Antton Negeluak sortürik - 2014

1668:Eremuaitzultzen[E.25]

Catégorie : Erregea Publication : Astehartea 6 Urtarrila 2015

 

Frantziako diruzainburu jauner, Guienako finantza orokorrer.

 

Iruriko konde, zaldun, Peyreko Arnaud Jeanek erregutzen du umilki, agorrilaren 3ko bulegoaren ordenantzaren burutzeko gisan. Agorrilaren 26an aurkeztu zen Barnecheko Pierre jauna, bulegoari erakusteko Zure Maiestateak saldu Xiberoako bizkonderri eta eremuaren tituluak, Iruriko jaunaren eta bere ama zenduaren alde izendatu komisario jaunek idatziak, zehazten direlarik bizkonderriaren eskumenak, salmentaren ordainagiriak, erreguzalearen finantzen gehitzeak eta eremuaren berrerosteko baldintzak.

 

Kontseiluaren erabakia pagamenduen oinarria da eta Barnechekoak erakutsi ditu titulu guziak, finantza guzia 104.516 libra eta 10 solko kopurura ailegatzen da, erreguzaleak deklaratzen du bizkonderriko eremu eta eskubideen saltzeko prest dela, 104.516 libra eta 10 solko diru-itzultzearekin eta beste gastu eta domaien trukean, uste du eskubideen ez baliatzeagatik gastuak handiago direla, arrazoi horregatik kontseiluak 22 erabaki hartu izan ditu, horietan 5 kontraesankorrak, 1643ko apirilaren 15ko kontseilukoaren gastuak ere itzultzekoak dira, Barnechekoak galdetzen du ere auziaren gastuak itzuli behar direla, hala nola pasa den apirilaren 12koarenak, non debekatzen zen erreguzalea ustezko eremuko lekuko legarren ordaintzera, horrelakorik ez baita, erreguzaleak horretara Xiberoako gobernari eta errege ofizierrak behartu ditu, Zure Maiestatearen izenean 10.500 libren ordaintzea agintzen zuen, horrela erakusten dute 1646ko urtarrilaren 18ko eta 1663ko azaroaren 21ko kontseiluko erabakiek. Zure Maiestatea han zen eta ikusiz 1646ko urtarrilaren 26ko eta 1663ko abenduaren 20ko erabakiak erantzuna eman du, erreguzaleak beste eskaera bat egin du Linarmentko eta Iraleko jauneri, Ahibanleko jauna izendatua izan da finantzaren aztertzeko eta likidatzeko, aztertu du aurreko txostenaren araberakoan likidatu du, 104.516 libra eta 10 soletan, Ahibanleko jaunak ez dunahi izan beste gastuen likidazioa egin, erreguzaleari doakio zure Monsignoreari zuzentzea, zure graziek onar diezaioten itxoitea ordenantzetaz berak egin erantzuna.

 

Agintzen da gastuen aztertze eta likidazioaren burutzea, berak aurkezten dituen agiri eta frogen arabera, eta gainera eskatzen zaio, hilabete honetako 5an egin duen bezala, Xiberoako bizkonderri, eremu eta honen eskubideen saltzeko beti prest dela, 104.516 libra eta 10 solen diru-itzultzearekin, beste gastu eta domaiak ere berdin likidatuak izanen dira eta diru-itzultzea etortzen den epean, parropia eta lurretarik alde eginen duelako engaiamendua, guzien akta eman zaio agorrilaren 16an eta kopiak bulegoko idazkaritzan utzi dira, noizbait beharra izatekotan.

 

 

Barneche eta kontseiluko jaunen izenean Loretz.

 

 

 

 

(Beste idazkera)

Ahibanle jaunaren erabakiaren ordenantzak eta eremuen agiri eta kontratuak ikusirik, azterketa eta likidazioa eginik izan dira, 104.516 libra eta 10 solko dirutza mana izan da Iruriko jaunari (erreg diruzainak burutua), Ahibanleren agiri guziak bulegoko idaskaritzan erregistratuak izanen dira eta zigilu onerat bidaliak, Zure Maiestatearen nahiaren arabera, dirutza 168 libra, 6 sol eta 8 denierrez gehitua izanen da, egun eta gastuentzako (hiru lerro marratuak).

 

 

Guienako finantzen bulegoan, 1668ko irailaren 10an

 

Sinatua : Richon, Chapelair, de Viney, Thibault, Moutaudont, Dhuigla, Moutabieu, Erlesia idazkari, M. de Ahibanle,

 

 

 

(Beste idazkera)

 

1668ko irailaren 15an, eskaeraren jatorrizkoa atera dut. Deusarouchet