Antton Negeluak sortürik - 2014

1660:Aitorseme.Lurjabe[L.18]

Catégorie : Lextarre Publication : Astehartea 6 Urtarrila 2015

Xiberoa herriko hiru estatuek 1641ko uztailaren 3an eta urriaren 8an hartu erabakien arabera, horietan ordezkarier beharrezko dituzten mailegatzeko ahalmenak ematen ziren, Zure Maiestateaz aparteko beste menperatzetik aske egoteko eta horretarik aterako ziren gastuen ordaintzeko, 1639ko maiatzeko lege agiriak herri elkargoer ahalbidetzen baitzuen eremuen berrerosteko diru mailegatzea, 1642ko irailaren 29an 60.000 librako mailegua egin zen Hitonko jaunari eta 1643ko abenduaren 6an 20.000 librakoa Claverieko jaunari, biak osotuz 80.000 libra egiten zuelarik Xiberoako eremuaren berrerosteko urratsentzako, eta guztiz ezertarako, zoritxarrez auzietan parte nagusia xahutua izanik.
Moneinsko markesa jauna eta Mesplesko baroi jauna, beraien aita zenduen oinordekoak, eta dirutza horretzaz behartuak, beste jende batzuri diru mailegatu zuten, hala nola Brosserko kontseilariari, Bordenaveko eta Lendresseko jauneri, Casaux, Lanepla eta Pondely familieri, dirutza horren interesen pagatzeko Hiton jaunari eta Donyko baroi jaunari, baita Claverie eta Quentin jauneri, beraien ondasunetan hartu zuten dirutza hori eta Xiberoa herriko hiru estatuek hartzekoa onartu zuten, 3/4a herren estatutik eta 1/4a  apezeria eta nobleziatik, 1641ko uztailaren 3ko eta urriaren 13ko erabakiek finkatuaren  arabera.
    1644ko azaroaren 10an Donyko baroi jaunak eta herren estatuko kideek arbitro sententzia bat finkatu zuten, 1655ko abenduaren 10an Xiberoako hiru estatuek erabaki zuten gastuen saldoaren egitea eta zorraren aztertzea, eta ardu tasa baten bidez zorraren ordaintzea hautatu zuten, zorra aldiz bere kapital eta interesekin 97.505 libra 18 sol eta denier 1etan finkatu zuten 1656ko urtarilaren 4an,  haatik herren estatuko bat arbitroen sententziaren kontra altxatu zen eta horretan luzaz egon, 1655ko abenduaren 10eko erabakia gauzatu gabe egon zen eta mailegatu dirutzaren interesak handitu ziren, 1658ko apirilaren 27an Moneins eta Mesplesek zorra 109.157 libra 14 sol eta 7 denierretan zela jakinarazten zuten, 1659ko agorrilaren 28 herren estatuaren kontrako erabaki bat lortu zuten, hau kondentua zelarik zorraren 3/4en pagatzera zilegizko interes eta gastuekin, beraiek apezeriari eta nobleziari zuzentzekoa zutelarik beste 1/4aren ardiesteko, erabaki horien gauzatzean ohartu behar da 1655ko abenduaren 6an hiru estatuek erabaki zutela zorraren ordaintzea ardu tasaren bidez eta 1660 urte honetako uztailaren 4an hiru estatuek hori bermatu zutela eta uztailaren 18ko Silbietan finkatu bezala, hiru estatuek ardu tasa onartzen dute eta errenta ematen da Moneins eta Mesples jauneri 18 urterentzat, aurtengo San Martin egunetik  1678ko San Martineraino, Reyau notari eta idazkariaren aktako baldintzen arabera, Moneins eta Mesplesek 123.000 librako dirutzaren ordain agiria egin dute, zehaztuz hiru estatuentzako kapitala, interesak eta gastuak, seinalatuz ere Oihenartko Allandek eskuetan zuen herren estatuko dirua eta Meharonko Arnaudek zituen 6.500 librak, akta hori ez da gauzatua izan, ez eta ere 1655ko abenduaren 6ekoa, Domintxine, Arue, Larunze eta Arbaila bateko deganerriak kontra altxatu baitira, ardu tasaren errentaren zabaltzea ukatuz eta eskatuz bere zor partearen pagatzea sosetan ondoko 15 hilabetetan, ardu tasaren aktak ahalbidetzen duen bezala, baita ere ardu tasaren gauzatzearen kontra agertu ziren, ondorioz gobernari jaunak ordenantza bat argitaratu du azaroaren 11a honetan zorraren sosez pagatzeko ordainagiriak helaraziz parropia bakoitzera, horrek Moneins eta Mesples jaunak behartu ditu nobleek sosez pagatzeko eskaintzaren onartzera, itxoinez zorraren beste 3/4ak noizbait helduko direla, jakinez apezeria, noblezia eta beste deganerriak ardu