Antton Negeluak sortürik - 2014

1647:Justizia.Irurikoa[E.9]

Catégorie : Erregea Publication : Astehartea 6 Urtarrila 2015

 

Luis, Jinkoaren graziaz Frantziako eta Nafarroako errege, agur. Iruriko jauna, Mont-de-Marsan, Tursan eta Gavardinko gobernari eta senexal, gure guardiako mosketero zaldunen konpainiako kapitain, gure esparru eta armadetako marexal, gure zinez ohoratu jaun eta aita errege zenduaren ondoan 30 urtez zerbitzu komenigarrien egile, eta gu koroara heldu eta segitu duena, egin digun guziarendako eskertu nahian, Xiberoako bizkonderrian den Iruriko konderriak baditu justizia apal, ertain eta gorako eskumenak Atarratze, Onize, Aloze, Ozaze, Ziboze, Etxebarre, Zunarre, Lexantzu eta Ligi parropietan, eta erregutzen digu Xiberoako bizkonderritik bereixtea, hori ematen diogu, lotzen eta txertazen ditugu Iruriko konderri eta justizian, gure zinez ohoratu dama eta ama grazia bereziz, potere osoz eta errege agintez erreginaordeak horrela eskertu nahia segituz, Iruriko jaunak bizkonderria erosiz geroz Xiberoako bizkonderria gozatzen du eta Atarratze, Onize, Aloze, Ozaze, Ziboze, Etxebarre, Zunarre, Lexantzu eta Ligi parropietako justizia apal, ertain eta gorako justizia Xiberoako bizkonderritik banatzen dugu eta Iruriko konderriko justizian txertatzen, Iruriko jaunaren ofizierren eskuetan, justizia horiek ez dira gehiago Iruriko konderritik banatzen ahal edo salduak izaten ahal, Iruriko jaunak eta oinordekoek ez dute deusere pagatzeko txertatze horrengatik, horiek lasaiki gozatzeko ahalmena dute, ez da justizia sail berri bat jartzen, biztanleek eskubide berdinak izango dituzte, Xiberoako bizkonderrian zituzten eskubide berdinak dituzte, ez gehiago ez gutiago, gure Pariseko konduetako kontseilerrer eta Bordeleko finantzetako diruzain orokorrer agintzen dugu horien erregistratzea, Iruriko jaunak lasaiki gozatzeko gisan eta kontrako trabak geldiaraziz, hori da gure desira eta betiko izan dadin gauza trinkoa, gure zigilua jarri dugu gutun honetan, gure eskubidea eta besteena kondutan harturik.

Parisen emana, 1646ko urtarrilean, sinatua Luis eta erreginaordea, ezko berdezko zigilua, Bordeleko parlamentuko erregistroan 1646ko abenduaren 7an, sinatua Pontacq.

Konduen ganbaran erregistratua 1646ko abenduaren 12an

Frantziako diruzainek erregistratzen dute 1647ko urtarrilaren 1an