Antton Negeluak sortürik - 2014

1616.Etchart.Ross[L.39]

Catégorie : Lextarre Publication : Astehartea 23 Urtarrila 2018

 

1

 

1616 Etchart

 

 

 

Zeren ez baituzu frantses lenguajerik endelgatzen eta nik ez baitakit eskribatzen espainolez, haren kausaz euskaraz skribaturen dut gutun hau, esperantzaz plazer harturen duzula gure lenguaje naturalaz. Eta, hainberzereki, abertitzen zitut gutun hunzaz, nola gure errege jaunak bere Kontseilu Pribatuian, azken Bordelen zenean, ordenatu uken duen eta eman potere anple gure jaun gobernadore eta jaun abade Donagrazia eta ene faboretan, akordatzeko, jujatzeko eta fin emateko diferent eta egiteko orori, zoin herri hontako haren sujetek eta jentek baitute Ronkaleko Baleareki eta berze jente Nafarrekoeki, aprobatzen duela gure eta zuen arteko konferenzia guzia, eta egiteko guziak nahi duela guk hirurek egin dezagun konferenzia eta bilku, bortuetan edo berze lekuietan, Espainiako errege jaunaren deputatu edo komisareki, eta heieki bake hon baten ezarteko herri hunen eta ronkales herri edo Nafarroakoen artian, hanbat herio izan direnez, hanbat lur usurpazionez nola berze disputa eta kontestazione guziez, hainberzereki bizi giteen hebentik harat bake eta unione hunian, aizo hon bezala.

 

 

 

Haren kausaz nezesarioki bake hun baten ezarteko, behar duzue ziek ere obtenitu eta uken zuen errege jaunagatik botere eta komisione anplia, zoinbait jaun eta jente perestu eta bakea maite duienen faboretan, haren moienez uda huntan bil ahal gitean bortuian edo berze leku ororen komode eta hon den batetan.

 

 

 

Orotarat ere bi deputatu aski dukeie zuen aldetik, zeren gure errege jaunak bere patentetan baitu halaber ordonatzen jaun abade Donagraziakoa eta ni, biak elgarreki, transportatuko eta joanen girela leku behar den orotara, akordatu eta jujamendu emaitera, zuen jaun erregearen bi deputatu direneki.

 

 

 

Otoitzen zitut zuen deputatuiek duten zuen erregeganik anple potere ezi guk badugu gure errege jaunak emanik.Eta, zuen diligenziez eta puizanzaz gureki traktatzeko egiteko handi horiez abertituren nuzu, zeren eta nezesarioki zuen errege jaunak behar baitu deputatu gauza huntan, berzela ezin dirogu guk deusez ere trakta edo akordurik egin zuen jaun biz-regearen deputatueki, bana zuen jaun biz-regeak uken ahal diro potere anple zuen errege jaunaganik, ezi hala da arrestatu gure jaun erregearen kortean, Monsieur de Villeroyeren botzareki ene aitzinean.

 

 

 

Halakoz, egizue diligenzia, eta dezagun orok Jainkoari otoi bihotz oroz egin, bake hon baten ardiesteko eta ezarteko bi herri horien artean, gure jaun erregeren nahiareki eta heien manuiaren araura. Eta orozaz igor ezadazu repostu mezajiera huneki.

 

 

 

Hainberzereki ni nukezu zure auzo eta adiskide hon

 

 

 

G(abriel) d'Etchart

 

 

 

2

 

Zure bi gutunak rezebitu ditut plazer handireki, zeren baitira skribatu gure lenguaje naturalez, eta zuen herriak hartu baitu kontentamendu ene gutunean, desireki ardiestera bake hon bat herri huneki.

