Antton Negeluak sortürik - 2014

1656-04:Suspizio.Irurikoa[L.13]

Catégorie : Lextarre Publication : Igantea 4 Urtarrila 2015

1656ko apirilaren 21an, Lextarreko kortean, Barrecheko jauna, abokatu zaharrena, gobernariorde jauna eta epaile-epaitzen jaunak eta Montoryko Jean legegizona idazkariaren susmoaren argitzeko bilduak.
   

Brinyko Pierre abokatuaren presentzian, aurkeztu da Lasalleko Jean, abokatu eta Xiberoako errege prokuraiordea, Arreingko Rogier zenduaren paperetaz galdetu du, idazkari behartua zen Lextarreko korteko akten idazteko eta burutzeko, zeren orai zendua den Arrayarko Pierre jaunak idazkari kargua utzi zuen kortearen eta Irigaraikoaren arteko liskarrengatik, Iruriko jaunak Irigaraikoa jarri zuen ustezko epaile karguan, eta honen idazkari Reyauko jauna.

Lassallekoak eskatzen ditu Lextarreko korteko 1641ko azaroaren 5ko eta 1642ko maiatzaren 23ko auzien txostenen kopiak baita aurretik eta ondotik pasatuenak (…) Brinykoari Arreingko idazkariaren erregistroen agertzea bi errege notarieri, hauek 1641ko azaroaren 5ko eta 1642ko maiatzaren 23ko auzien txostenen kopiatzeko gisan.
   

Horren jakitean, Brinykoak eskaintzen du korteak hautatu notarier erregistroen agertzea. Zehaztuz aktak aurretik errana gorde behar duela, Brinykoari agintzen da erregistroen agertzea Meharonko Jacques jaunari eta Etchecaparko Ollivieri, biak errege notari, 1641ko azaroaren 5ko eta 1642ko maiatzaren 23ko auzien kausen eta txostenen kopiatzeko, eta emaitza guri helarazteko.   
   

Lassalekoak behartzen du Montorykoa beharrezko jakinarazteen egitera
   

Sinatua : Barrechekoa, Lasallekoa, Brinykoa eta Montorykoa idazkari.

Bazter nota : 1656ko apirilaren 21a, Lextarreko kortearen agiria