Antton Negeluak sortürik - 2014

1613.Etchartkoa.Lurzainak[L.2]

Catégorie : Lextarre Publication : Astehartea 24 Bantaila 2015

 

Kontseiluko jauneri eta Erregeari azaldu abisu gisako inbentario hau, Xiberoa herri eta bizkonderriko korteko abokatuen zindikak, defendatzaileak, herriko aitorseme batzuen zindikak, eskatzaileak 1613ko maiatzaren 14ko gutunean eginaren kontra.

Kontseiluko jauneri eta Erregeari gusta dakiela auzietako parteen jasotzea Bordeleko parlamentuko kortean, parteen berezko auzitegian, kausa honen testuinguruan eta ondoriotan gai den auzitegian, eta eskatzaileak ateratako gastuen pagatzera kondenatzea.

Defendatzaileak aurreratzen du herriko errege justiziaren kudeaketarengatik dagoela auzi bat, Bordeleko parlamentuko kortea zintzilik dagoena, errege prokurai Etchartko Gabriel alde batetik eta abokatuen zindika bestetik, horretan Etchartkoak aurreratzen du errege kontseilari den gobernariordearen faltan, berari doakiola kausa zibil eta kriminal guzien ezagutzea, aitorsemeen abisuarekin eta abokatuen kontseiluarekin, eta horrela Bordeleko parlamentuan erabaki bat eskuratu du, abokatuak entzunik izan gabe, horiek eskaera zibil formako errege gutunak aurkeztu dituzte erabakiaren kontra altxatzeko, ez-entzunak eta ez-defendatuak izan direlakoz, ordenantzaren ondorioa atxikitzen dute, hala nola gobernariordearen faltan abokatu zaharrenari doakio justiziaren banatzea. Eta gobernari ordearen faltan Etchartkoak justiziaren banatzeko eta epaitzeko bidea hartu du, isun handietara kondenatua izan da, prokurai kargutik baztertua, eta epe batez herriko justiziaren banaketan sartzea debekua izan du.

Etchartkoak ikusirik abokatuek lortu eskaera zibila ezin dudatuzkoa dela eta ez doakiela baieztatzea, habem sua pidera causae, aferako epearen luzarazi nahian eta Bordeleko parlamentuko jakintza ikertu nahian, ustegabeak eta trikimailuak erabiliz, begien aurrean zuelarik oraino bere kontra eman erabaki iraingarria, herriko nobleziaren zati bat bere alde jarri du eta, haien axolbea baliatuz bere buruaren zaintzeko, ebaska lortu ditu gutunak eta maltzurkeria horrekin eskuratu du kontseiluan aurkezteko ahalmena, horrela Bordeleko parlamentuko kortean zintzilik zen eskaera zibilaren baieztatzearen lortzeko, eta hori da adierazgarriena, zeren eskaera kontseiluan aurkeztua izan orduko, eskaera zibilaren baieztatzeko gutunak eskuratu ditu bere izenean, aitorsemeen zindikaren eskaeraren jakinaraztearen ondorioz, aldeak azaldu dira eta ekoizpenen egitea onartu dute.

Aldeen eztabada nagusiari doakionez, eskatzaileak erran lezake errege auzitegian aitorsemeek aboz adierazgarria eta erabakigarria baizik ez dutela, aldiz errege epaileak audientziak zuzentzen ditu, eta kausen banaketan ez dute eskubiderik, horrela agertzen da Xiberoako Usaian, nahi eta ez ontsa betea izanik ere, idatzia da potestatak astean behin egoitera behartuak direla eta aitorsemeak bi astetarik behin. Baina justiziaren banaketa gaian ezinean dira eta horregatik erresumako ordenantzek justiziaren banaketa mugatzen dute zuzenbidean jakintsun, graduatu eta esperientziadun jendeetara. Horrela, gobernariordea presente denean justiziaren banatzeko, aitorsemeak eta epaileak ez dira bere administrazio lanetan sartzen, zeren justiziaren zeregina soberania akta bat da eta Erregeak edo berak izendatu ordezkari batek baizik ez du zuzentzen ahal, eta hori faltan denean, ez dute ezer egitekorik. Gobernariordearen faltan banaketa abokatu zaharrenaren esku da, iragankor moduan, horrela dio ordenantzak eta ondorioz aitorsemeak audientzietan baizik ez dira mintzatzen ahal. Baina ez audientzien zuzentzeko edo banatzeko, hori Zure Maiestatearen esku da, Xiberoako bizkonde izanki, eta lan horren saritako Pirinio mendietako belardien gozamena dute, ondorio eskazekoa eta ez dute beste saririk, horrela ikusten ahal da Usaiako 3gerren eta 8gerren artikuluetan.