 

 

 

Bana, ikusirik ezin datekela egin akordu osorik, ez bake integrorik heien diferenzia orozaz, gure errege jaunen borondate edo manu exprez gaberik eta heien anple komisione edo deputazione spezial gaberik, haren kausaz ni luzaski egonik gure errege jaunaren kortean eta han anpleki endelgatzera emanik diferenzia ororen zirkunstanziak edo dependenziak, bai etare halaber entzunik orduan Franziako enbasadorea, zoin jiten baizen Espainiako errege jaunaren kortetik, arrestatu izan zen, han berean azkenekoz, nezesario zela eman lakigun, gure erregeren partez edo manuz, anple eta special botere eta komisione, zuen errege jaunaren deputatueki akordatzeko eta jujatzeko diferenzia eta aharra guziak.

 

Hainberzereki, nik uste uken dut zuek ere egin duzuela dilijenzia bera, ukeiteko zuen errege jaunaganik hainberze botere eta komisione special orai beno lehen, zeren eta arrestamendu hartan Espainiako anbasadorea ere (unzun?) baitzen. Bana orotarat ere ez den amorekatik diskrepanziarik edo diferenziarik zuen eta gure deputazionean, igorten derauzuet zuen otoitzen araura gure deputazionearen edo komisionearen doblea edo kopia bat, eskribaturik nere eskuz, bai eta translataturik franzesetik gure lenguajeala, herri orok entelega dezan amorekatik, eta hanbatanazago kontentamendu eta dezir har dezan bakearen ardiestera.

 

 

 

Halakoz, nezesarioki akordu eta bake hon baten jagoitikoz ezarteko, behar duzue üken eta obtenitu zuen errege jaunaganik hainberze komisione edo deputazione, forma beraz nola egin baitu gure errege jaunak, bai eta hon likezu zien bizerrege jauna izenta ledin zuen errege jaunaren deputazionean, bi berze bakezko personeki, hala nola gure gobernadore jauna izentatu baita hemengo deputazionean.

 

 

 

Eta, gauzak hola joaiten direla, Jainkoak emanen derauku grazia eta berture bake hon baten ezarteko herri horien artean, nola aspaldian dezir harreki bizi bainiz, bai eta bi aldiz gauza eta egiteko hunzaz gure errege jaunaren kortean izan expresuki. Gomendatzen derauzut dilijenzia hona eta afekzione handia herri horien bakeala, eta haren ardiesteko ahalik sarriena obtenituren edo ukenen duzue zuen errege jaunaganik, forma beraz, hainberze botere eta komisione ; zeren berzela, bi errege jaunen eta heien resumen arteko diferenziak ezin diteke akorda eta juja.

 

 

 

Eta orozaz repostu eginen derautazu luzamendu gabe, fin eman dezagun amorekatik uda huntan, ezi gero beldur nuzu jaun abade doctor Behety zoin baita jaun egiazkoa eta bidezkoa, ez dezagun herri huntan ardietz eta ukan, zeren betiere baita edo erregeren kortean edo berze okupazione handietan, herri huntarik hurrun.

 

 

 

Esperanzareki eskribaturen derautazula sarri zuen ororen deliberazioneaz eta borondate honaz, Jainkoari otoi eginen dut betiere bakeagatik. Eta, hainberzereki, Jainkoa dela gureki. Zure zerbutxari eta auzo fidela.

 

Mauleotik, 13. arremaiatzarena. 1616

 

 

 

3

 

Louis, Jainkoaren graziaz errege Franziako eta Nafarroako, Belsunzeko jaun kapitain-gaztelari eta gobernadore gure herri eta bizkondade Suberokoari, eta doctor Pierris de Behety Donagraziako abadeari eta Couseranseko archidiacre handiari, bai eta Gabriel d'Etchart gure prokurare Suberokoari eta gure conseiller maistre des requestes Nafarrokoan denari, gure kario eta anitz maiter, osegarria.

