Antton Negeluak sortürik - 2014

1659-64:Atarratze.Notaria[X.13]

Catégorie : Xiberoko bizia Publication : Astehartea 6 Urtarrila 2015

 

Atarratzeko notari Bichoueko Arnauden aktak

 

- 1659-02-23 Lextarren,Voluntradeko Arnaud Xauns, merkatari Bondourko Pierre, Sohutako laborari Suhustegaraiko Gilen, Guienako kortearen aurrean Elizagaraikoak deiturik, Xauns zenduaren ondasunetaz eske, Guienako korteak ezin du, ondasunak Lextarreko kortearen menean dira (...)

 

- 1659-02-23, Lextarre Beloskarkoaren etxean, Lextarreko abokatu Beloskarko Charles, Bordeleko abokatu Grilhonko Jean, 1658-02-08tik Grilhonkoak 33 librako zorra badu (…).

 

- 1659-05-08, bulegoan, Barnexko Petirik, Astue Barnexeko jabeak onartzen du zorra Gamere Elizalteko Tomasi, 100 franko edo 75 librakoa, presazko aferentzat mailegatua, luis xuri eta beste sos onetan kondatua ene aitzinean.

 

- 1656-03-29, Lextarre Beloskarkoaren etxean, Lextarre Gaztelusarriko Garzi, 27 urtetakoa, Agerreko Marierekin ezkondua, eta Agerreko Arnaud eta Jean, hauek Marie arrebaren dotea pagatzeko 75 libra gelditzen da.

 

- 1659-03-20, Maule Pergilem etxean, merkatari Despaignet Pierre eta Doyhenard Gratianne emaztea, Sohuta Maisterre Jeanek Sohuta Doyhenard zenduari zor zuen 50 franko edo 37 libra eta 10 sol, 1624ko martxoaren 21ko aktaren arabera, Gratianneren dotearen pagatzeko mailegatua, trukean Maisterretarrek Sagardoia izeneko lurra erabili dute, horrela segituko dute eta akta puskatuko dute, lekuko Atarratzeko merkatari Ahetzko Domingo eta Onizeko Arsansiagueko Jean.

 

- 1659-03-31, Atarratze Atxeter etxean, Atarratze Atxeterko Pedro eta Uturbideko Joseph eta Larraine Arhetzko Jean, denak merkatari, hizkuntza arruntean ulertzera emana, Onizeko abokatu Jauregiberriko Françoisen eskutik hartu dute pasa den hilabetean, Atxeterkoak 15 kunka gari, Urtubikoak 11 eta Arkezkoak 20, hitzeman dute dagun irailean pagatzea, Lextarreko korteko tasaren arabera, gari kunkak aferetako bidaietan baliatuko dituzte, jakile Alzaiko ezkutari Irigaraiko Pierre eta Montoriko merkatari Casenaveko Miosol.

 

- 1659-07-05, Lextarreko kortean, Zibozeko potestat eta ezkutari Zibozeko Bertran, Lexantzu Urrutigoitikoa, Onize Salako Oliberonko Pierre, hau Salako Isabellek prokurai izendatua, Lextarreko kortean Zibozeko potestata eta Salako anderea auzitan dira, Lexantzutik behera badoan errekan potestat jaunak eihera bat eraiki nahi du, Salako andereak duen eiherako nasaren ondoan, honek dio nasa berea dela eta Bonnecaseko Basile hartu du arbitro eta besteak aldiz korteko abokatu Salako Jean gaztea, dagun ostirale osoa izango dute erabakitzeko, nahi dituzten abisuak hartuz, erabakia ontzat hartuko dute, anartean potestatak ezin ditu lanak aurreratu, 190 librako isunaren mehatxupean.

 

- 1659-07-06, Lextarre Beloskarenean, Lextarreko Nutiriko Marie, Biskaiburukoa, Salaberri Candauko Pierre, biak Lextarre Jondane Johane elizako sakristauak, Nutirikoari eman dute 15 libra, 7 soleko luisetan, baita ere 7 libra eta 10 sol berandutako sarientzat, Lextarreko sakristau eta biztanleak kito dira, jakile ezkutari eta potestat Sarrikotako Isaac eta notari Etxekaparko Ollivier.

