Antton Negeluak sortürik - 2014

Zinherriak[L.33]

Catégorie : Lextarre Publication : Astehartea 24 Bantaila 2015

 

Xiberoako lurraldea

 

Lextarreko herria saila osotzen dute zazpi zinherrietan hautatu zinegotziek eta burgu pribatuek bidali zineginek. XVIIgerren mendeko karta batek zehazten du zinherri bakoitzaren espazioa : uhaitzarako helbidea(harea eta hartxintxarra), mendixketako lur amankomunak, irasailak, belardiak, oihanak, etab. Baliabide natural horien kontrolak finkatzen du zinherri baten eremua.

 

Zinherriek lurrealdea osotzen zuten manerak seinalatzen du aitzinako antolakuntza bat potestat eta lurzainetan bermatua. XVII gerren mendea baino lehen eginiko zerrenda jarri dut lehenik eta ondotik 1660an zorraren pagatzea finkatu zuten kideena. Bakoitzak pagatzeko duen dirutzak agerian jartzen du garaiko bere izaera soziala. Azkenik orriz bete ditut uztailaren 4ko biltzarrean presente zirenen izenak.

 

 

 

 

Zinherriak..................

 

 

Domintxine

 

Domintxine izeneko zinherrian sartzen dira Domintxine, Berroeta, Silege, Ithorrotze, Etxarri eta Olhaibi. 1655An arno tasari ez erraiteko 80 herrira bildu ziren.

 

  • Potestat : Etxarri Amichalgunkoa, Domintxine Bimeinkoa, Olhaibikoa

  • Lurzain : Domintxine Arroquykoa, Ithorrotze Cascuekoa, Domintxinekoa, Domintxine Garatkoa, Ithorrotze abadia laikokoa, Etxarri Oyhenardkoa, Etxarri Tartaskoa

 

 

1660 : Etxarri Oyhenardkoa 1.476 lt, Bimeinkoa 246 lt, Amichalgunkoa 192 lt, Domintxine Garatkoa 98 lt,

 

Zinegotzi : Echegoyenko Joannes

 

 

 

Arue

 

Zinherri honek Domintxinekoaren itzulia egiten zituen, Lohitzunetik abiatuz Oihergi, Arue, Gestaze, Errebareita, eta ibaiaren bestaldean Ozeraine hartzez. Espazioaren erdian kokatzen zen Arue.

 

- Lurzain : Lohitzune Berhokoa, Arue Casamayorkoa, Gestaze Casamajorkoa, Lohitzune Larrondokoa, Arue Olhassarrykoa, Ozerainekoa, Arue Rospideko,

 

 

 

1660 : Ozerainekoa 432 lt, Geztazekoa 433 lt, Olhassarykoa 143 lt, Erribareitekoa 147 lt, Lohitzune Berhokoa 49 lt, Arue Rospidekoa 49 lt

 

Zinegotzi : Jean de Beracoucheko Jean, Ozeraine Larrouskoa deitua

 

 

 

Laruntze

 

Maule gaineko mendixkaren hegitik abiatzen zen muga, Sohutako oihanaren gainetik, Ospitaleperaino , Urrustoi gaintetik Ainharberaino eta barnean sartzen ziren Ainharbe, Ezpeize, Sarrikota, Mitikile, Bildoe, Onizepea, Mauleko Berroeta, Sohuta, Berrogaine Laruntze, Larrori eta Larrabile.

 

Potestat : Sarrikotakoa, Sarrikotako Domeka, Ezpeizekoa,

 

Lurzain : Onizepe Abadia laikoa, Larunze Barretxkoa, Onizepe Carriquekoa , Sarrikota Casenavekoa, Undureine Domeka, Bildoze Domeka, Undureine Jaureguiberrykoa, Sohuta Jauregoyhenkoa, Onizepe Onismendykoa, Sarrikota Lissaguekoa, Mitikile Othegainkoa, Onizepe Saldunkoa, Sohuta Sallekoa, Larrori abadia laikoa,

 

 

1660 : Sohuta Belakoa 1.131 lt, Ezpeizekoa 598 lt, Sarrikotakoa (Casenave barne) 1.548 lt, Onismendykoa, 196 lt, Bildoze Domeka 98 lt, Sarrikota Lissaguekoa 98 lt, Sarrikotakoa (Golard) 98 lt, Laruntze Barretxkoa 98 lt, Sohuta Jauregoyhenkoa 40 lt, Onizepe Carriquekoa 49 lt, Urrustoi Saldunkoa 49 lt, Undureine Domeka 49 lt, Undureine Jaureguiberrykoa 49 lt, Mitikile Othegainkoa 49 lt.

