Antton Negeluak sortürik - 2014

1642.Mailegua.Bermeak[L.7b]

Catégorie : Lextarre Publication : Astehartea 24 Bantaila 2015

Jakin dezaten oraiko eta etortzeko orok Urdinarbeko komendari Chabosko Dominique eta Muskildi Abbadieko Bernard jaunek, iraila honetako 15 eta 16an egin aktak segituz, errege notari Bonecasekoak eginak lehena Maulen eta bigarrena Lohitzunen, beraien borondate eta gogo honez biek onartzen dute pagatzekoa dela Garlin Hittonko Jean nobleari, Bretainia erregimenduko kapitainburuari, aktaren egitean faltan zenari, Mirassorko Jacob nobleari, Monclako abade eta parlamentuko abokatuari, onartua eta zehaztua den 60.000 librako dirutza, Mirassor jaunak kondatua hogei solko piezetan, ezkuetan, Espainiako pieza ttikietan, luis eta errealetan (...), Hittonko jaunarean dirutza, mailegu agiria bere izenean izanki, Chaboskoak eta Abadiekoak ordezkaria izendatuak izanki (...) eskuetan hartu eta kondatu dute dirutza    , onartu dute ere burges eta merkatari Florenceko Anthoineri interesen ordaintzea, gaurdaniko urteburuan, 4.000 libra urtero.


Epea heldu izanen denean Hittonko jaunak eskuratuko ditu 60.000 librako kapitala eta konplitu interesak, pagamenduaren egiteko Chabosko eta Abbadieko jaunek obligazioak egin dituzte, sailen ordezkaritza ahalmena baliatuz. Biek obligazioan eta hipotekan sartzen dituzte Xiberoa bizkonderriko eta herriko ondasun orokorra baita ere partikularrenak : Oloroneko apezpiku Maytieko Arnaud , Moneinsko Clement baroia, Meharineko bizkonde Belsunseko Charles, Mesplesko Cesar baroia, apezpikuaren bikari orokor Arbideko Arnaud, Santagraziko abade Bereterrecheko Pierre, Urdinarbeko komendari Chabosko Dominique, Arueko erretor Tartasko Pierre, Atarratzeko erretor Congetko Arnaud, Etcheberseko Garcie, San Martinko jaun Arueko Valentin, potestat eta zindik Sohuta Belako Isac,  Altzurukuko Ruthieko San Martinko Pierre, potestat Ezpeizeko Jean, Irabarne Jaureguiberryko Bertrand, Irabarne Domekako jaun Sartillonko Pierre, Onizepeko jaun Philippesko Arnaud, Lakarriko potestat eta Athaguyko jaun Sartillonko Pierre, Onizepe Onizmendiko jaun Larunsko Barretzko Arnaud, Arue Olhassarryko Jacques, Mitikile Othegainko Bela Jacques, Geinteinko jaunaren ordezkari Goyhenetcheko Simon, eta beheran sinatzen duten besteak, herria sailaren izenean abokatu Bonecaseko Basille, herria saileko zindik Bonecaseko Pierreren ordezkari karguan Arbaila (ttipi)ko zinegotzi Ozaze Larrandeko Martin, Peireire (Arbaila handi)ko zinegotzi Muskildi Arruteko Pierre Arnaud, Ibar eskuineko zinegotzi Miassabalko Pegenaud eta Altzabehetiko Saubiat, Larunsko zinegotzi Silberesko Pierre, Arueko zinegotzi Gestas Solliko Jacques, Domintxineko zinegotzi Soustrako Arnaud, Larraineko priore Berreterrecheko Gachenaud, Barkoxeko zineginak Barneixko Gachenaud, Uharteko Pierre, Urrustoiko Pierre eta Mercapbideko Isacq, Montoriko zineginak Bendolko Jean eta Carr(..)ko Bernard, Santagraziko zineginak Esquerko Gratian eta Vill(..)ko Miguel, Mauleko zinegin Arberouetteko Clement, horiekin batean biztanle andana bat, denek goian zerrendatua justiziaren meneko jartzen dute eta denak horretara behartuak izanen dira, horretaz prokurai izendatzen dituzte Bordeleko parlamentuko eta Nafarroako parlamentuko notariak eta beste edozein korte eta senexalerri, honen kontra ezjoateko hitza ematen dute (..) Jinko biziari zin eginez.


Pau hirian egina 1642ko irailaren 29an. Sinazale hiriko burges eta merkatari Turonko Gratian, Nabarrenkoseko Lanusseko Jean eta ni Pierre, Pau hiriko notari, honen idazle eta  Chaboskoa, Abbadiekoa, Mirassorkoa, Turonkoa eta Lanuseko hemen presente izan dira sinazale.