 

- 1659-07-27, Lohitzune Barberaenea, Lohitzune Partsukiko Pedro laboraria, Partsukiko Art zenduaren semea, aitak erabaki bezala sei otoiz (…) 75 libra (…).

 

- 1659-08-19, Atarratze, Conguetko Pierre, Ozaze Domekeko potestat eta Atarratzeko errege epailea, onartzen du Atarratzeko merkatari Arhetzko Domingok pagatzea 400 libra, Daugna Jean notariaren1654-01-25ko akta segituz, jakile Sarosikiko Jacques, Gorritoako jauna, Otaixko Arnaud.

 

- 1659-08-25, Atarratze Ahetzenea, merkatari Ahetzko Pierreren alargun Contratko Marguerite, haurren ama eta hauen zilegizko administrazailea, eta Ahetzkoaren ondasunen inbentarioaren ondorioz, Congetko Arnaud jaunak, Xiberoako bikario orokorrak, 17 libra eta 6 sol eman dizkio eskura, Biarnoko personai baten zorraren pagamendu, denak kito.

 

-1659-09-09, Aloze Rokefortenea, Sartillonko Pierre, Santagraziko kalunje eta Alozeko eliza-errentaren jabea, eta Rokefortko Goilart, Urrutiko Esteben, Arhetzeko Johanno eta Aiantko Matheu, errentazainek, onartzen dute 75 libra eta 5 solko dirutza, Donutko Pierre eta Tomasenganik, 1656ko irailaren 18az geroztik beraien aitak Sartillonkoari zor zuen dirutza, denak kito, sinazale Arhezko Jean, Hegoburukoa, Sartillonkoa, Donutko Tomas.

 

-1659-11-25, Atarratze, Sartillonko Pierrek, Altzaiko erretora eta Santagraziko kalunjeak aitortzen du Alozeko eliza-errenta Zaroko Bertranek eman zeiola eta orai berriz itzultzen deio, nahi duenari emaiten ahal duela, sinazale Karrikarteko Pierre, Iruriko konderriko prokurai Barnetxeko Pierre, Sartillonkoa.

 

-1659-11-29, Altzai Etxeto etxea, Karrikartko Sauveur eta Elizaltko Marisans senar emazteek deklaratzen dute Etxetoaren ondoan den Bereteretxe etxea beraien seme Pierrek eraiki duela bere sosekin, Karrikartko Pierre Santagraziko kalunje da, eta beste seme Pierrek eskubide osoa duela bertan bizitzeko, sinazale Sartillonkoa, Loustaunauko Arnaud.

 

-1659-12-06, Onizeko elizako atearen aitzinean, Zibozeko Bertran eta Oliberonko Pierre, hau Salako Isabelle bere amaginarrebaren ordezkari, bilduak dira eiheraren aferan aterabide baten edireiteko, Salakoak eraiktzearen kontrako eskaera egin du, Zibozekoak eraikina ez du burutzen ahal, hilabeteren buruan berriz bilduko dira.

 

-1659-12-12, Onize Arzak etxean, Rospideko Jeanen izenean Barnetxeko Pierre, 20 franko maileguz ematen ditu Dupuy Pierre merkatariari, urte baten buruan itzuliko du.

 

-1659-04, Lexantzuko Johanno Ingoinegaraiko jauna, beretako eta Ingoinegaraiko Jana bere emaztearentzako, saltzen dute lur puska bat, bi itegun zabalekoa, Onizeko elgean Haltie izenekoa, 150 libratan, Aiziriexko Menaud eta Iriartko Gratianne bikoteari.

 

-1660-01-05, Aloze Elizabeko Martinek saltzen du Aloze Etxetoko Pierreri Onizeko elgean den lur puska bat, itegun batekoa, 280 libratan.

 

-1660-01-08, Ozazeko notari Iriartko Arnaud eta Berixeko Pierre Mendikotako erretora dira 100 frankoren maileguz emaile Sagardoiko Pierre jaunari, 3 hilabeteren buruan pagatuko du.

 

-1660-01-20, Atarratze Conget etxean, Congetko Pierre Tomasek, Domekeko potestat eta Gamere Larratzko jaunak nahi du erretor bat Gameren elizako zerbitzuaren egiteko, duela hiru hilabete Iriartko Grazian zendu zen eta zerbitzugabe da, Olorone apezpikutzako bikario orokorrer aurkeztu du Elizaltko Jean jauna, eta beharrezko agiriak eskatzen ditu.

