Antton Negeluak sortürik - 2014

1657-07:Bonnecase.Irurikoa[E.12]

Catégorie : Erregea Publication : Astehartea 6 Urtarrila 2015

 

Errege kontseilu pribatuko erregistro erauzkina

 

Iruriko konde Peyreko Arnaud eta Belaspectko Salomon aurkeztu dira alde batetik, 1656ko irailaren 30ko erabakiaren eta otsailaren 17ko ahozko eskaeraren kontra ezkazale eta bestaldetik gobernariorde Brosserko Jacques, errege prokurai Costeresko Arnaud babesle eta herren estatuko zindik Bonnecaseko Basile, agorrilaren 9ko eskaeraren kontra eskazale

 

Erregeak kontseiluan Iruriko kondearen eta Belaspectko Salomonen eskaera ikusi du eta adierazi du Belaspectkoaren preso sartzea legez kanpokoa izan dela, presondegitik ateratzea agintzen du eta gelditzeko egin akten ezabatzea, Nogues, Casenave, Capdevielle eta Etcheberry preso ezarleak iraingarri, torturazaile eta zentzugabekotzat ematen ditu, hauen arrestatzea eta fort l’Evêqueko kartzelan sartzea agintzen du, beraien auziaren egiteko, eta azkenik, eskaeraburuen abisuak et Elsotelkoaren ordenantzak segituz, kontseiluak martxoan hartu erabakien gauzatzea agintzen du, Belaspectkoak eta Arthezkoak bere karguetan segituko dute, Toulonjonko konde jaunari eta Brosser eta Costeres epaile-epaitzeneri debekatzen da trabatzea, 18 librako isun eta beste gastuen mehatxupean, azken hauer agintzen du kontseiluaren aurrean agertzea kontseiluaren erabakien kontra joatearen justifikatzeko, Iruriko jaunaren et bere ofizierren oztopatzeagatik hartuko dituzten zigorren eskuratzeko, erabaki honen gauzatzearen ardura Toulonjonko kondearen eskuetan jartzen da, trabak segitzekotan 3.000 librako isun eta gastuak aitzinera ematen dira, 1657ko otsailaren 17ko agiriaren ondorioz Brosserkoa eta Costereskoa kontseiluaren aurrera deituak dira entzunak izateko, aurreko otsaileko 9ko erabakiaren ondorioz eta kontseiluak 1656ko abenduaren 26ko hartu erabakia hautsia izanik, Brosserko eta Costereskoa atxilotuak izan ziren fort l’Evêqueko presondegian.

 

 

 

Xiberoako herren estatuko zindikak kontseiluan aurkeztu duen eskaera, leheneko usaia eta baldintzetan justizia emana izan dadin geroan ere Lextarreko errege kortean.

 

 

1639ko martxoko lege agindua, Iruriko jauna eta bere amaren alde egina, 1642an, 1645an, 1646an eta 1656an agertu agirien kontra zindik delakoa azaldurik ere, 1644ko agorrilaren 13ko erabakia kondutan harturik, erabaki guziak hautsiak eta ezeztatuak gelditzen dira herriko funtsezko eskubideeri kalte egiten dutelako, Iruriko jaunari eta bere ofizierrer debekatzen da usaien kontra joatea eta juridikzio maila baten gehitzea, 2.000 librako isun eta beste gastuen mehatxupean.

 

 

Apirilaren 2ko eskaerari erantzunez, Lamoignonko jaunak alde guzien galderak eta nahiak entzun ditu 23an, auzia egin da maiatzaren 8an, idatzien aurkezteko 3 egun emanik, erabakia hilabetearen 26an finkatu da.

 

 

Azaleko agiria, 1656ko otsailaren 12an eta notarioaren aitzinean egin dute gazteluburuak eta epaile-epaitzenek eta Brosser & Costeresi errekerimendua luzatu dute, usaiako moduan justiziaren egitea, Iruriko jaunak erabakia eskuratu izanagatik.

 

 

Xiberoako usaia orokorren erauzkina.

 

 

1646ko otsailaren 26ko kontseiluko erabakia Iruriko jaunaren alde, aginduz urtarrilaren 18ko erabakia gauzatu behar zela, eta horretaz jakinean ezartzen da Brosserko jauna otsailaren 16an.

 

 

1656ko ekainaren 16an Iruriko jaunak lortu beste erabakien kopia eta Brosserkoari jakinaraztea.

 

 

Erabaki berdinaren jakinaraztea Sohutako Belari

 

 

Erabakiaren jakinaraztea zindik Bonnecasekoari 1656ko uztailaren 1an.

 

 

1656ko abenduaren 29ko kontseiluko erabakia, Brosser & Costeresen eskaerari erantzunez, non 1656ko irailaren 30ko erabakia non Brosser & Costeresen gibelatzea bilakatzen den, urtarrilaren 8an, Iruriko jaunaren kontrako ekintza zibil bat.

 

 

Xiberoa herriko pribilegioak Henri IV erregeak emanak eta Louis XIII errege zenduak konfirmatu dituenak 1612ko otsailan.

 

 

Xiberoa herriko eta bizkonderriko usaia orokorren liburu inprimatua.

 

 

Brosser & Costeresek Iruriko jaunaren kontra ardietsi ekoizpen behartua, jaun honek ordenantza asko erantzunik gabe utzi ditu, hala nola 1657ko otsailaren 17koa, martxoaren 3, 7 eta 11koak, baita beste ordenantzak, Bonecasekoak lorturik Irurikoaren, Brosserkoaren eta Costereskoaren kontra eginak.

 

 

Gaur eguno zakulari idazkariaren agiria, erranez ez duela ezer eskuratu Iruriko kondearen eta Belaspectkoaren ganik.

 

 

Brosserkoak, Costereskoak eta zindikak Lamoignonko komisarioari eman idatzi eta ekoizpenak. Erregeak komisarioaren txostena entzun du, baita ere Bonnecasekoa, honek ez ditu onartzen 1642, 1645, 1646 eta 1656ko erabakiak. Ondorioz erregeak agintzen du Xiberoako biztanleer justizia emana izanen dela Lextarreko errege kortean, lehengo usaien arabera eta 1639ko martxoa baino lehen egina zen bezala.

 

 

Erregeak Iruriko jaunaren eta Belaspectkoaren galderei ezezkoa ematen du eta gastuen pagatzera kondenatzen ditu baita ere Brosser, Costeres eta Bonnecase.

 

 

Erregearen kontseiluan egina, Parisen 1657ko uztailaren 17an, kopiazale eta sinazale Laguillaumie.

 

 

1657ko uztailaren 20an kopia emana Miraumontko Charlesi, beste aldeko abokatua, Pariseko egoitzako mutilari, kontseiluko idazakari naizenak, Olivier.

 

 

Errege finantzen idazkari Grurek kopiatua.