 

 

 

Nola zuk, Belsunzeko jauna, endelgatzera eman baiteraukuzu, 1613gerren urtean, gure Suberoako herriko suietek zoinbait urtez geroz hanitz diferenzia dutela Ronkaleko Baleareki eta berze Nafarro Gaineko frontalereki, limitoez, peajeaz, pasajeaz, bazkagiez, aberez eta duhuru hartzeez, gure lurren usurpazionez, herioez eta berze gaizki nafarrek eginik gure Suberoako herrian, hainberzereki heien arteko komerzioa eta trafika diskontinuaturik eta interronpiturik dagoela, danjeretan kontestazione eta desordre hek kontinuatzen badite, berze gaitz handiagorik jin ez ladin, guk, orduan, manatu zuntugun xerka eta ediren zenezan expedient edo remedio honagorik eta behar bezalakorik, arrestatzeko desordre guzien kursa. Zuk gure manuaren exekuzionetan izentaturik zoinbait deputatu gauza huntan, bildu izan dirade Balea Ronkaleko deputatuieki eta Nafarroa Gaineko viceregiak izentatueki. Bai eta heiek oro elgarrekin bildurik limitoetan eta amiableki konferiturik, zuk berriski endelgatzera eman uken deraukuzu zer difikultate han izan den eta nola konferenziaren kursa enpeditu den, non eta guganik anplekiago autoriza eta botere handiago eman diroguno.

 

 

 

Haren kausaz, guk nola baitugu desiratzen fitetz prebenitzera eta begiratzera akzident gaitz orori, zoin ekar bailirote desordre heien kontinuazioneak, eta kentzeko trouble, aharra eta dibisione ororen okasione guziak gure suieten eta Nafarroakoen artian, eta hemendik harat heier bizierazitzeko bake, unione eta konkordia hon baten azpian bata berzeareki, gu, aseguraturik zuen sufizientziez, fidelitatez, afekzionez gure zerbuxuala eta dilijenzia honez, kometitu zituztegu eta deputatu, kometitzen eta deputatzen, gutun horiezaz hirurak elgarreki, transporta eta joan zitezten behar bada limitoetara, leku kontenziosetara eta berze leku orotara zoinetara ikusiren baituzue joan behar duzuela berze deputatu eta komisarioeki, zoin Espainiako erregeak, gure anaie karioenak eta aita ginharrebak izentatu baitu eta izenta ahal baitiro leku hetan untzuteko eta endelgatzeko diferenzia guziak, zoin baitira limitoen kausaz, peajeen zuzenez, pasajez, bazkagiez, herioez, duhuru eta aberen hartzez, hareki formaz edo beste fazoinez, armeki laster eta presa eginez, lurren usurpazionez, seinale edo marka zaharren idokitzez eta remititzez edo itzultzez bere lekuietara, heien ororen zirkonstanzia eta dependenzia orozaz.

 

 

 

Bana, zeren zu, Belsunzeko jauna, okupatu baizinateke partikularki gure berze zerbutxuko kausa inportant egitekoetan eta gure suieten bake eta trankilitatearen begiratzen, nahi dugu eta endelgatzen dugu Behetik eta Etchartek atxeki ahal dezaten zure absenzian konferenzia hura, eta han proposa, konferi, transiji, konposa, juja, dezidi eta akorda expedient oro, zoin jujaturen baitute hobenagoak eta propienak Nafarroa Gaineko deputatuieki, hainberzereki eta moien harzaz ezarteko fin eta integroki asopitzeko diferenzia erran diren guziak. Eta orozaz proces-verbal eginik, igorriren duzue sarri gure Conseilleur-a, gure prokuradorearen dilijenziaz, zoinetan gainen guk gure borondateaz eta intenzioneaz abertituko zituztegu.

 

 

 

Eta hoien egiteko eman eta emaiten derauziegu gutun hoiezaz potere oso, autoritate, komisione eta mandamendu special, manatzen dugula gure ofizier, justizier eta suiet guzier gauza huntan endelga eta obedi zizazten, eta esku atxek dezaten gutun horien exekuzionean, ezari gabe, eman edo sufri, egin dadin, ezar edo eman trouble batere edo enpexamendu kontrariorik zeren hala baita gure plazera.

 

 

 

Eman da Bordelen, 28 azaroaren gerrenian 1615gerrenian eta gure reinotik 6gerrenean. Sinaturik Louis. Eta beherago, erregeren partez, Brulart. Eta ezko horiz eta handiaz sigilaturik, oro pergoamutan.

