Antton Negeluak sortürik - 2014

1663.05.Lextarre.Irurikoa[L.29]

Catégorie : Lextarre Publication : Astehartea 24 Bantaila 2015

 

Xiberoako hiru sailen biltzar nagusian, baldintzetan deitua eta Lextarreko auzitegi ohian bildua 1663ko maiatzaren 6an, hor izanik Tholonjonko kondea eta herriko gobernari eta gazteluburu Gramontko Henri, gobernariorde Brosserko Jacques, errege prokurai Costere Abadieko Arnaud, apezeriako (…) Jean jauna, nobleziako Arueko (…) jauna, Onizekoa, Undureinkoa, Hauzekoa, Barkoxe (…), Larunzekoa, eta herria saileko Ligi Iriartko Pierre ibarreskuineko zinegotzi, Iribarne Iriartko Raymond Arbaila handiko zinegotzi Iriartko Arnaud Sans-en ordezkari, Arbaila ttipiko zinegotzi Zuhara Ernigarayko Miguel, Larunzko zinegotzi Undureine Etcheverryko Petiry, Arueko zinegotzi Etcharry Aytzinko Bertran, Domintxineko zinegotzi Berroeta Etcheversko Arnaud, Atarratzeko zinegin Marticheko Pierre, Sorholuze Etchebarneko Jouhaine, Larraineko zinegin Jaureguyko Domingo, Santagraziko zinegin Dendaryko Pierre, Hauzeko zinegin Etcheverryko (…), Barkoxeko zinegin Mercabideko Isac, Montoriko zinegin Aydayarkoa.

Herria saileko zinegotziak biltzarrari aurkeztuarekin (…), erabaki bat hartu beharrean, Iruriko kondeak bazter utzi justiziako pretentzioak berriz bultzatu nahi ditu eta horrekin herriaren egoera eta goxotasuna nahasi, kontseiluan hartu erabaki batzuen arabera, nahiz eta erabakiak ez gauzatuak izan.

Biltzarrak gaia luzaz eta zorrozki aztertu du, baita 1639ko lege-aginduaren ondorioak, (…) herria tokiko karguetaz ukitua izanki (…) halere Iruriko kondeak ustegabetarik irabazi du, (…) Camptorko Isac, arrotza eta Errege ohiaren mosketari izana, jarri du herriko zindik, horren izateaz inork ez daki ezer, tokiko karguak ez dira pagatuak izan, herriak hanitx sofritzen du baita (…) errugabetasunaz, horien jazartzeko dirua faltan izanez.

Eta Zure Maiestatea oso umilki erregutzen du, herriko biztanleak berari oso fidelak direla eta duela guti eginak izan diren legez kanpoko biltzarrak gaitzesten dituztela, horiek burutu dituztenak Iruriko kondeak bultzaturik izanki, (…) Moneinsko eta Mesplesko jaunen zorrari doakionez Zure Maiestatearen nahiari men egiten dute, tokiko karguen ordaintzera ailegatzeko gusta dakiola eremuaren itzultzea eta usaia idatziaren atxikitzea, herriko biztanleak horrekin bizi baitira 150 urte hauetan, zure kortera abian den gobernari jauna biltzarrak otoizten du gure gogoaren Zure Maiestateari aurkeztera, Mauleko gazteluan diren erahiltzaile eta ohoinen kontrako jazarpenen eta zigorren burutzea lehen bai lehen, jadanik otoitzak egin diren bezala (…).

Horrela sinazale Gramont Tholonjon, Brosserko, errege prokurai Costere Abadie, Laxaltkoaren ordezkari Suhandoko, Belaspect, Casenaveko, Saldun, Mercabideko, Undureinko, Atarratzeko zinegin Martiche, herria saileko zindik Etchecaparko.

Idazle Chuhandoko.