Antton Negeluak sortürik - 2014

1655:BNLextarre[L.11]

Catégorie : Lextarre Publication : Igantea 4 Urtarrila 2015

1655ko abenduaren 26an, Xiberoako bizkonderriko hiru estatuek burutu biltzar nagusian, eskubide saioen eta afera publilkoentzako Lextarreko Usaiaren araberako forma eta leku arruntean deituan, Toulonjonko konde, gazteluburu eta Xiberoa herriko gobernariaren aurrean, hor ziren ere Brosserko jauna, errege kontseilari eta gobernariorde Xiberoako herrian, Costere Abadieko Arnaud, kontseilari eta errege prokuraia Xiberoa herrian, Conguetko Arnaud, Santagraziko kalonje eta Oloroneko apezpikuaren bikari orokor eta ofiziala, Chaboisko Dominique, Urdinarbeko komanditarioa, Idauze Mendiko Appeixko Bertrand, Hauzeko Ormegine, Montori eta Urdinarbeko (…), Arueko Valentin (…), Sohuta Belako Isaac, Sarrikotako (…), Ibar(…)ko degan Onalaintiko Gaxenaud, Dufaut Ibar(…)ko degana, Etxekaparko Martin (…)
    (…) herrian sartzen den arrotz ardu barrika bakoitzeko, barrikan edo zehazki saldua izanik, 24 sol bota bakoitza, bost botak barrika egiten duelarik, potean salduko dutenentzat sol bat pot bakoitzeko eta herri honetako lege ordezkariek tasa altxatuko dute, ikusiz zonbat barrika saltzen den herri honetan eta zonbat denboraz tasa altxatu beharko den, bide horrez herriko zorraren pagatzekoa bildu, kapital eta interesen Dony jaunari eta beste hartzekoduner emateko beraien zorrak libre uzteko gisan (…)
    (…) ordezkari jaunek estatuto honen konduak atxikiko dituzte, herriko hiru estatuer tasa egileen konduen hondarra aurkeztuko, diruaren biltzeko ordezkariek beharrezko izanez gero, ordezkarien zuzendu dute edozoin auzietara joateko ahalmena. Horretarako burutu neke eta gastuen pagatzea, prokurai lanetan aritzeko edonoren hautatzea, jazarpen egiteko edonoren izendatzeko, trabarik azaltzean dei egitekoa, epaile ez onartzea, zibil eskaera edo beste egitea, hots errateko, kudeatzeko eta negoziatzeko, hala nola ordezkariek gustokoa dutena egiteko eta honen kontra joanez gero, domaia eta interesen jasatea, horretarako apezeriako eta nobleziakoen beraien ondasunak eta errentak behartu dituzte eta justiziaren gogortasunaren menpe jarri dituzte, halaber herren estutuak beraien personak, orai eta geroko ondasunak eta denek kontrako ahaler uko egin duteet ez trabatzeko juramendu egin. Egoki antolatu biltzar nagusianhartu erabakia izan da, atseden eta ontasun publikoarentzat. Gobernariak manatu du niri, Gasteluko Jean idazkariari, honetaz akta egiteaeta galdetu duenari beharrezko lodien bidaltzea, eta biltzarra desegin da.
    Sinatzen zakiten biltzarkidek sinatu dute eta umilki otoiztu Gobernari jauna estatuto honen gauzatzean eskua ezar dezan. Sinatu dute : Gramont Toulonjon, Brosser Xiberoako gobernariorde, Costere Abadieko Arnaud Xiberoako errege ordezkari, Congetko Arnaud bikari orokor, Sarrikota, Bela Sohuta nobleziako zindik, Conget, Othegainko Bela, Ezpeizeko, Chaboisko, Martinko Sala, Jauregiberri, Onizeko Filipe, Casenaveko, Saldun, Onizmendiko, Belaspectko, Andurainko Domec jauna, Bereterretxe, Antxen, Ordonetzko, Jauregiberri, Irigaraiko herren estatuko zindika, Atontore idazkariorde.
   
Lodia : Baroien zorraren pagatzeko erabaki eta estatutoa, 1655ko abenduaren 26a.