 

 

 

 

 

4

 

Rezebitu dut zure gutuna, zoinetan eskribatzen baiterautazu nola dezir handia duzuela guziek bake eta akordu hun baten ezartera bi herri horien artean ; eta, haren ardiesteko, nahi zinukeela minzatu eta konferitu gureki ahalik sarriena.

 

 

 

Ene partez nahi nuke sarri beno sarriago bai mintzatu, bai akabatu diferenzia guziak. Bana nik ezin deus akordurik egin dirot ene deputatu lagunak gaberik, eta heiek ere ezin diteke jin kondefenziatara, non eta behin eta lehenik zien deputatuak prest direno, eta zuen errege jaunaren komisionearen kopia edo doblea dukeguno gure lengoajeaz, hala nola igorri baiterauzuet aspaldian gure komisionearen doblea.

 

 

 

Halakoz, ene abisuia eta opinionea lizateke zuek uken dezazuen laburzki hainbeste botere zuen errege jaunaganik, nola guk baitugu gureaganik. Eta orduan bira alde orotarik bildurik gure boteren araura, ordenatuko dugu ahalik eta hobekiena termeiniotan eta berze leku orotan, zoinetan gure botereak manatzen baikutu ediren eta mintza giteen, bake hon baten egiteko.

 

 

 

Uste banu probetxurik lizateela ene zuieki mintzazeaz, jin nainde ; bana lizate oboro damu eta despendio eta opinione gaix eman giniro gaixki erran nahi dutener. Zeren eta deputatu girenek orok elkarreki ediren behar baitugu, deus eginen bada eta ordenatuko ororen probetxuko. Hortakoz dilijenzia egizue ukeitera zuen errege jaunaganik laburzki hainberze botere, nola guk baitugu.

 

 

 

Esperanzaz ezi repostu sarri eginen derautazula zuen borondatez eta dilijenzia egin eta eginen duzuenez, oraikoiz ezterauzut berzerik eskribatzen, salbu eztudala ukenen ene bihotzean pausurik ez reposik, bake eta akordu hon bat ardietz diroguno.

 

Eta betiere Jainkoa dela gureki eta ororeki, zure zerbuxuko, Mauleotik 21, uztailan, 1616.

 

G. d'Etchart

 

 

 

5

 

Jauna :

 

Orai berean rezebitu dizit zure gutuna Atardatzeko merkatuan, zoinezaz abertizen bainauzu ez duzuela desiratzen ukeitera zuen errege jaunaganik komisionerik edo deputazionerik batere, bana solamente bake egin zuen herriak gure herriareki, eta heien ororen borondateareki sentenziak eta kondemnazioneak oro hautse eta kasa.

 

 

Nik ezin hori egin diot, zeren nezesarioki behar baitut prozeditu eta gobernatu gure errege jaunaren deputazionearen araura, eta ez berzela. Mirakulus nago nola uste duzun gauza handi eta inportant horietan deuz honik egin detekela gure errege jaunaren borondatea edo manuia gaberik, ezi berzela egin bageneza, puni gintezke justoki, hala nola berze aldiz gure azken bilkuian, bortuietan, orok botz batez eta akordatu batez erran uken baikunean. Hogei eta hiru urte iraganik nere errege jauna zerbutzatu dut kargu huntan, haren prokuradore bezala, ahalik fidelkiena, eta orai ez lizateke arrazonik nik eginezan halako faltarik.

 

 

Igorri derauzuet nere hitzen eta promesen araura gure deputazionea herriko lengoajeaz, zuen otoitzen araura, eta uste nuen rezebitu zuen errege jaunaren deputazionearen kopia ezba doblea lengoaje beraz, zuen hitzen eta promesen araura. Otoitzen nizauzu nahi duzin konsideratu zure auzo eta Balea ororeki nik nere hitzak konplitu ditudala, obtenitu dudanean botere behar dena gure errege jaunaganik, eta zuek halaber behar duzuela hainberze botere obtenitu zuen errege jaunaganik, zuen promesen araura ; eta orduan deputatu izanen direnek alde orotarik ikusiren dugu gauza guziez eta disputa orozaz. Eta heietan orotan emanen dugu Jainkoaren borondateareki bake, unione eta expedient hon bezalakorik ororen kontentamendura, gure boteren araura, ezi berzela ezin akordu bidezkorik eta egiazkorik egin date bi erresumen artean.

