.000 librako lehen dirutzan, bai Aramitsko bere amak egin 30.000 librako gaineskaintzan eta gainera 3.000 librako gastuekilan, dena ezertarako Zure Maiestatearen onetan.
    Irurikoaren aginduz Brosserkoak eta Etchartekoak eskuratu manamenduak, urriaren 9 eta 13koak, Gaulmin jaunaren eskuetan ezar ditzaten segituan, (1645) agorrilaren 19ko kontseiluko erabakiaren kontrako dokumentuak, erabakiaren denboran ez luzarazteko.
1645ko urriaren 16ko Irurikoaren beste agindu bat, non Brosserkoa eta Etchartekoa jakinean jartzen dituen agorrilaren 19an egin duten eskaerari erantzuten duela 22 dokumenturekin, horiek elgarrekin bilduak eta Gaulminko jaunari emanak, beraiek ere dokumentuak eman ditzaten, batere balinbadute, kontseiluaren lehen egunean aurkezteko gisan, eta beraienak faltan izatekotan, erabakia hartua izan liteke bere dokumentuetan bakarrik bermatuz.
    1641ko maiatzaren 29an Iruriko jaunari Xiberoako bizkonderrian hautatu komisarioek eman eroste kontratua.
    1644ko abenduaren 20an Xiberoako epaile Irigaraiko Pierreren ordenantza, 1644ko azaroaren 26ko kontseiluko erabakiaren jarraikian, non azaltzen duen ez duela traba egiteko gogorik Brosserkoak eta Etchartekoak segi dezaten beraien epaile lanetan, Zure Maieztateran izeneko justiziaren ematera mugatzen badira Mauleko eta Lextarreko hirietara.
    Aurrekoa erabakiaren Brosserko eta Etcharteko jauneri jakinaraztea auzi-agiria eta argitaratzea 1645ko urtarrilaren 1ko ordenantzan.
    Brosserkoak eta Etchartekoak agindu auzi-agiria Irigarai jaunak urtarrilaren 1an ideki egoitzaren kontra, beraiek egina Irigarairen bere aurrera ekartzekoa, Lextarreko errege prokuraiaren galderei erantzuteko, ondoren Irigaraien erantzuna eta adierazpena, Iruriko jaunaren justizia erabiltzen dutenen kontra ezer ez egiteko.

Brosserkoak eta Etchartekoak Irigaraien preso hartzeko manua eta 1645ko urtarrilaren 7an preso sartzea.
    1645ko urtarrilaren 10ko Irigaraien emaztearen eskaera Brosserkoari eta Etchartekoari zuzendua, eskatuz preso sartzeko aginduaren kopia, senarra presondegitik ateratzea bere adiskidekin komunikatzeko gisan.
    1645ko urtarrilaren 13an Xiberoako epaile-epaitzenek idatzi auzi-agiria, Irigaraien emazteak askatzea galdetu ondoren, zilegizko justizia ekintza dela jakinarazten dute.
    1645ko urtarrilaren 11an kontseiluak esplikatzen du azaroaren 26ko erabakia : Iruriko jaunak justizia eginen du bere izenean Xiberoako parropia guzietan, salbu Maule eta Lextarrekoetan bakarrik,  horietan diren ofizierrer debekatzen du Irurikoaren ofizierren trabatzea beraien justizia egin beharretan.
    1645ko otsailaren 11an Daltabe sargentoak aurkeztu erreklamazioa Brosserkoaren eta Etchartekoaren erabakiaren kontra, Delhez Pierre eta Belpiceko Jean lekukoek deklaratzen dute Mauleko ofizierrek Daltabe preso sartu dutela.
    1645ko otsailaren 13an Mauleko ofizierrer jakinarazten da Daltaben erreklamazioa.
    1643ko apirilaren 15ko kontseiluko erabakia, non Zure Maiestateak manatzen duen Xiberoako ordezkariek berrerosteko dirutza emanen dutela Irurikoari eta Aramitsko bere amari, hiru egun erabakia jakinarazi ondoren, alde batetik 40.000 libra eta 30.000 libra bestetik, Fieubetko jaunaren eskuetan ematekoak dira Xiberoako bizkonderria eta bere ondasunen salmentarako baita Zure Maiestateak kitatzen dituen gastu eta domaientzako 3.000 libra gehiago. Hiru egun horietan ordezkariek pagatzea ez burutua izanez gero, eskumenaz desjabetuak geldituko dira eta Iruriko jaunak eta bere amak jarraituko dute Xiberoako konderri eta justizia eskubideen jabetzan, salmenta kontratuak dion bezala.
