Antton Negeluak sortürik - 2014

1660.09.Zorra.Eskumena[L.16]

Catégorie : Lextarre Publication : Astehartea 24 Bantaila 2015

 

1639ko martxoko lege-aginduaren ondorioz, zeinetan Guienako eta Languedoc eskualdetako errege eremuak saltzera emanak ziren, Xiberoa herriko eremua 40.000 libratan saldua izan zen, gehituz ondotik egin diren beste gainjartzeak, 1641ko uztailaren 3an eta urriaren 13an herriko hiru sailek deklarazio orokorrak egin zituzten, errege kontseiluan adjudikazioaren kontrako deia aurkeztu zuten, edukinaren bermatzeko galtze osoa aurreratuz, esku desberdinetan mailegatu zituzten 60.000 libra alde batetik eta 20.000 libra bestetik, Moneinsko baroi Clement zendu jaunaren eta Mesplesko baroi Cesar jaunaren bermearekin, lege-aginduak alkargoer mailegu egiteko ahalmena ematen zuen eskumenaz baliatuz, eta dirutza horiek Pariserat eramanak izan ziren, parte handiena gastuetan xahutua izan zen, beraien damu handirako hiru sailen asmoak ez zuen arrakastarik lortu, eta hartzekodunak nahi ziren pagatuak izan, egoitzetara betetze aginduak bidali zituzten, horiek berdin egin zuten obligazioak sinatu zituztenekin.

Eta behartuak ziren dirutzaren interesen ordaintzera, betetze aginduen jabeeri eta bereziki Doniko baroiari, hau Xiberoako biztanleen kontra ibili da hemen baita Baxenafarroan eta Biarnoan, mugimendu eta nahasketa handiak gertatu dira, apezeriako, nobleziako eta herria saileko kide gehienek zorra pagatu nahi zuten eta herria saileko beste batzuk ez zuten nahi, eta gauzak horretan zirelarik, Toulonjonko konde jauna Xiberoako gobernaritzaz jabetua izan zen, eta biztanleak gatazka eta desorden handian ikusirik, justiziaren aurrera azaltzera behartua izan zen, eta bere prudentziari esker arbitratze moldean ebaki zen afera, horrela 1654ko azaroaren 10ko arbitren sententziak erran zuen, beste gauzen artean, 1642ko irailaren 29ko 60.000 librako obligazio kontratua betetzera eramanen zuela Doniko baroiak herria saileko kideen aurrean, 1641ko uztailaren 3ko eta urriaren 13ko aktetan finkatu dirutza eta interesekin, jadanik pagatu dirutzak kenduz, dirutzak erabili dituzteneri konduen zehazteko ahalmena hiru sailer idekirik utziz, arno tasaren bidez dirutzaren eskuratzeko baimena emanez, Donikoari eta besteeri mailegatu dirutzen kapitala eta interesak hitzartu eta afera honetako zorren gatik domaiak jasan dituzten personen eskuzabaltasuna lortu ondoren.

Zinegotzi batzuk eta zindikak erabaki honi dei egin zuten Bordeleko parlamentuan, bertan kausak ez du sententziarik izan oraino, erabakiaren gauzatzeko bidean jartzeko biltzarrak delibero bat hartu du 1645ko abenduaren 6an, hiru sailek erabakia onartzen zuten, salbu arno tasa gaia, eta ordezkariek zorraren konduetaz jakinean izatea eskatzen zuten, bai hartzekodunen aldetik baita dirutzak erabili dituztenen aldetik, eta herriko Usaiako lehen tituluko bostgarren artikuluan bermatuz, horrek herri honetako biztanleer ahalbidetzen baitu tratu egitea beraien artean baita denen onerako aferentzako edo Erregearen gusto onarentzako, uste dute ere 1639ko lege aginduak baieztatzen duela ondasunen hipotekatzea eta zorraren zabaltzea, horren ondorioz maileguak modu egokian eginak izan dira, eta zorraren pagatzeko, hartzekodunek dirutzak eskuratu ondoren, arrotz arno tasa orokor bat egina izanen da, eta herrian arrunki saltzen den arno barrika kopurua kondatu ondoren eta zorraren pagatzeko zonbat denboraz tasak iraun dezaken neurtu ondoren, ordezkariek Donikoarekin eta beste hartzekodunekin hitzartuko dute arno tasaren iraupena, ordezkariek aztertu dute afera hau 1656ko urtarrilaren 4an eta zehaztu dute hiru sailen zorra 97.505 libra eta 18 soletara ailegatzen zela, kapitala eta interesak kondatuz, jakinez Moneinsko Jean Jacques baroia eta Mesplesko baroia hartzekodunek behartu dituztela pagatzera, 1658ko apirilaren 27ko aktan 109.157 libratan balioetsi dute maileguen zorra, 1659ko apirilaren 28ko erabakiak herria saileko kideak kondenatu ditu dirutza horren 3/4en pagatzera Moneinsko eta Mesples jauneri eta erabaki horrek behartzen du gobernari jauna eta herriko beste kargudunak erabakiaren gauzatzean sartzera, bi jaunek zuzenean nobleziari eta apezeriari azken1/4a eskatuko dutelarik, erabakiaren gauzatzea eskatu dute, herrai saileko batzu matxinatu dira eta matxinada horietaz Erregea jakinean ezarri da, honek agindu-gutunen bidez gobernari jaunari manatu du matxinaden geldiaraztea eta erabakiaren gauzatzea, eta manera berdintsuan Guienako gobernari Espernonko dukeak alde guziak entzun ditu Donibane Lohitzunen eta pagamendurako epe luzeago bat eman du.