Aitosemeek duten egoteko eta mintzatzeko eskubideak emanak izan zaitze ohorez eta justiziaren erabilpenarendako, bide horrez Erregearen manupean erabilia izateko, horregatik auzitegian sartzen dira ezpata saihetsean eta esproiak botetan, eta gobernariordearen faltan banaketa eginez, gobernariordearen aurrean ere egin lezakete, eta hori aldrebeskeria hutsa lizate baita eskarnio txarrena erakutsiz ezpatadun jendea, quorum est arma tractare, erregearen egoitzan justiziaren zuzentzen.

Ikarragariko eta adibide gabeko eskaera da, ondorio txarreko eta adibide kaltekorrekoa, Erregearen subjektuen ohore, bertute eta bizitzak zuzenbide ezagutza eta pratikarik gabeko jendeen meneko izatea, jende onen desolamendurako bidea, segur izanik Erregearen subjektueri hel dakien zorigaitz handiena etortzen dela jende ezjakinek zuzentzen dutelarik justizia, hortik beti desordenak, jendailak, zapalkuntzak, horretaz Jainkoaren hirietaz egin liburuetan Jondone Paul-ek dio ignorantie, indecis, calamitas est inorent. Beste hain beste erran daiteke kasta eta beste potestaten aktetaz, herrian sortu eta orai hil epaileek ez dituzte justizia zuzendu eta aktak idatzi aitorseme gisan baina bai auzitegiko abokatu zaharrenak zirelako. Eta gehiegikeria handia litzakeke erraitea eskatzaileak onartuak izan direla justiziaren administrazioan, zeren hori munduko erresuma guzietan zuzenbidean ikasi eta trebatu jendeek egina delako, behartuak direnak jakitun izatea legean, ordenantzetan, probintzietako usaietan, eta Belakoaren alde egin duten besteek ez dute onartu eta egin moldea gaitzetsi dute.

Bere gutunen tristezia ez da handia, bertan herriko pribilegio eta legeen behaketaz ari dira, baina hori benetakoa izanik ere, ez da nahikoa kontseilua eztabadaren eramateko, erresuma honetako elkargoa eta probintzia guzien eztabadak ez dira kontseiluan aurkezten baina bai zuzendu dituzten parlamentu eta epaileen aurrean, beraz bere legea den herriko usaia korte batek onartu du, eta kontradikzio izatekotan, parlamentuan da zuzentzea eskatu behar eta ez kontseiluan.

Halaber instantzia hori kexuz betea da, eta eskaera horren gatik eskatzaileek ahalketu behar lukete, non ez duten dirutza zerbait eskuratu nahi, eta hor ikustekoa da eskatzaileak ez direla denak persona nobleak, horietan badira gaiztoak, eskalanpoinekin doatzenak, errege epailean faltan etekin eta errenta bilatzaileak, defendatzaileek beraien pribilegio den hori ez diote sekulan eztabadatu.

