Antton Negeluak sortürik - 2014

1663:Zorrapagatua[L.31]

Catégorie : Lextarre Publication : Astehartea 6 Urtarrila 2015

 

Eskiulako baroi Moneinko markes jaunaren eta Xiberoako ordezkarien konferentziaren emaitza.

 

Hartzekodunak eta galdetzaileek aztertu dituzte bi eskaera baztertze ; lehena arbitroen sententziatik horra da eta honen gauzatzea egin da elkargoetan onartu pagamentu eta obligazioekin. Bigarrena Oihenartkoak hiru estatuen aurrean egin duen txostenetik dator, bertan azaldu du dirutzaren erabilera , eta ondorioz herriak ez du gehiago kontestazio biderik.

 

 

Lehen eskaera baztertzea ez da hanitx erabakigarria zeren arbitroen sentenziak 1641ko uztailaren 13ko aktaren eta bere ondorioen aztertzea baizik ez du egin, nahiz eta herren estatua zuzenketen egitera entseiatu zen, pagatzera behartua izan zen, gainera iragan denborak aktaren errekuritzeko ahalmena galarazia zuen, halaber errekurritzeko azaldu dokumentuak kopiak ziren, jatorrizko paperak faltan ziren, pagamenduaren egitera behartu ditu Toulonjonko konde gobernariak, horrela diote ordezkariek, honek eskatzen zuen zorra funtsean probaturik izatea herriaren zorpean jarri aurretik, gauza horretan hartzekodunak ez ziren ados, eta berehalako pagamendua nahi zuten, funtsaren aztertzea gerorako utziz.

 

Pagamenduaren itxuraren arabera, ez da segur aski funtsa ontsa aztertu eta herriak ez du jakin mailegatu dirutza nola erabilia izan zen eta hori gerta liteike geroan, zeren pagamenduaren idaztean Oihenartkoa eskas zen.

 

 

Bigarren eskaeraren baztertzean hartzekodunek ez dituzte egokitzat hartzen Oihenartkoaren argibideak, horretaz ordezkariek diote ez dutela ez pleinitzeko ez onartzeko ahalbiderik, forma guzien kontra egina izan zela eta kondearen autoritatearen ondorioz, honek eskatzen baitzuen zorra funtsean probaturik izatea herriaren zorpean jarri aurretik. Dudarik gabe herriak badu zer esatekorik, akta egina izan da kondua punduz pundu aztertu gabe, horrela egiten delarik usaian, Akizen eta Bordelen duela 13 urte azaldu konduak ez dira orai baliatzen ahal Oihenarten argibideen zuzentzeko, nahiz eta Oihenartkoa prest izan berriz konduen azaltzeko.

 

 

Hartzekodunen ezezkoaren aurrean, ordezkariek dirutzaren erabilpenaz ezagutza orokor eta nahasi bat agertu dute, haztapenean eraman 80.000 libretarik 38.000 itzuli dira, eta denbora iragan arau, interesek honen zati handi bat xahutu dute, horretaz ene sentimenduaren azaltzeko, uste dut :

 

  1. Arbitroek erabaki ona hartu dute, erran dutenean 1641ko uztailaren 13ko aktak behartzen duela herren estatua berrerosteko dirutza eta gastuen pagatzera, funtsean ez sartzean gaizki jokatu dute, herria dirutza horien pagatzera kondenatuz, nola erabiliak izan zen jakin gabe.

  2. Orain arte erabilpena ez da aztertua izan eta noizbait horren egiteko eskumena badu herriak.

  3. Orduko ordezkariak eta hartzekodunak bildu ziren elgarrekin dirutzaren mailegatzeko, nahiko beraien kabuz ibili ziren, bai Chaboiskoa eta Abadiekoa prokurai izendatuz, bai Pariserat diruaren eramateko eta berriz honerat ekartzeko, erabilpen horretaz arduradun jarriak izateko arrisku handian dira, edo gutxienez 9 ordezkariekin eta Oihenartkoarekin biltzera behartuak izatera, gaineratuz elkargoa batek ezin duela ordaindu mailegatu duena baino gehiago.

  4. Hartzekodun jaunek aldeko arrazoi garrantzitsu bat badute, hala nola ez dute deuseretan herria tronpatu, ez dira berataz baliatu eta beraiek pagatu dutena baino gehiago ez dute eskatzen.

  5. Horrekin herriak urrikalmendua merezi du, lortu ez den berrerosterako alimaleko dirutza batez zordun izanki, diruaren bidaltze eta lehen bai lehen itzultzearekin ezaxolakeriak izan dira, baita ailegatu erabiltze hanitxekin, bereziki Bonlocko jaunak eman diruarekin horren interesen interesek dirutza aski handia egiten dutelarik.

  6. Aipagarria da ere nola hartzekodunek interesen interesak pagarazten dituzten, aldiz jatorrizko hartzekodunak pagatu dituztelarik eta hipotekak bere eskuetan direlarik.

 

 

 

Bukatzeko uste dut dirutza horretarik zerbait apaldu behar dela herriaren alde baina pagamendua antolatua denez, aski eragozpen baliteke obligazioen aldatze eta berridaztearekin, hobe da apaltzea interesetan jartzea eta herren estatua 1661ko maiatzetik lehen pagamendurako epeko interez deskargatzea (…) konde jaunak du epea neurtuko, berak dakielakoz podere guneen eta elkargoen nahien berri.

 

 

Ez dut uste epe horren bi edo hiru hibelete beno gehiago luzatzeak merezi duenik. Eta beste pagamenduen epeak ere luzatzen ahal dira, lehen pagamendtik aitzina interes berdinak aplikatuz. Gainera uste du konde jaunak behartu behar dituela herriak obligazioen sinatzera bi asteren epean, epe labur horrek auzietarat joateko gogoa kentzen baitu. Azken finean, uste dut egoki litekeela parropiak ezartzea ardu-tasaren erabiltzeko maneran, hori baita pagatzeko bide goxoena eta obligazioen elkarganako klausulatik kentzea, hau aski gogor izanki.

 

 

Ez dut uste nobleziako jaunek bi urtetako interesen apaltze horren eskatzerik dutenik, zeren horien gain da huts nagusia eta herria horretan ustegabetarik sartu dute eta horien ardura da herriak ez dezan jasan gaizki erabili diru horri, hartzekodunen eskuzabaltasunak du hori erabakiko, baita konde jaunak batekin eta bestekin egin nahi eta ahal duenak.