Azken uztailaren 4ko biltzzar nausiak afera honetaz eztabada luzea egin du, aurreko deliberoak ikusirik eta, herriaren desolamendu osoaren baztertzeko gisan, eta zorraren pagatzeko beste manera egokiagorik ez izanez, erabaki du arrotz arnoaren tasaren bidez pagamenduaren obratzea, hiru sailen gain, eta beharrezko baldintzetan herriko dirua desbideratu dutenen bilatzeko eta zigortzeko aukera gordez, gastuak justifikatuak izanez, aferaren kudeatzeaz erregutzen da gobernari jauna eta uztailaren 18an herria sailak burutu Silbieteko biltzar arruntean eskaera berriz egiten du : Moneinskoak eta Mespleskoak eskatzen dute 150.000 libra, herria sailaren arabera zorra 130.000 librakoa da eta eskatzen du eskuratuak izan daitezen Oihenart abokatuaren 3.000 librak eta Meharon abokatuaren 6.500 librak eta beste 123.000 librak arrotz arno tasaren bidez bilduak izatea, arno tasaren abiatzea finkatua izan orduko Moneinskoak eta Mespleskoak ordain-akta orokorra jasoko dute, baldintza moduan nahi du arno tasa gune orotan ezarria izatea, arbitroen sententziak aurkezten zuen arno inportatzearekin ez da ados, arno tasa abiatuko da San Martin egunean, 18 urtez segituan iraunen du eta 1678ko San Martin egunean bukatuko da, Moneinskoak eta Mespleskoak arnoaren banatzearen esklusiba izanen dute herri osoan, pote bakoitzeko 8 sol, arnoa hornitzen den toki guzietan behartuak dira beharrezko arno kopuruaren hornitzera, Mauleko eta Atarratzeko herriko etxetan arno izanen da eta hor ostalariak eta besteak hartzen ahalko dute, edo saltzeko potean edo pintan edo beraien etxerako, ordezkariek 18 urterentzako arno tasari uko egiten dute, herrian arnoa sartuko da barriketan, beste lekuetan hornitzea debakatua izanen da salbu mugako herritarrentzat, iruzur kasuetan legegizonek elizako sentzurak erabiltzen ahal dituzkete, herriko mahastizainentzat beraiek ekoiztu arnoa saltzen ahal dute, kalitate honeko arnoa, 33 libratan barrika, bere etxean arno arnoa edaten ahal dute, legegizoner ezer ordaindu gabe, beste biztanleak arno erosketak legegizoner egitera behartuak dira, eremuaren berrerosteko herriko ordezkariek gastatu dirutzez kito dira Moneinsko eta Mesplesko jaunak, Hitonko eta Doniko jauner egin maileguetaz baita geroztik Groasserko, Landresseko, Casauxko, Laneplako eta Bordenaveko jauner eta Pondollyko andereer egin maileguetaz, arno tasaren abiatzearekin Moneinsko eta Mesplesko jaunek onartzen dute zorraren kitatzea, errenta horren bidez eskuratu 123.000 librez gainera, errentaren lehen urtea bururatu eta, ordezkarier ordainduko dute 350 libra, ondoko 12 urtetan 1.900 libra urtero eta geroko urtetan 2.061 libra, baita ere horien manuz herritarrer bahitu dirutza, abere eta beste gauzak, hori horrela onarturik, hiru sailek errenta berreskuratzen ahal dute 15 hilabeteren buruan, goian idatzi baldintzak baino hobeagoak eskeintzen baditu norbaitek, edo herritarrek zorra sosetan pagatu nahi badute, kasu horretan hiru sailek 123.000 librako kapitala eta interesak pagatu behar dituzte San Martin egunerako.

 

1660ko irailaren 16ko hitzarmena.

 

Sinazale : Gramont Tholonjon, Abadie Costere errege prokurai, Conguet bikari orokor eta ofizial, d'Anciondo, Sauguis, Charritte, (…) de Mauléon, Lassalle, Moneins, Mesples, Benebar gobernari ordezkari, Jaureguiberry Idauzeko erretor, Mondy ordezkari, Daguerre ordezkari, d'Iriart Atarratze Uhaltkoaren ordezkari, Deudenex eta Bonnecaze herria saileko zindik.