Antton Negeluak sortürik - 2014

1660.07.Zorra.Biltzarra[L.17]

Catégorie : Lextarre Publication : Astehartea 24 Bantaila 2015

 

1660ko uztailaren 4an, Xiberoako hiru sailen biltzar nagusian, Usaiaren arabera modu arruntean bildurik Lextarren, afera amankomuneko tratuen eta hiru sailen biltzarren egiteko ohiko lekuan, Xiberoakoerrege gobernari eta gazteluburu Toulonjonko konde jaunaren aurrean, errege kontseilari eta gobernariorde Brosserko Jacques, errege kontseilari eta prokurai Abadie Costereko Arnaud , idazkari Reyau Jean,

apezeriaren izenean Conguetko Arnaud, Santagraziko kalonje eta Oloroneko apezpikuaren bikario orokorra, Urdinarbeko komendatari Chabosko Dominique, Aguerreko Arnaud Sohutako erretorra, Jaureguiberryko Dominique Urdinarbeko erretorra, apezeriaren ordezkari eta beste eliza gizon batzu,

eta nobleziaren izenean, San Martinko bizkonde Arueko Valentin, Sarrikotako Isaac potestata, Zibozeko Pierre potestata, Conguetko Pierre potestata, Ziboze Salako Martinko Pierre, Mendikota Bereterrecheko Laurens, Zalgizeko eta Irabarne Domekako Anciondoko Guillaume, Arue Olhassaryko Arnaud, Zuhara Peysko Jean Pierre, Othegain Belako Jacques, Larunze Barreixko Arnaud, Onize Zaldunko jaun Casenaveko Bertran, Ruthie Sarrikotako Pierre, Jorgans Martinko Pierre, Irabarne Jaureguiberryko Joseph, Liginaga Latxague Hegiburuko Arnaud

eta herria saileko Altzai Patelagoityko Arnaud Ibarreskuineko zinegotzia, Domecqko Thomas Iberreskerreko zinegotzia, Mendikota Carriqueko Pierre Arbaila handiko zinegotzia, Urdinarbe Boussoueko Pierre Arbaila ttipiko zinegotzia, Urrustoi Zunharyko Jean Larunzeko zinegotzia, Ozeraine Larrousko eta Beracoucheko Jean Arueko zinegotzia, Etchegoyenko Joannes Domintxineko zinegotzia, errege notari Atarratze Uhlatko Bernard Atarratzeko zinegina, Barkoxe Salassarko Petiry eta Ascosko Johanne Barkoxe burguko zineginak, Goity deitu Carrereko Bernard eta Jaureguiberry deitu Louttreko Jean Montoriko zineginak, Donnabehereko Gachenaud, Daunasarretko Gachenaud eta Jaureguyko Jean Hauzeko zineginak, Etchecaparko Domingo, Olthabeko Johanne eta Borthiryko Gratian Santagraziko zineginak, Salaberry deitu Bordalecuko Arnaud Sorholuzeko zinegina, Larraineko priore Carricaburuko Pierre Larraineko zinegina, Bonnecazeko Bazile jauna herria saileko zindik orokorra eta Xiberoako parropietako eta burguetako biztanle kopuru handi bat,

afera orokorrentzako persona desberdiner mailegatu dirutzen pagatzeko herriko hiru sailek hartu erabakiak kondutan harturik eta Erregearen menpe bakarrean gelditzeko, 1641ko uztailaren 3ko eta urriaren 8ko erabakien ondorioz, Senexalaren aurrean dei egin zuten herria saileko Arraintyko Gachen eta Bustenobyko Gachen zindikek alde batetik eta Donyko baroi Labaigko Jean jaunak eta Carricondoko Pierre bere ordezkariak bestetik, horrek ondorioztatu arbitren sententziak 1654ko azaroaren 10an sortu aktak ikusirik,

apezeriak 1655ko urtarrilaren 19an erabaki berezi bat hartu zuen eta hiru sailen biltzar nausiak 1655ko abenduaren 26an akta orokor bat hartu zuen, zeinen arabera Donyko jaunari eta beste hartzekoduneri mailegatu dirutzak pagatuak izanen ziren arno tasaren bidez, arrotz arno barrika bakoitzean zentzuzko tasa bat jarriz epe batentzako.

Haatik gauzatugabea egon zen eta anartean, Moneinsko markisak eta Mesplesko baroiak, maileguen berme izanki, hartzekodunak kapital eta interesetarik kito jarri zituzten eta Bordeleko parlamentuan (…) dirutzaren erabakia eskuratu zuten, beren nahia 138.000 librako kopurura ailegatzen da, kapital eta interesekin eta gastuentzako 6.000 libra gehituz, biltzarrak afera hau luzaz eztabadatu du, aurretik hartu erabakietan bermatuz, eta herriaren suntsipenaren baztertzeko eta beste zentzuzko bitartekorik ez aurkituz, pagamendua arno tasaren bidez egitea erabaki da, zorraren likidazioa aztertu ondoren.

Xede horrekin arno tasa ezarria izanen da hiru sailen gain estatuto forman, herriaren onerako ikusiko diren beharrezko epe, baldintza eta neurrietan, gobernari jaunak izendatuko gaiaz jakitun personekin, halere bide batek besteak ez duelarik baztertzen, zorra osotzen duten dirutzak atxiki dituzten personak bilatuak eta auzitaratuak izanen dira, modu zentzuzkoan herrirat diruaren itzultzeko, horretarako biltzarrak umilki erregutzen du gobernari jauna aferaren zaintzeko eta bere prudentziak aholkatuko duen ordenaren jartzeko, herriaren onerako eta biztanleen pausurako, gainera erabaki da gobernariaren gastuez arduratzea (…) arno tasatik etorriko direnak.

Oraidanik, jakinez ordezkarika izendatuko dituela , arno tasa erabakia zabalduko eta gauzatzen jarriko, biltzarrak hitzeman du erabakiaren gauzatzea, idatzi denaren arabera, interes, domaia eta gastuen zigorpean, eta horretarako apezeriak behartzen ditu ondasunak eta errentak, nobleziak bere ondasun, mozkin eta eskubideak eta herria sailak personak eta oraiko eta geroko ondasunak, justiziako legeen menean, horretaz Biltzarra akta egin du eta sinatu.

Sinazaleak : Gramont Toulonjon, Brosserkoa, Abadie Costere prokuraia, Congetko bikari orokorra, Arue, Sarrikota potestata, Anciondo, Sauguis, Sarrikota, Rutiekoa, Congetkoa, Ozaze Domecq jauna, Lassalle Martinkoa, Jaureguiberry, Othegain Bela, Sibasko potestata, Jorgain Martinkoa, Hegoburu, Laxague, Chabos Urdinarbeko komendatari, Etchecaparkoa, Uhaltkoa Atarratzeko zinegina, Olhassarykoa, Zuharakoa, Bereterechekoa, Urrustoi Casnavekoa, Loutreko zinegna, Domecq, Ibarreskerreko zinegotzia, Bordeneix eta Reyau idazkariak.

 

Lodia : Zorraren pagatzea zuzentzen duen biltzar nausiko akta eta gobernari jaunari zor diren dirutzak aipatzen dituena, 1660ko uztailaren 4koa.