Antton Negeluak sortürik - 2014

1666-71.Protestantak[L.34]

Catégorie : Lextarre Publication : Astehartea 20 Ürrieta 2015

 

Xiberoako herri honetan zure maiestatearen gobernari Tholongonko konde monsinoreari.

 

Maule et inguruko herrietan ustezko erreformatu fedea aitortzen duten familiaburu eta beste personek umilki erregutzen dute, Jinkoaren graziaz beren jardunen burutzeko askatasuna izan dutela oratorioan baita Mauleko beraien etxetan, hala nola Mauleko errege gazteluan 80 urte baino lehenagotik, orai Maulen bizi diren ministroak atxikiz, et memoria ospetsuko erregeak gazteluaren desegitea manatu zuenetik erreguzaleek fedeko jardunak Sohutako Domec etxe noblean egiten dituzte modu probisionalean eta bertaratzen dira gazteluaren desegin zenetik 17 urtez geroztik.

 

Monsinore, herrian gertatu desorden et mugimenduen baketzean sartu dira osoki erreguzaleak, zure gloriaren zaintzeko helburu bakarrarekin, desorden horiek Maulen fedeko jardunaldien berrezartea oztopatu dute, Nantesko lege-aginduak ahalbidetu izanagatik. Lehenik 2. artikuluak zehazki adierazten du erreformatu fededuner onartua zaiela jardunen antolatzea beraien herri eta gunetan, agerian eta hori 1596, 97 urteetaz geroztik.

 

Monsinore erreguzaleak kasu horretan dira eta ondoan jarria den ziurtagiriak legez eta benetako izaeraz konfirmatzen du, errege prokuraiaren bermearekin, erreguzaleek Maulen eta bertako gazteluan jardunaldiak egiten dituztela 70 urtez geroztik, agerian eta biztanle guzien jakinean, ez da horretaz ezer gehitzerik, nahiz eta oztopo batzu jarriak izan diren zure lege-agiria baliatuz. Hori ikuzirik, Monsinoren graziari gusta dakiola erreguzaler bi gauzetarik bat onartzea, edo Mauleko etxeetan beren jardunekin segitzea, lege-aginduak ahalbidetzen zuen bezala, edo Mauleko dezimarioan fedearen jardunaldietarako gune baten eraikitzea, horretarako edozein oztopo eta nahaskeria debekatuz, zure maiestatearen suieter doakion lasaitasuna jarriz, eta halere jardunen segitzeko ahalmena Sohutako Jaurigoihen etxean, hau Bela Sohuta jaunaren alargun anderearena izanki, horren erabiltzeko ahalmena bermatuz eta nahastera etorriko diren jendeak baztertuz, Maulekoaren berreraikitzea arte eta justizia eginez.

 

Lodia : Toulonjonko kondeari Mauleko Kalbinisten eskaera

 

Urtearen zehazteko elementuak :

  • «  gazteluaren desegitea manatu zuenetik » : 1642 + 17 = 1659az geroztik.

  • « herrian gertatu desorden » : 1661az geroztik

  • «  70 urtez geroztik » : 1596 + 70 = 1666az geroztik

  • «  Bela Sohuta jaunaren alargun » : Bela hori 1660an hil zen

  • Toulonjonko kondea Xiberoako gobernari zen 1671a arte.

 

1666 eta 1671 urteen artean idatzia da gutuna eta Matalazek egin erreformatu guneen desegiteak ez dira agertzen, honen aitzinetik eta onodotik izan oztopoak aipatuak dira.