 

Zinzegotzi : Urrustoi Sunharyko Jean,

 

 

 

Arbaila handia

 

Lextarre, Garindaine, Mendikota, Urdinarbe, Muskildi eta Pagolako parropiekin zinherria honek hazkuntzako eremau handia zaintzen zuen, Garidaineko uhaitzatik San Antoni eta San Gregorioko mendixketaraino.

 

Potestat : Geinteinkoa,

 

Lurzain: Urdinarbe Ahetzekoa, Garindaine Arrocainkoa, Mendikota Bereterechekoa, Mendikota Casenavekoa, Mendikota Jaureguiberrykoa, Mendikota Jaureguizaharkoa,

 

 

1660 : Mendikota Bereterechekoa 369 lt, Ahetzekoa 147 lt, Geinteinkoa 295 lt, Mendikota Jaureguiberrykoa 98 lt, Mendikota Jaureguizaharkoa 41 ly , Garindaine Arrocainkoa 41 lt,

 

Zinegotzi: Mendikota Carriqueko Pierre

 

 

 

Arbaila ttipia

 

Zinherri honetan sartzen ziren Altzuruku, Zuhara,Idauze, Mendi, Zalgize, Doneztebe, Gotaine eta Irabarne parropiak eta horren barne ziren lautada handiak baita Garaibi, Napale, Gatagorena eta Etxekortia mendixkak.

 

Lurzain : Doneztebe La Sallekoa, Zuharakoa, Irabarne Domeka, Irabarne Jaureguiberrykoa, Gotaine Sallekoa, Zalgize abadia laikoa,

 

 

1660 : Irabarne Domeka 738 lt, Gotaine Arbidekoa (La Salle) 598 lt, Zuharakoa 225 lt, Doneztene Sallekoa 98 lt, Irabarne Jaureguiberrykoa 49 lt,

 

Zinegotzi : Urdinarne Boussoueko Pierre

 

 

 

Ibar eskuina

 

Iruri eta Ozazetik abiatzen zen zinherriaren muga, Alozeko hegitik pasatzen, Etxebarre, Bostmendieta eta Hartz sudurraraino, Ahuzki eta Zihigako hegietarik itzultzen zen. Barnean kokatzen ziren Zuhurre eta Maüleko oihanak, Ahuzki aldeko belardiak, eta Aloze, Gamere, Zihiga,,Altzuruku, Ozaze, Iruri, Altzai eta Lakarri parropiak.

 

Potestat : Lakarriko Domeka, Ozaze Domeka,

 

Lurzain : Aloze La Sallekoa, Altzai Athaguykoa, , Zihiga Domeka, Altzabahati Etchebarnekoa, Altzabeheti Gorritepekoa, Zunharreta Harismendykoa, Altzai Irigaraykoa, Ozaze Jaurgainkoa, Aloze Mendrisquetkoa, Altzuruku Ruthiekoa

 

 

1660 : Athaguyko (Lakarri Domeka barne) 637 lt, Altzai Irigaraykoa, 369 lt, Ozaze Domeka 98 lt, Aloze Mendrisquetkoa 61 lt,

 

Zinegotzi : Altzai Patelagoityko Arnaud

 

 

 

Ibar eskerra

 

Atzineko muga segituz eskerretara aurkitzen ziren Iruri, Atarratze, Sorholuze, Ziboze, Onizegaina, Lexantzu, Etxebarre, Ligi, Liginaga, Astue, Hauze, Montori, eta Barkoxe, barnean zirelarik Maidalena eta Erretzu mendixkak.

 

Potestat : Zibozeko Domeka, Hauze Andureinkoa

 

Lurzain : Barkoxe abadia laikoa, Astue Etchecaparkoa, Liginaga Laxaguekoa, Montorykoa, Lexantzu Rutigoitykoa, Onizegaina Sallekoa, Ziboze Sallekoa, Iruri Casamajorkoa,

 

 

1660 : Atarratzekoa 1.504 lt, Barkoxeko baroia 1.570 lt, Zibozeko Domeka 196 lt, Onigainako Salleko anderea, Zibozeko Sallekoa 190 lt, Laxaguekoa 98 lt, Etchecaparkoa 98 lt, Hauze Andureinkoa 92 lt,

 

Zinegotzi : DomekakoThomas

 

 

 

Errege burguak...................