 

 

Hainberzereki Jainkoa dela gureki, eta ni nukezu zure zerbitxari. Atardatzetik agorrilako lehen eguna, 1616.

 

G(abriel) d'Etchart

 

 

 

 

 

6

 

Jauna

 

Zure azken gutunean diozu gure komisionea ez dela aski anple ezarteko bake oso bat bi herri horien artean ; bai eta ez duela emaiten puizanzarik edo botererik anulatzeko edo kasatzeko sentenzia eman direnen gainean. Eta halaber diozu zuek baduzuela komisione behar eta nezesario dena zuen errege edo vicerrege jaunaganik bai kasatzeko sentenzien, bai orozaz fin ezarteko.

 

 

Halakoz dezir nuke ikusi euskaraz zuen komisionearen kopia, ezi bildu gabe lekuietan, nezesario da entrekomunika dezagun nork bere komisioneak eta botereak, bake hon baten ardiesteko bi herri horien artean. Eta egiazki uste uken dut, orai beno lehen, zuk igorriren zenerautala zuen komisionearen kopia, hala nola nik egin eta igorri baiterauzuet gurearen kopia herriko lengoajeaz ; hainberzereki aiduru nauke zuen komisionearen kopia gure lengoajeaz.

 

 

Eta esperantza dut gure errege jaunak ez gutuela utziko botere eta puizanza gabe, egiteko inportant eta handi huntan bere suieten faboretan, eta bake baten ezarteko auzoen artean, hala nola berze aldiz eskribatu baiterauzut.

 

 

Eta Jainkoari otoi eginen dut beti ene bakeagatik, eta nukezu zure zerbutxari.

 

Mauleotik urrietaren hogei eta borz gerrenean.

 

G. d'Etchart

 

 

 

7

 

Jauna

 

Zure azken gutuna errezebitu dut Arnault Kurutxaga daritzonaganik, zoineki ihardesten zitut prontki nola behar nuken zuen komisionearen edo deputazionearen kopia gure lengoajeaz, hala nola igorri baiterauzuet gurearen kopia zuen otoitzetara. Eta hori arrazon reziproke batez : bata berzeen kontentamenduagatik, bai eta puizanzak eta botereak alde orotarik diren amorekatik bardin eta igual, bake hon eta oso baten ardiezteko ororen kontentamendutako. Eta errefusa badezazu emaitera kopia haren, erranen dute jente endelgatuek eta zuhurrek ez duzula maite arrazona eta bakea herrien artean.

 

 

Igorri derauzut berze orduz zuen errege jaunak baduela puizanza edo botere osoa bere gobernamenduan, hala nola jauan hark zure aitzinean erran uken baiteraut bere palazioan, Uruñen, eta geroz konfirmatu Monsieur de Villeroyk gure errege jaunaren gortean. Bana ez du gauza huntan bere personan aski puizanza, hala nola Monsieur de Villeroyk erran baiteraut, zeren eta, estranjerareki egitekorik denean akordurik bere herritik kanpoan, nezesarioki errege jaunek behar dute eman botere eta komisione ; berzela, deus ez da segurik eta ontsa eginik.

 

 

Orai erraitera ezi herrien arteko gauzetan ez dela erregen komisionerik behar, hala nola zure gutunean baitiozu, nik diozut egiazki, haren prokuradore bezala, ezi bai personak bai lurrak herri huntakoak direla gure errege jaunaren ; eta ez dugula endelgatzen deus akordurik ez konferenziarik egitera gauza inportant horietan haren borondateareki eta manuareki bezi. Berzela, behar gunuke punitu gure lehen araura biziaz. Eta egiazki ez dut uste zuen herriak opinionerik duela akordatzera limitoetan gainen, jagoitik estranjerareki zuen errege jaunaren permisionea edo manua gabe ; zeren eta, berzela, auher lirateke gure borondateak gure errege jaunaren konjita eta lizenzia gabe.

