Antton Negeluak sortürik - 2014

1642.Mailegua.Maytie[L.7a]

Catégorie : Lextarre Publication : Astehartea 24 Bantaila 2015

    Gauza jakina da 1639ko martxoko lege-aginduaren ondorioz, Zure Maiestatearenak diren Xiberoa herriko bizkonderri eta eremuak, beraien Justizia, kausa eta eskubideekin, adjudikatuak izan ziren Iruriko jaunari, adjudikazio horren kontra jarri dira hiru sailak, justiziaren formalitateetarik kanpo egina izanagatik eta herria saileko zindikak Kontseiluan  aurkeztu helegitea erabakigabea zelakoan, eta gainera 1641ko uztailaren 3ko aktak azaltzen duen bezala, Erregeari aurkestu eskaera umilek ez badute helburua lortzen, hiru sailek erabaki dute berrerostea eta horretarako ahalmendun jarri dituzte Arbideko jauna, Pagolako Pierre Oloroneko apezpikuaren bikari orokorra, Urdinarbeko komendari Chaboiskoa, Aruekoa,  San Martinkoa, potestat eta nobleziako zindik Sohura Belakoa elgarrekin, Bildoze Casenaveko Arnaud, Irabarneko Chaboisko Domingo, Muskildi Abbadieko Bernard, Ithorrotzeko errege notari Abbadieko Guillaume, Barkoxeko zinegin eta abokatu Arhetzko Pierre, beharrezko jarraipen eta arduren egiteko, berrerostera ailegatzeko beharrezko maileguen egiteko ahalmena, Zure Maiestatearen eta Kontseiluko jaunen aurrean kausaren aurkezteko Xiberoako biztanleek ordezkari karguan jarri dituzte Oyhenardko Arnaud abokatua eta Bonecaseko Pierre herria saileko zindika, eta ordezkaritza hori baimendu dute Chaboiskoak eta Arbidekoak.
    Helburu horretara ailegatzeko 60.000 librako dirutzaren mailegatzea erabaki zuten eta Mirassorko Jacob otoiztu zuten, hau Monclako abadea eta parlamentuko abokatua, Bretainia erregimenduko kapitainburu Hittonko Jean noblearen dirua eskuetan duena, eta honartu zuen 60.000 librako mailegua,  baldintzatzat jarriz obligazioetan jartzea Arbidekoa, Chaboskoa, Aruekoa, Belakoa, Arhetzkoa, Ithorrotze Abadiekoa eta gorago aipatu ordezkariak, denak obligazioan sarturik izango zirela herriko ordezkari gisa baita ere beraien ondasun pribatuekin, eta obligazio horretan sartuko zirela ere Oloroneko apezpiku Maytieko Arnaud, Moneinsko Clement baroia, Meharineko bizkonde Belsunseko Charles, Mauleko gazteluburu Belsunseko Bertrand, Othegain aitoretxeko jaun eta abokatu Belako Jacques, Irabarne Domeka aitoretxeko jaun eta abokatu Sartillonko Pierre, Ziboze Sala aitoretxeko jaun Martinko Pierre eta beherago azaltzen direna, eta zuhurtasun gehiagoren hartzeko elkarkide berme bezala izanen da Mesplesko Cesar baroia, Pau hiriala ordezkari guziak ezin direlakoz joaten ahal Mirassorkoak eskuetan duen diruaren hartzera, erabaki da Chabosko eta Muskildi Abbadieko jaunak joanen direla diruaren kondatzera eta hartzera , obligazioan sartzera eta herriaren ordezkari gisa baita Oloroneko, Moneinsko, Belsunse eta beste jaunen ordezkari gisa, herriaren orokorraren parean beraiena jarriz, eta Mespleskoa ere joango da berme mailan obligazioan jartzeko, eta gainera Chaboskoarekin eta Muskildiko Abbadierekin prokurazio bat eginen da Hittonkoari obligazio egiteko eta Mirassorkoari diruaren hartzeko.
    Horretarako, errege notario girenen aurrean bildurik Abbadiekoa, Muskildi Abbadiekoa, Casenavekoa, Chaboskoa, Irabarnekoa, denek beraien izenean eta faltan diren ordezkarien izenean, 1641ko uztailaren 3ko aktaren ahalmena segituz eta gaineratuz Oloroneko apezpikua, Meharineko bizkondea, Etchartko prokuraia, Belsunse kapitaina, Bela eta Sartillon abokatak, Martinkoa, Tartasko Pierre eta Bonecaseko Sanx Santagraziko kalonjea, Muskildiko merkatari Jaureguiberryko Arnaud, Mitikileko merkatari Aguerreko Arnaud, denak ordezkari bereziak, eta Chaboskoa eta Muskildi Abbadiekoa, Xiberoa herriko hiru sailen izenean, Mirassorko jaunari 60.000 librako dirutza mailegatzen dute eta Hittonko jaunari obligazioa egiten, onarturik 4.000 librako interesaren ordaintzea, obligazioaren eguneko urteburuan Olorone hirian, hitzemanik da 60.000 librako dirutza pagatuko dutela Chabosko eta Abbadieko jaunek, elkarkidegoan, bakoitza bestearekilan eta uko egitea bazterturik, obligazioaren eguneko urteburuan 4.000 librako interesarekin, kondatzeko sosetan Oloroneko Florenceko Anthoine merkatariaren etxean, gastu eta domaien mehatxupean, herriko ondasun orokorren  eta partikularren ondasunen obligazioan, gorago jaunek onartu bezala eta justiziaren beharren meneko jarririk, ezer aldatzea onarturik eta horretaz juramendu eginik.
    1642ko irailaren 15an egina, Xiberoako Maule hirian eta apezpiku jaunaren jauregian.