Antton Negeluak sortürik - 2014

1628:OihenartZindik[L.3]

Catégorie : Lextarre Publication : Igantea 4 Urtarrila 2015

1628ko uztailaren 2ko estatuen biltzar nagusian, « Lextarreko Korteko auzitegi ohian », Oihenartko Allandek arau hauek aurkeztu zituen :


« Lehenik zindikak eskatzen du bihietan doieko zergaren ezartzea, maileguz, berantez, errentaz edo erroldaz emateko izanik ; zerga horretan eta ez prezio gorenean, etab.
     Barkoxe, Atarratze-hiriberri, Montori, Larraine, Hauze eta Santagrazi burgiek nahi dute biltzar nagusietan aparte bozkatu eta herriaren beste parteak aldarrikatzen du beste deganerriekin egin behar dutela, zindikak arau bat eskatzen du. Behin behineko araua da Barkoxe, Larraine, Montori, Atarratze-hiriberri, Larunze, Hauze eta Santagrazi Ibarreskerrekoan egonen direla.
    Zindikak berriki sartua den ohidura txar bat zuzendu nahi du, hala nola deganak sortean hautatzen dira eta zerga biltzaileak etxe aldizka, eta horrela usu gertatzen da kaudimen eta gaitasun eskasa, parropien ardura eskatzen du eta, degan eta biltzailekin mintzatu, parropiako erosoen baten gain justiziaz lotzea. –Geroago eztabadatzeko uzten da.
    Parropian antolatzen diren biltzarretan, parropiako usaiako maneran deitzen direnak edo predikuan abisatzen direnak, agertzen ez diren herritarrak zigortuak izanen dira ehun sosetaz, erdia Erregearentzako eta bestea herriko afera orokorrentzako, eta gainera skasen izenean presenteek hartu erabakiek balio izanen dute, bosteko zonbakian diren heinean.  Onartua da zigorra eta segurraski bosteko nombrean diren herritarrek hartu erabakien balioarendako.

    Ondoko urtean estatuetan Oihenartek aipatu gei batzu :
    « Korteko arauen interpretazioaren kasuan, korteko ondoko saioan aipatuko da, eta ezinezko atzeratzean, horretan sar daitezen hiru epaile-epaitzen, ez susmagarriak eta gaitasun handikoak. – Onartua.
    Biltzar nausian, zuhurren eta nobleen biltzarretan bil daitezela gutienez sei kide (apezeriako eta herren estatuko itxurazkoenak, Gobernari jauna , eztabadetan eta erabakietan abizuen ekartzeko epaile-epaitzenak. –Onartua
    Hiriberriko merkatuko Miramont sargentoaren gehiegikeriak laster eta zuzenki epaituak izan daitezen (…). -Onartua
    Krimen publikoen zigortzea apurtzen duten kausetarik bat da gastuentzako diru eskasa, jakileen entzuteko, jendeen harrapatzeko eta preso sartzeko sargentu eta mezularien bidaien ordaintzeko, errekursoen eskuratzeko, gastuen dirutza isunek hornitzen dute eta horiek ahulegiak dira izan daiten lizunkeria, adulterio, ohaidetza edo isuntzeko diren beste delitu seriosak,  eskatzen dut ezartzea isun handiago bat lizunkeria eta adulterio arruntentzak (…) Epaile arruntek neurtuko dute zigooraren egokiatzea (…). – Kasu ikusiz, justizia egina izanen da (…).
    Potestak eta epaile-epaitzenak zibil eta kriminal kausen itxieran egotera behartuak izatea baita ohidurak arautu isunen pean audientzietan egotea. – Onartua.
    1623ko uztailaren 9ko biltzar nagusiak erabaki isunen urritasunak ondorioztatzen du erabakiaren gaizki aplikaturik izatea, isunek jendeen biltzea eta meza berrien antolatzea zigortzen zuten ; horregatik, proposatzen da isunaren 30 libretan zigortzea apez berria, azpilaren eramailea, ugazaitak, ugazamak eta beste biltzarkideak eta gehiegikeri zahar aisago eta eraginkorrago deusezteko, Oloroneko apezpikuari eta bere bikario orokorrer manatzea horretan jar daitezen elizako zentzura eta zigorrak erabiliz. – Onartua.
    Olorone apezpikuari otoitz berdina egiten zaio haurren bataoietan eta hilen ehorzketetan gertatzen diren jende ilaratze, ezohiko bankete eta diru oparotasunetaz, eta halaber Jondane Johane bezperetan gertatzen diren jende biltze handi, lizunkeri, profanazio eta ausarkeriak Lextarren, Maidalenan eta beste lekuetan. – Onartua.
    Zindikak eskatzen du ere korte idazkari Meharonko Allandek idazkaritza egin dezan Mauleko hirian eta ez bere extean, jakinda hau ostatu dela. Oloroneko apezpikua ez di iritzirik zeren idazkaria bere aurride da eta herren estatuko kideen ikus moldea entzunik, biltzarrak erabakitzen du idazkaritzak Meharonen etxean segituko duela. Egina eta sinatua biltzar nagusian, usaiako Lextarreko lekuan bildua, 1629ko uztailaren 1an, errege prokuraiaren onarpenarekin. »
    Aktaren sinaduretan ikusten da gobernaria, Oloroneko apezpikua, errege prokuraia, Lukuzeko eta Jaurgainko Valentin noblea, Ozaze Jaurgainko jauna, Atarratzeko erretorra, Sohutako potestata eta nobleziaren zindika, Mitikile Othegainko jauna Belako Jakes, Mauleko errege diru biltzailea, Altzabeheti Gorritepeko jauna, Sohuta Salako eta Ezpeizeko potestat Ezpeizeko jaun noblea, Liginaga Latsaga jauna, Gotaine Salako jauna, Onize Onizmendiko Simon jaun noblea, parlamenduko abokatua, Ziboze Salako jaun noblea, Mendikota Bereterretxeko Pierre jauna eta Zuhara Casenaveko Pierre jaun noblea.

 (Andureinko Frank jaunaren artxiba)