 

 

Hartakoz, plazer baduzu, igorriren derautazu zuen boterearen kopia, hala nola nik igorri baiterauzuet gurearen kopia gure lengoajeaz, diren amorekatik igual eta forma batez, ororen bakeagatik. Eta hortan ez dut uste nehork gutiago erranen duela, zeren eta bai arrazoina bai boterea betiere behar baitu izan igual fin hon baten ardiesteko, hala nola hasi baitugu orai artino.

 

 

Desplazer handi hartu dut, zeren Agostin jan baita deus erran bage bere etxerat, utzirik Kurutxaga komisioneareki, hartu nahiz Agot ohoina, hala nola anplekiago erranen baiterauzu ahoz Kurutxagak, bai gure diligenziez bai gure obrez gauza huntan. Halakoz, rekeritzen zitut nahi duzun alde hortan egin informazione behorren eta zamarien ohoinkeriez, eta igorri prontki zuen poroganzak ohoinen kontre, ezi nik atxekiren dut esku, atzamaiteko ohoin guziak herri huntan, bai eta heien punitzeko legen araura.

 

 

Bana egizu dilijenzia eta errozu Agostini gaizki egin duela behar orduan joaitera herri huntarik, ezi justizia hon ukenen zuen gaixtoen kontre. Eta halakorik hel badadi, igor dezadazu informazioneak eta probanzak, eta nik eginen dut nere bidea eta kargua gaixtoen kontre nere juridikzionean.

 

 

Hainberzereki, aiduru naukue zuen berririk. Eta Jainkoa dela gureki ororeki, eta nukezu zure zerbutxari.

 

Mauleotik, abentuiaren zazpigerrenean, 1616.

 

G. d'Etchart

 

Kurutxagari bake errazakozu bere despendioak Agostini, ezi gertuz pena hartu du gauaz eta egunaz haren amorekatik, hartu nahiz Agot ohoina.

 

 

 

8

 

Jauna

 

Zure gutuna rezebitu dut Peyroteki zoineki repostu egiten derauzut, nola nahi duzuen egiteko handi hontan akordu egiazkorik egin errege jaunen manu edo botere gabe, ezi gauza segurrra da deputatuek behar dutela uken betiere erakutsi bere komisioneak.

 

 

Guk igorri derauzuegu gure komisionearen kopia eta halaber, pari ratione, behar dugu uken zuen komisionearen kopia. Ni ez nago galdez zuen bizerrege jaunaren komisioneaz, bana bai deputatuen komisionea.

 

 

Miraz nago gehiago nolaz ez duzuen konprenditzen, gauza hontan eta bi erresumen arteko egitekoetan, bizerrege jaunek ezin dirotela akordu egiazkorik egin errege jaunen komisione edo manu espezial gabe. Hala da egia eta legea egiazkoa.

 

 

Gehiago ez da gure puizanzan bi erresumen terminoez, peajeaz, herioez eta beste kasu regalez, zoinezaz baita gure artean kestione konposizionerik ez akordurik egiteko, hala nola anitzetan ezkribatu baiterauzut. Eta halakoz behar dugu orok arrazonari eta eginbideari sinetsi eta konformatu, utzirik pasioneak oro eta gure interes partikularrak, kiristino hon bezala. Eta ez dut uste berzela deus honik ez seguraturik egin datekeela bi herrien artean.

 

 

Halakoz, exortatzen bai eta otoizten zitut, desirik baduzu bakerik egitera, nahi duzun egin eta igorri guri, guk zuer egin dugun bezala, bake oso eta egiazko baten ardiesteko.

 

 

Interin, igor ezadazu informazione anple Augustin Martinen kabalen edo zamarien ebasteaz edo ohonkeriaz, ezi eginen dugu justizia hon eta leial ohoñen kontre, hala nola eskribatu baiterauzut.

