Antton Negeluak sortürik - 2014

1655:Moneins[L.11b]

Catégorie : Lextarre Publication : Igantea 4 Urtarrila 2015

AD nota : Estatu nagusiaren erabakia Doniri zor diren 10.000 libren pagatzeko Xiberoako arduen tasa baten bidez.

1655ko urtarrilaren 7 arratsaldez Lextarreko auzitegian, beherean sinatzen duten nobleziako eta apezeriako jaunak bildua ziren,  jakinez Moneins jaunak aurkeztu duela Doni jaun hartzekodunak eta arbitro jaunek hartu erabakia, non herren estatuak pagatuko duen Doni jaunaren zorraren ¾a, kapitalez, interesez eta gastuz, baztertu gabe herri honetako hiru estatuek zor dutena bizkonderri eta justiziaren berrerosteko egin maileguagatik, horretaz konduen egiteko eta, horri gertatuz gero, gastu eta interesekin hondarraren biltzeko, beraiek ikusiko duten bezala, behereko sinazaleek arbitro jaunen erabakia onartzen dute eta pagatzeko manera aipatzeko, onartzen eta erabakitzen dute 60.000 librak, interesak eta gastuak, edo 1642ko irailaren 29an Donirekin egin aktak zilegitzat duen zorra, Erregearen eskubideen salmentarekin zer ikusia duten beste zorrak, pagatuak izan daitezen, herriko Usaiaren arabera hiru estatuek erabaki diru altxatzearekin, horrela herriaren kaltetan ez da eginen, gure kontseilu eta abisuen arabera, herrian salduko den arduan eginen da, saldua potean, edo pintan, ostatuetan edo hoteletan, hiru estatuek ardu barrika bakoitzean eta dirutzaren altxatzeko beharrezko epean, osora hel artino, hau beita 60.000 libra.
 
Sinatua : Moneins, Bela Sohuta, Bereterretxe, Bela, Mirassor, Martinko, Jorgain Martinko, Casenave, Baleuns.