tasaren alde direla, halaber noble eta epaile-epaitzenak behartuak izan dira zor orokarraren pagatzeko erabakiaren hutsuneen zuzentzera, pagamendua 1655ko otsailaren 4ko, 1657ko maiatzaren 25ko, ekainaren 1ko eta 15ko, urriaren 30ko, abenduaren 8ko, 1658ko urtarilaren 1ko erabakiek zehaztu zuten, ordezkari jaunek erabaki horietan eskua sartu zuten eta ikusiz horiek  gauzatu gabe egoten zirela, batzuk ez zutelakoz sinatu edo  bestek nahiago zutelakoz zorra pagatua izan ledin ardu tasaren bidez, traba nagusia Domintxine, Arue, Larunze eta Arbaila handiko deganerriek jartzen zutelarik, herriko nobleziak urrats bat aitzina egin zuen, ardu tasaren aldeko ahaleginak baztertu gabe, honen egitearen kontrakoek ez daitezen altxa apezeriaren, nobleziaren eta ardu tasaren aldeko deganerrien kontra, hauentzako ardu tasa izanki zor orokorretik ateratzeko manera egokiena eta arrazoizkoena herriaren lasaitzeko, noblezia bildu zen Moneins eta Mesples jaunekin 123.000 librako zor partearen kitatzeko eta horren ordaintzeko sosetan ardu tasa ez bazen gauzatzen, zorraren kapital eta interesak aztertu ondoren kideen artean onartu da noble eta lurjabeen partea 15.375 librakoa zela, kontuan hartuz kapitala, interesak eta beste gastuak eta jakinez librak 20 soleko balioa duela, goian idatzi erreserbetaz ohartuz, Moneins eta Mesples jaunek nobleziari hitzeman dute sei hilabeteko 15.375 libren pagamendua onartzen zutela, interesik gabe hilabete honetako 11an hastez eta dagun maiatzeko 11an bururatuz, eta interesekin datorren hiru urtetan. Bata besteari lotua izan gabe, bakoitzak bere aldetik pagatuko du, zor orokor eta beste obligazioetarik libratua izango da, nobleek eta lurjabeek beherago agertzen den pagatze zerrendan agertzen dena segituz, Lextarrera denak biltzera deituak ziren eta hor zirenek egin dute ez zirenen izenean, luzaz aztertu dute pagamendua ordezkariekin, hauek jadanik parte hartu zuten 1657ko ekainaren 15ko, urriaren 3ko, abenduaren 27ko eta 1658ko urtarilarren 1ko erabakietan eta pagamendu honen zehaztean parte izan nahi zuten, herri honetako etxe nobleak 65 dira, bazter utziz Iruri, Hauze eta Montoriko etxeak eta horier loturik diren ontasunak, horien jabe da Iruriko kondea eta pagamendutik kanpo gelditzen da, eremuaren berrerosteko egin beitzen mailegua. Horregatik gira bilduak Maulen gobernariaren etxearen aitzinean, 1660ko azaroaren 18an, errege notari naizenaren aurrean eta behartu jakileen presentzian, aurkeztu dira fisikoki, alde batetik Moneinsko Jean Jacques markesa jauna, Mesplesko Anchot baroi jauna, beraien aita zenduen oinordekoak eta Hiton, Dony, Claverie, Brosser, Lendresse, Daniles, Casaux, Lanepla, Pondely eta beste hartzekodunen ordezkari, eta beste aldetik, Arueko Valentin San Martinko bizkonde jauna, Ezpeizeko Jean potestat jauna, Sarrikotako Isaac potestat jauna, Abadieko Arnaud Costere Ametxalgunko potestat jauna, Belaspect Salomon Undureineko Domek jauna, Zibozeko potestat jauna, Martinko Pierre Ziboze Salako jauna, Congetko Pierre Ozazeko potestat jauna, Sarrikotako Pierre, Altzuruku Urrutieko jauna, Arue Olhasarriko Arnaud jauna, Altzai Irigaraiko Pierre jauna, Mendikotako Cazenave, Sarrikotako Garrie Onize Carrere jauna, Irabarne Jauregiko Joseph jauna, Hauze Undurainko Pierre jauna, Martinko Pierre Ozaze Jorgaineko jauna, Zuhara Peysko Jean Pierre jauna, Cazenaveko Bertran Onizepeko Saldun jauna eta Sartillonko Pierre apez, teologian dotore, Altzaiko erretor eta Sangraziko kalunje, Lakarriko potestat eta Athagiko jaunaren ordezkari, berari sinaraztea bere gain hartzen duelarik justiziako zigorren menpe, jaun horiek erreserbarik gabe onartu dute noble et lurjabeer doakien 15.375 librako partearen ateratzea azaroaren 11a honetan, noble eta lurjabek zerrenda egin dute, beraientzako eta falta zirenentzako, edukin honekin :
   