Eta kontseiluari ohartarazten dugu Xiberoa lehen Nafarroako erresumaren barne zela eta Erregeari saldua izan zela, Gosse eskualdea bezala. Garain jaurerriko justizia gauzatzen zen eskualdeko aitorsemeen bidez, halaber Biarnoko soberanian, bertako baroiek luzaz justizia administratu dute, eta Baxenafarroako Amikuzen aitorsemeek zuten justizia kudeatzen. Baina banaketan gertatzen ziren gejiegikeriak ikusirik, Biarnoko soberanoak, Nafarroako erregeak, aitorseme eta baroier kendu zuen justizia eta kontseilu bat eraiki zuen, zuzenbidean graduatu jendeekin, bi presidente eta hamabi kontseilerekin, eta Amikuze eskualdean aitorsemeak atxiki zituen polizaren kudeaketan, Bordeleko parlamentuak konfirmatzen du hori, halere audientzietan egoteko ohorea atxiki dute erabakitzeko ahalmenik izan gabe. Gainera, errege epailearen faltan, egia da abokatuak kausa zibil eta kriminal guzietaz jakinean direla, justiziaren banaketan inor sartu gabe, eta abokatuen ezjakintasunaz Xiberoako nobleziaren zindika mintzo denari erantzuteko, haietan badira zuzenbidean graduatuak eta korte soberanoetan azaldu direnak, horregatik ere aitorsemeek kausa hau Bordeleko parlamentutik bazter jarri nahi dute, horrelako kausak jadanik parlamentuak zuzendu baititu erabaki bidez, adibidez Gosse eta Seignanx eskualdetako nobleziaren eta abokatuen aferaren zuzentzeko erabakia, parlamentuan eta jauntsi gorriekin hartua, noble horiek eskumen berdinak nahi zituzten (irakur ezina). Eskatzaileek erraiten dute beretako batzu graduatuak direla eta abokatu kalitatea badutela, baina horrek ez du baliorik, zeren gobernariordearen faltan, justiziaren zuzentzea egiten ahal dute abokatu mailan, beste abokatuak bezala. Baina epaile lurzain bezala sartzen badira, ohorezko (irakur ezina) boz erabakigarria baizik ez dute. Eta gauza handiagoa dena oraino, herrian zortzi ehun zerga-pagazale da soilik, usaiako 3gerren artikuluak dion bezala, beti izan dira 10 potestat eta 58 lurzain, horietarik gehienak orai merkatari eta laborari dira, ez dakitenak, irakurtzen, ez idazten, ez eta ere frantziar hizkuntza ulertzen, horiek dute edo nahi dute boz erabakigarria, ez direlarik inoiz justiziaren kudeaketan sarturik izan, kargu horiek oinordez eskuratu dituzte, lurzain titulua zuten etxe nobleen herentziaz, baina ez dute errege kortean leku berezirik eta sartzean edozein lekutan jartzen dira.

Kausa honen bermatzeko defendatzaileak argudio egoki eta hutsezinak erraiten ahal lituzke, baina Bordeleko parlamentura bidaltzea eskatzen duenez, ez du ezer gehituko, aldarrikatu baizik eskatzaileek kontseiluaren ustezko ezjakintasunaz egin duten erabilera, justiziaren barneko eztabaida bat da, alderantziz parlamentuek dute ofizierren arauen zuzentzeko gaitasuna eta kausa hau baino azalpen hobekoak agertzen diren aldi orotan kontseiluak parlamenturat igortzen ditu, ofizierren arauen geia izanki. Baina Etchartkoak du bide hau bultzatu, kortearen zorroztasunaren beldurrez, eta aurreko zigorra baino gogorrago bati ihes egiteko, korte honek badaki zoin diren alde bakoitzaren eskubideak baita eskatzaileen eskumen eta kalitateak. Gainera ordenantza batek errege eta pribatu kontseiluek ez dutela aldeen arteko eztabadarik ezagutuko finkatzen du eta eskatzaileek ez lukete horren ezjakintasunaz baliatu behar, eta horren kontra doana gastuen pagatzera behartua da, ondorioz arrazoirik gabe abokatuen kausa azaldu dute kontseiluan eta bidezkoa da gastuen ordaintzera behartzea, Xiberoako ordena baztertu dute aitorseme batzuk, aldiz usaiak du ematen justizia eskumena baita ere Nafarroako erregearekin egin konkordatu onak, honek bertako nobleziari ematen zuen justiziaren zuzentzeko eta banatzeko eskumen zabala. Baina justizia sail hori itxuraz aldatu zen, egoitza errege justizia mailan jarria izan zen, errege ordezkariak ez zuen onartu Gosse herriko nobleziak justizia zuzen lezan ezpatadun jendeekin. Auzi handi bat izan zen, erabaki bat jauntsi gorrian azaldua, honek zehazten zuen errege epaileak zuzenduko zuela bakarrik justizia, nahiz eta Gosseko herriko usaia eta konkordatua izan, justiziaren administrazioan sartzea debekatu zen nobleziari errege epailearen faltan, bakarrik herriko polizaren kudeaketa zen nobleen gain, errege epailearekin batera.

Ondorioz, goian azalduarekin burutzen du defendatzaileak, baztertzea eta gastuak eskatuz.

Item defendatzaileak parlamentuan zintzilik de eskaera zibila aurkezten du, sail 2.

Item inbentario hau sail 3.

Sinatua Laborie.

 

Lodia : inbentarioa Lextarreko abokatuen zindika nobleziako zindikaren kontra.

 

Fonds de Souhy, archives Béla, Mauléon, D6 48