Antton Negeluak sortürik - 2014

1655.Domintxine.Zinerria[L.11a]

Catégorie : Lextarre Publication : Astehartea 24 Bantaila 2015

 

1655ko abenduaren 27ko egunean bildurik, Domintxineko parropian eta Hernard Handy etxe ondoan, Domintxine zinherriko afera komunen tratatzeko usaiako lekuan, Larregarayko Laurrensko deitu biltzar nagusian, hau Ithorrotze Aincy etxeko mutila eta Domintxine zinherriko zinegotzi izanki, ni errege notari naizenaren aurrean azaldu dira beherean sinatzen duten lekukoak, Larregarayko zinegotzia, Saleberryko Jacques, Sarhyko Jean, Berhabyko Arnaud, Soustratko Arnaud, Aphat deitu Etchesaharko Arnaud, Mouchar deitu Elyssabideko Arnaud, horiek Domintxine zinherriko ordezkariak, Naharberrouesko Arnaud, Algariko Pedro, Costolloko Bertrand, Aguerregarayko Arnaud, Carricaburuko Joanes, Echegarayko Jouerri, Behetyko Bertrand, Etcheberry deitu Etchartko Arnaud, Galharretko Arnaud, Laccarryko seme Arnaud, Chibitatko seme Joannes, Uhuenlatzetko Guilhem, Duroko Laurens, Iriart deitu Cabaniko Bernard, Sorhobilko Jean, Etchebarneko (…), Ayhares deitu Sarluetko Joannes, Eracomixko Arnaud, Arosteguy deitu Amoresainko Pedro, Bolis deitu Artziryko Laurens, Sabatzko Jean, Arregaix deitu Biscardko Joannot, Orrebehereko Arnaud, Caritatko Joannes, Etchebarneko Jean gaztea, Oilengko Michel, Embyko Petry, Siheritz deitu Aguerreko Arnaud, Etchegoinko Joannes, Aguerreko Joannes, Etchebers deitu Orrenko Petiry, Sagararko Petiry, Salleko Jean, Ayhanburu deitu Sagararko Arnaud, Aguerreko Petiry, Carricaberriko Fernando, Caccoux deitu Cospeko Bertrand, Sorhabilko Joannes, Arosseche deitu Coudeneko Arnaud, Aigougne deitu Aiharepeko Joannes, denak Domintxineko biztanle, Barnecheko Gratian, Chantet deitu Sabatainko Charles, Sourcain deitu Iriartko Gratian, denak Silegeko biztanle, Beheytyko Bertrand Guilhem, Bolchy deitu Ecacomixko Gratian, Etchepare deitu Poeyko Arnaud, Aiurresainko Martin, Lahimenesko Arnaud, Ansoko Arnaud, Uechoako Joannes, Ibousty deitu Larraldeko Petiry, Uhart deitu Arrainko Arnaud, Moulchoa deitu Espilko Arnaud, Asconobiesko Petre, Curryko Anthoine, Etcheberryko mutil Etchebarneko Petry, Iratzetko Arnaud, denak Berrauteko biztanle, Mendiburuko Arnaud, Cassartko Bertrand, Garay deitu Amoresainko Arnaud, Meriteinko Pedro, Joannesko Arnaud, denak Ithorrotzko biztanle, Arosteguy Petiry, Puchulugarry deitu Vidaurko Petiry, Etcheberryko mutil Joannes, Lyssaltko mutil Arosteguy Joannes, Borde deitu Etchegoinko Jean, Lopasubyko Petiry, Christian deitu Arnauton, Bereterecheko Fortaner, Ayssaguer deitu Arixaingoucyko Martin, Mignaburu deitu Ayharabehereko Thomas, denak Olhaibyko biztanleak eta beste zonbait, boz eta adostasun bakarrez erran dute orai jakin zutela, Xiberoako herren estatuko zindik Irigarayko Gratianek eta inolako ordezkaritza gabeko eta fede txarreko persona batzuek gobernari jaunari eta beste batzueri, goian agertzen direnek eta Domintxine, Berroeta silege eta Ithorrotzeko beste biztanleek onartzen zutela arno tasa baten jartzea Xiberoa osoan, Doniko baroiaren ustezko zorraren pagatzera heltzeko, hemen direnek ez dute ezer horretaz jakin, inork ez diete ezer aipatu beraien biltzarretan, horregatik hemen direnek, eta faltan direnen izenean, aldarrikatzen dute ez dutela sekulan inolako kargurik eman Irigarayko zindikari eta beste inori horrelako deklarazio baten egiteko (…) hemen direnek akta honekin ezeztatzen dute guzia, ez dute sekulan jakin ustezko arno tasa bat izango zela, ez dute nahi ere, beraien izenean ustezko herriko zorraren pagatzeko, ez dute inolako mailegurik egin Doniko jaunari eta beste inori Xiberoako eremuaren ustezko berrerostearentzako, ez dute ez ikusi, ez ezagutu , ez eta inori kargurik eman maileguaren egiteko beraien izenean, eta neri eskatzen didate horretaz akta eta Irigarayko jauna jakinean ezartzea, eta beste edozoin, ez jakiteaz ez daitezen balia, hori eskentu deiet ene ofizioaren bete beharrez, lekuko izanez Etcharryko Videgainko Jean eta Aitzuryko Bernard, Bassenavarreko Arbertzko Beheytyko seme gaztea, laborari jakileak, sinatzea eskaturik ez dute egin, idazten ez jakinez, zakitenek sinatu du jatorrizkoa. Sinatua, Etcheverrykoa errege notari.

 

(Beste idazkera)

Abenduaren 30an eta Mauleko zubi buruan, Domintxineko zinherriko biztanleek eskaturik, errege notari naizenak akta irakurri eta jakinarazi dut Sohuta Belako Isaac delakoari, Xiberoako nobleziako zindik, potestat eta ezkutari denari, ez jakiteaz ez dadin balia, erantzun du aktaren kopia nahi zuela eta segituan eman dut, hortaz beharturik Larregarayko Laurens zinegotzia, Espesko arotz Aguerreko Arnaud eta Urdinarbeko Punquegniko Xans, ez dute sinatu idazten ez jakitez, baina bai Belakoak egin du.