 

 

Orotarat igor dugu komisione Larrañerat hartzeko eta enpresonatzeko Agot ohoña, zoin agoten orijina dibersi doktorak mintzo dira ; bana heien abisu handiena da jiten direla Gieziren arrazatik, bai eta nik hala berze orduz ailegatu eta obtenitu heien kontre sentenzia Parlamenduian, eta publika erazi heien kontre sentenzia herri huntan. Nihil amplus de hacere, oraikoz.

 

 

Eta betiere gomendatzen derauzut bakea eta haren ardiesteko zuen deputazionearen kopia, guk egin dugun bezala. Ubi eadem ratio, idem ius statuendum.

 

 

Hainberzerekin, Jainkoa dela gureki, eta zure zerbitzari. Mauleotik, abentuaren hemeretzu, mila eta sei ehun eta hamasei gerrenean.

 

G. d'Etchart.

 

 

 

9

 

Jauna

 

Rezebitu dur zure gutuna Ustarrotzeko jaun alkalde eta juratuen gutun eta informazioneki, zoinetan gainean igorten dirauet repuestu mezajier honeki borondate handireki justizia leial egitera ohoiñen kontre. Bana okasione eta pretexto orotarik ebitatzeko eta begiratzeko ohoin eta gaisto guziak, bai alde hortakoak bai alde huntakoak, pleñitzen niz, eta mirakuluz nago, nola Ronkaleko herriak ez duen nahi ezarri fin iagoitikoz diferenzia eta disputa orori, hala nola hasi baikunuen eta errege jaunen botere gabe ezin urrentu.

 

 

Ni beldur niz zonbait arima gaistok disputa handi hau bi resumenen artean nahi duen entretenitu eta fomentatu, ezi berzela, eta errege jaunen konsentimendu eta botere gabe, akordu eta bake egiazkorik ezin egin daite bi resumen artean, zeren eta baita kestione handi herioez, usurpazionez, limitoez, peajeaz, pasajeez eta berze errege jaunen domenez eta interes realez, zoinetaz gainan ez justiziak ez herriak ez du puizanza ez botere batere, biziaren penan.

 

 

Halakoz, gomendatzen derauzut, bakerik dezir baduzu bi herri horien artean, nahi duzun dilijenzia egin, ororen botzareki eta jente bakea maite duteneki, zuen bizerrege jaunaren borondate eta autoritateareki obtenitu, ahalik sarriena, zuen errege jaunaganik, hala nola guk baitugu obtenitu gure errege jaunaganik ; zeren eta ez baita berzela posible egin dadin jagoitik akordurik ez bakerik osorik bi resuma eta frontalieren artean.

 

 

Eta zonbatzenazago akordua luzatzen bada, hanbatenaz gaistoek eta ohoinek hartuko dute pretexto gaizki egiteko, jente bidezkoen damutan. Ez duzula uste ezi, berzela, egin ahal baladi akordurik, ororen kontentamendura ez genezan egin. Bana behar dugu betiere nork bere errege jaunen azpian eta heien lege eta ordenantzen pean. Eta, egiazki erraitera, ez dut uste zuen herriko Kontseiluak berzela endelgatzen duiela, ez eta nahi lukela gauza inportante horietan deusere tratatu ez akordatu zuen errege jaunaren boterea gabe. Nik badakit zuen bizerrege jaunak hori sarri uken diroiela, zuek suplikatzen baduzue behar den bezala ; eta hon edirenen duela zuek duzuen hainberze botere, nola guk baitugu eta igorri zuer aspaldian kopia bat, gauza guziez bake eta repos egiazko baten ezarteko ororen artean. Nihil amplius.

 

 

Mauleotik, hamalau egun gerrenean, urtearen mila sei ehun eta hamazazpi gerrenean. Zure zerbitzari.

 

G. d'Etchart.

 

 

Gomendatzen derauzut Larrey mezu eta marxant hau.