    1643ko apirilaren 17an ordezkarier jakinarazten da erabakia.
1645ko martxoaren 2ko kontseiluaren erabakia, Iruriko jaunaren eskaerari erantzuna, agintzen da 1644ko apirilaren 13ko, azaroaren 26ko eta 1645ko urtarrilaren 11ko erabakiak gauzatuak izanen dira, Irurikoak justiziaren bere izenean emateko epaileak jartzen ahal ditu Xiberoako parropia guzietan, salbu Maule eta Lextarre, Brosserkoak eta Etchartekoak ezin dira joan erabaki horien kontra, ezin dituzte trabatu Irurikoaren ofizierrak eta Irigaraien preso sartzea baliogabetzen da.
    1643ko otsailaren 14ko kontseiluko erabakiaren kopia, Chaqueneau jaunaren gaitsezpenkari, honek Nafarroako, Guienako eta Quercyko eremuen saltzea kudeatu zuen Zure Maieztatearekin eta Marguerite erregina zenduarekin, honen arabera eremuen erosleek hiri nagusietan justiziako beharrezko egoitzen jartzeko eskumena badute, justiziaburu egoitzak izango dira eta horien meneko parropietan beharrezko egoitzak ezarriko dituzte eta bertan erosleen izenean justizia jardungo.
    1643ko uztailaren 9ko kontseiluko erabakiaren kopia, Berguesko jaunaren alde emana, hau Beaumontko lur eta jaunerrian atxikia da, bere izenean justiziaren egiteko eskumenarekin, ofizier bat edo gehiagorekin, nahi duen parropian eraikitzekoarekin, baita eskumenaren lekuz aldatze eta zatitzekoarekin.
    1644ko urriaren 6ko kontseiluko erabakiaren kopia, alde batetik Guienako Bigorreko ofizierrak eta bestetik Loubreko jauna eta Deyde lekuko kontseilariak, bertan agintzen da erosleek 1639ko eroste kontratuaren edukina gozatuko dutela.
    1645ko abenduaren 9an Brosserkoak & Etchartkoak aurkeztu eskaera, horretan agintzen da lehen eskaerako txostenegileak Domesson, Moric, Talon eta Tubeuf jaunekin komunikatuko direla abenduaren 16ko jakinaraztean.
    1646ko urtarrilaren 18an Pariseko errege kontseiluan egina, ikusiz Iruriko jaunak aukeztu eskaera eta ondotik duen abenduaren 15ko kontseiluaren ordenantza,  Gaulmin, Lotrin eta Breteuilkoa txostenegile izanki, erregeak kontseiluan ordenantza onartzen du eta agindua zabaltzen : Iruriko jaunak bizkonderriko hiri eta parropia guzietan kokatu ofizierrek justizia emanen dute bere izenean, salbu Lextarre eta Maule hirietan, kargu horien eraikitzeko lege-agiriak ematen duen arabera, debekatzen da Lextarreko ofizierrer eta besteer epaile horien trabatzea, 3.000 librako isunaren menpe eta beste lekuetan dei egiteko ahalmenarekin, halere kalte-ordainketa gisa, Iruriko jaunak pagatuko du 3.000 libra Brosserkoari eta 1.500 libra Etchartkoari eta gainera 3.000 libra gastuentzako, 1643ko apirilaren 15ko erabakiaren arabera, bere eroste dirutzaren gehigarri izanen dira, berrerostea gertatzekotan. Gainera Lextarren meneko parropietan Iruriko jaunaren ofizierrek erabaki aferen deiak Lextarreko epaileek aztertuko dituzte. Horretarako beharrezko agiri guziak bidaliko dira Brosserkoari eta Etchartkoari, erabakia Bordeleko parlamentuan erregistratua izateko gisan, eta anartean dei epaileek ezingo dituzte erabakitzeko diren aferak baztertu, horier debekatzen da edozein preso sartze edo beste kontrako ekintza.

    Louis, Jinkoaren graziaz Frantziako eta Nafarroako errege, gure kontseiluko idazkari nagusiari : gure Kanzileriako zigilua loturik duen erabaki hau agintzen daukat. Egun honetan gure estatu kontseiluan emana, ikusiz liskarretan direla Iruriko jauna alde batetik eta gobernariorde Brosserko Jacques eta Xiberoako gure prokurai Etchartko Charles bestetik. Brosserkoari, Etchartkoari eta beste karguduner jakinarazten duk, ez jakiteaz ez daitezen balia, Iruriko jaunak eskatu bezala, agindu guziak (…)