 

-1660-02-16, Sartillonko Pierre, Santagraziko kalunjeak deklaratzen du eskuratu dituela Oihenartko Allanderen 300 libra eta interesak, hau Bordeleko parlamentuko abokatua eta Salbaterrako notari Abadieko Jeanen eta Bastidako notari Granako Teophilen hartzekoduna, eta bestaldetik Oztibarreko biztanleenganik 1.300 libra, halere guziak ez ditu onartzen, jakinez Zibitzeko jaun Oihenartko Gabrielek, Oihenartko Allanden semeak, eman dizkiola 1.000 libra eta interesik ez du nahi, hori guzia egin du Oihenartek Oztibatarretaz, Abadikoaz eta Granakoaz eskuratzeko zituenen ahalbidetzeko, horren jakinean jartzeko egin da hau, sinazale, Domeko Pierre bikarioa, Latsagako Pigenaud, Barkoxeko merkatari.

 

-1660-03-14, Atarratze Hegillotenea, Bosomko Pierre aita semeek mailegatzen dute 110 franko edo 92 libra Barnetxeko Marieri, beraien presazko beharrentzako.

 

-1661-09-13, Atarratze Peirotenea, Sartillonko Pierre, Altzaiko erretor eta Santagraziko kalunje, Alozeko Etxekaparko Petiri eta Karrikondoko Petiri, biak eliza-errentazainak, hauek Zihiga Aizagerko Petiri eta Jakesek eman 64 frankoko dirutza onartzen dute, aitzinetik dirutza hori mailegatua zuten errentatik, Congetko Pierre notariak egin akta baten arabera, denak kito.

 

-1660-01-19, Atarratze, 1658ko martxoaren 19an Hegoburuko Mariek eta Hobiagako Pegenaudk saldu zuten lur puska bat, lau itegun zabalekoa, Dubarbier notariaren aktak dion bezala, Barkoxeko Rospideko Bernardi, Sartillonko Pierre zelarik bermea, 240 libratan, jakinez hau hartzekodun zela Gorostordoiko Petiriganik 167 frankotaz, baita Hegoburu delakoetaz 1644az gerostik 31 frankotaz, orotara 240 frankoko dirutza gertatzen delarik, dena zilarrezko pistola eta beste sosetan kondatua ene aitzinean, onartzen dute Sartillonkoak lur hori bere gisara baliatzea eta honek akta guziak itzuli ditu, denak kito.

 

-1660-12-07, Lexantzu Buztanobienea, Lexantzu Arthexko Jeanek saldu zuen Koster etxea, bere baratze eta sagardoiekin, dena hetsirik eta itegun bateko zabalekoa, 97 libratan, Iruriko konderriko prokurai Barnetxeko Pierreri, orai Etxeberriko Margeritek, Magreko Domingoren emazteak 75 libra eta 10 solekin ordaintzen du, sinazale Atherei Arhetzko Pierre, Elizagaraiko Martin.

 

-1660-12-20, Altzabeheti Etxebarneko Pierre zenduaren alargun Barnetxeko Mariek onartzen du 160 frankoko dirutza, Zibozeko elgeko lur puskarentzako, bi itegun zabalekoa, Zibozeko Barnetxeko Bertrandek kontratuz erosia.

 

-1661-01-07, Atarratze, Partoisko Domingok onartzen du 60 frankoko mailegua, Gamere Elizaltko harginari egina, urte baten buruan pagatuko du, sinazale, Ozazeko notari Iriartko Arnaud, Gamere Eliziriko Domingo.

 

-1661-01-05, Barsenkiko Marie, Lexantzu Irigaraikoa deitua, 18, 19 urtetakoa, bere osaba Lexantzuko Irigaraiko Domingo lekuko izanki, akta honen galdezale da, beste osaba Irigaraiko Petirinuk bere ezkontza hitzartu zuen abenduaren 10an Etxebarreko Irigaraiko Petirikin, bera ez da ados, 3° edo 4° graduko senideak izanki, akta honekin ezkontza hitzarmena baliogabetzen du eta Irigaraiko Petiri jakinean jartzen.

