Antton Negeluak sortürik - 2014

1661-10.Calvo[L.23]

Catégorie : Lextarre Publication : Igantea 4 Urtarrila 2015

François de Calvo, zalditeriako erregimentuburu, edonorentzako baliagarri izateko agiri honen egilea, zazpi zaldun-arin konpainiekin Xiberoala jinik, St Luc markes eta Guienako armadetan errege  ordezkariaren manuz, Matelas apezaren gidaritzapean herriaren altxamendu eta armen hartzeen aurrean Erregearen autoritatearen berezartzeko. Sohuta parropian bizitegi hartu dugu eta gure arribadaren biharamunean parropiako biztanleek eta herriko herren estatuko beste kideek eraso egin digute, lau bost mila gizon armatu  ziren eta guduka horretan gure zalditeriaren buruan ibili da  Sohuta Belako Andre, bere etxean egoteko otoiztu gintuen aitor seme ezkutaria, eraso guzian borrokatu da altxatuen kontra, Erregearen zerbitzuan  kemen, ohore eta gidaritza asko erakutsiz, eta borroka horretan herriko beste aitor semerik ez dugu ikusi, bera bakarrik zen. Egiaren lekuko izateko eta berak nahi duenerako erabiltzeko egin dugu agiri hau. Sohuta lekuan egina, 1661ko urriaren 18an.
Sinatua : Calvokoa, bere ikurraz zigilatua