 

 

 

Hauze 

 

Hauze erre burgua zen, Gramontko Antoine IIIren eta gero Irurikoaren eskuko, beratn zuten notari bat, etxezainen aferen konpontzeko epaile bat eta lurralde handia kudeatzen zen, Intxouriste mendixka, Antholeko oihana eta Nafarroako bidea. Jaun horiek ez ziren Lextarreko biltzarretan agertzen baina herritarren zineginak herria sailean ibiltzen ziren, Ibar eskerrarekin

 

1660ko zineginak :Onnabehereko Gachenaud, Aunasarretko Gachenaud, Jaureguyko Jean,

 

 

 

Montori

 

Hauzeren jabe berdinek Argibelleko mendixka eta beriziki Barlanesera heltzen den Lou Bouch oihana ustiatzen zuten. Albretarrek jarri zuten Foru berezi bat eta erreforma zerbitzua.

 

 

 

Atarratze

 

Iduriz Sorhoze zen lehen hiria eta gero gazteluaren beherean eraiki zen Atarratze « hiriberria », merkatu lekuarekin. Lukuzeko jauna famatu izan zen eta 1660an Aguerreko Arnaud erosi zuen burguaren titulua, halere horiek ez baziren Lextarren agertu, zineginak herri sailean ibiltzen ziren.

 

1660 : Atarratzeko zinegin Uhaltko Bernard eta Sorholuzeko zinegin Bordalecuko Arnaud.

 

 

 

Maule

 

Errege burgu zaharrena izango zen : gaztelu gotorra, Maulegaineko merkatulekuaren inguruko auzoa, merkatuko eta zubiko bidesariak, eihera eta Lanbara, Erretzu eta Hittabordako oihanak eta beste etxezainak.

 

 

 

Barkoxe

 

Burgu hori Moneins eta gero Montreal familien esku egon zen eta ez ziren Lextarren agertu.

 

1660 ko zineginak : Salassarko Petiry eta Ascosko Johanne

 

 

 

Hospitaleak.......

 

 

 

Santa Grazi

 

Nafarroako erregea eman zituen eliza eta lurrak Leireko komentuari eta honek denak berreraiki eta ekonomikoki berrantolatu : laborantza (mahasti, sagartze) hazkuntza oihan eta mendietan, Nafarroako bidea, etab. Priorea Lextarreko nobleen taldean zen eta zineginak Ibar eskerreko taldean.

 

1660 ko zineginak : : Echecapar,ko Domingo, Olthabeko Johanne eta Bortiryko Gratian

 

 

 

Larraine

 

Nafarroako erregeak Sauvelado fraidetxeari eman zituen eliza, hospitalea eta « Sauveté » auzoko etxe eta lurrak, horietan San Josef kapera eta Bagargitik Nafarroarat doan bidea, XIVgerrenean Sanson kartak Xiberoan sartzeko bide bakartzat ematen zuena

 

1660ko zinegina Carricaburuko Charles

 

 

 

Urdinarbeko komanderia

 

XIIgerrenean hospitaleak eskeintzen zuen bidaiarien eta praubeen batzarria eta hamarrenekotik diru sartze ederra bazegoen. XVIIgerrenean hospitalean ez da zabalik.

 

1660An apezeria sailean da Chabosko Dominique komanditaria

 

 

 

Berroetako komanderia

 

Mauleko parropiaren zerbitzu egiten zuen, gero merkatu auzoak eraiki zuen bere eliza. Berroetako hospitale eta eliza jarri ziren Jerusalemeko Jondane Johaneko zaldunen esku, gero Maltako zaldun bilakatuko zirenak. XVIIgerrenean hospitalea ez zebilen ontsa eta Urdinarbeko komanderiari lotua izanen zen.

 

 

 

Hospitalepeko komanderia

 

XIIgerren mendean eraiki ziren hospitale eta eliza, bidaiari eta praubeen zerbitzurako eta XVIIgerrenean hospitaleak itxura tristea zuen (begira Robert Elissondoren « Hôpital St Blaise »).

 

1627an komanditario karguan da Peyréko Arnaud (konde izanen denaren osaba).

 

 

 

 

 

XVIIgerren mendearen hastapeneko zerrend batek agertzen ditu 10 potesta eta 66 lurzain, denak noble (Lextarreko biltzarreko noblezia taldekoak) eta Lextarreko kortean epaile tituluekin.

 

1660An nobleziaren zor partearen pagatzeko zerrendan badira 9 potestat eta 39 lurzain. 48 persona horietarik 16 agertzen dira uztailaren 4ko biltzar nagusiko noble sailean, horietan Sarrikotako eta Ozazeko potestatak.