Markes jauna, Xiberoan dituen ondasunentzako, 1.570 libra
Atarratzeko jauna 1.504 libra eta 8 sol
Etxarri Oihenartko jauna, Domintxinen, Olhaibin eta Etxarrin dituen ondasunentzako, 1.476 libra
Sohuta Belako jauna 1.131 libra eta 12 sol
N(…)treko jauna 738 libra
Sarokiko jauna, Irabarneko Domeka barne, 738 libra
Athagiko jauna, Lakarri barne, 738 libra
Gotaine Arbideko jauna 598 libra eta 8 sol
Ezpeizko jauna 598 libra eta 8 sol
Sarrikotako jauna, Casenave barne, 1.548 libra eta 19 sol
Ozeraineko jauna 432 libra
Jeztazeko jauna 433 libra eta 12 sol
Mendikota Bereterretxeko jauna 369 libra
Altzai Irigaraiko jauna 369 libra
Onizeko anderea(…)
Zuharako jauna 225 libra eta 10 sol
Zibozeko potestat jauna 196 libra eta 16 sol
Bimeinko jauna 246 libra
Gemainko jauna 295 libra eta 4 sol
Amitchalgunko jauna, Oihergi barne, 192 libra
Ziboze Salako jauna 190 libra
Onizmendiko jauna 196 libra eta 16 sol
Ahetzeko jauna 147 libra eta 12 sol
Arue Olhasarriko jauna 142 libra eta 12 sol
Erribareiteko jauna 147 libra eta 12 sol
Liginaga Latsagako jauna 98 libra eta 8 sol
Astue Etxekoparko jauna 98 libra eta 7 sol
Hauze Andureinko jauna 92 libra eta 8 sol
Ozazeko potestat jauna 98 libra eta 8 sol
Mendikota Jauregiberriko jauna 98 libra eta 8 sol
Bildoze Domekako jauna 98 libra eta 8 sol
Sarrikota Lissagueko jauna 98 libra eta 8 sol
Sarrikota Golardko jauna 98 libra eta 8 sol
Domintxine Garatko jauna 98 libra eta 8 sol
Larunze Barreixko jauna 98 libra eta 8 sol
Doneztebe Huereko jauna 98 libra eta 8 sol
Doneztebe Salako jauna 98 libra eta 8 sol
Irigoin jauna 40 libra
Mendirisket jauna 61 libra eta 10 sol
Mendikota Jauregizaharko jauna 41 libra
Irabarne Jauregiberriko jauna 49 libra eta 4 sol
Arrokainko jauna 41 libra eta 4 sol
Onize Carriqueko jauna 49 libra eta 4 sol
Urrustoi Saldunko jauna 49 libra eta 4 sol
Undureine Domekako jauna 49 libra eta 4 sol
Undureine Jauregiberriko jauna 49 libra eta 4 sol
Lohitzune Berhoko jauna 49 libra eta 4 sol
Arue Rospideko jauna 49 libra eta 4 sol
Sixko jauna, Othegainko etxaldearentzako, 49 libra eta 4 sol

Jaun bakoitzak Moneins eta Mesples jauneri pagatuko du bere partea sei hilabetetan, azaro honetako 11 abiatuz eta dagun maiatzeko 11an burutuz, interesik gabe, edo ondoko hiru urtetan urteko interesekin, batak bestea itxoin gabe, bakoitza beretik, bere partea pagatua izanen duena zor oroko eta beste obligazioetaz libratua izanen da, hitzeman bezala Moneins eta Mesples jaunak  behartuak dira noble horien zorretik kito jartzera eta pagatzeko orduan zorraren uzte eta eskualdatze kopien ematera, halere zerrendako bat onartzeko faltan izanik eta gehiegikeriz pagatzearen kontra altxa baledi, kasu horretan bakarrik, Arueko, Sarrikota, Abadie Costere, Zibozeko potestat, Ozaze, Sohuta, Olhassar, Irigarai, Carrere, Rutie, Martinko Jaureguiberri, Martinko, Ziboze Salako, beste Martinko, Jorgainko, Andureinko, Casenave, Zuhara, Sartillonko, Athagikoaren ordezko eta pagamendu hau onartu duten beste jaunek berronetsiaraziko dute sei hilabete horietan eta Moneins eta Mesplesen aldeko akta  bilduko, herriak ardu tasa gauzatzeko kasuan, obligazio kontratu honek balioa galtzen du, aurretik idatziaren aplikatzeko bere forma eta edukinean eta justiziako zigorren menpean, bi aldetako kidek berme jarri dituzte oraiko eta geroko ondasunak, kontra joateko ahaler uko egin eta horretaz zin egin Maulen bizi diren Gensaneko Arnaud ikasle eta Meharonko Arnaud ikasle lekukoen aitzinean, bi aldetako kidek eta lekukoek jatorrizko idatzia sinatu dute, nik horrela eskatu bezala.
Sinatua Beloscarkoa, errege notaria.