 

-1661-12-19, Etxebarre Uturriagako Jeanek onartzen du 48 frankoko zorra, Onize Agerreko jaun Irigaraiko Pierre ezkutariari mailegatua, presazko beharretan erabiltzeko.

 

-1661-12-19, Atarratze Llemoina etxea, Arbideko Joseph aitorsemeak maileguz emaiten du 160 frankoko dirutza Arhanko Arnaud merkatariari. 1651az geroztik Irigaraikoak zor zuen Arbidekoari 100 franko eta 60 franko interes, sei hilabete barne pagatzea hitzeman du, ondorioz Arbidekoak Arhankoari hitzeman du aktaren ematea bi aste barne, Arhankoak 160 franko aurkeztu ditu, horrela Irigaraikoak eman behar du Lexantzuko Apezeitxi 160 franko, horietaz zorretan baitzegoen Arhankoa (?).

 

-1661-11-01, Lexantzu Etxeberriko Jakes laborariak saltzen du Lexantzu Urrutiko Domingori elgeko lur puska bat, itegun erdikoa, 62 frankotan, 41 urteko berrerosteko baldintzarekin.

 

-1661-11-01, Atarratze Maizterrenea, Maizterreko Jean zapataginak saltzen du Lexantzu elgeko lur puska, itegun batekoa, Altabeko Petiri eta Etxeberriko Jakesi 97 frankotan, hauek 1649an saldu zuten berbera 88 frankotan.

 

-1661-09-03, Aloze Etxartenean, Onalaintiko Gillen, Aloze Ager deitua eta Etxeberriko Domingo, Etxebarre Arhaintz deitua, biak Rokafort elizako errentazainak, eta Etxekaparko Pierre, Pikospeko Johanne, Etxartko Petiri, Jauregiberriko Arnaud Xans, Montagutko Goilard, Karrikiriko Domingo, Bereteretxko Johanne, Karrikartko Petiri, Elizabeko Martin, Etxeberko Eneco, denak errentajabeak, galdetzen dute erretora, eliza zerbitzuaren egiteko.

 

-1661-08-16, Maule Gomdo etxean, Muskildiko Jauregiberriko Bernardek, bere ama Chaboisko Marieren ordezkari gisa, aitortzen du duela 8 urte eskuratu zituela 100 franko kapital eta 8 franko eta 5 sol urte bateko interesekin, Lohitzune Amokainko Johannesen eskutik, hau Baxenafarroa Uharteko Dissarol Arnauden ordezkari izanki, Jauregiberrikoak Amokainen kontratua baliogabetzen du, jakile Agonsterreko Jean ikaslea eta Barnetxeko Domingo Ozazeko laboraria.

 

-1661-08-15, Atarratze Bichoue etxean, Etxeberriko Petiri laboraria, Onize Arabehere deitua, Kandiratzko Marieren seme eta oinordekoa, azaltzen da Onize Iriartxeberriko etxe eta lurren jabe, 1652ko irailaren 18ko aktaren arabera, 100 frankotan pagatua izana (…).

 

-1661-06-21, Atarratze Bichoue etxean, Ricauko Pierrek, Xalozako Samadet herrian sortua eta orai Onizen bizi, aditzera eman du nola bere anie Bernard zendu den duela 6 hilabete eta bere ondasunetaz oinordetua izan dela, baina distantzia handiagatik ezin dituela baliatu eta bere anaie Arnaudi emaiten dituela.

 

-1661-06-21, Atarratze Bichoue etxean, Zalgize Iribeko Iturriko Catherinek, Gelose izeneko lur puska bat baliatzerat eman du Zalgize Kokostegiri, hiru urterentzat, 40 frankoko dirutzaren truke.

 

-1661-05-29, Atarratze Atxeter etxean, Ziboze Urrutiko Bertrandek, Lakarri Losaneko Michelle jaunaren ordezkariak, Iruriko prokurai Barnetxeko Pierreri emaiten du Eiherabidea izeneko lur puskaren jabetza, Onizeko elgean adgo eta 207 franko balio du.

 

-1661-04-20, Onizeko Arabtxerenea, Arabtxereko Pierre, Etxeberriko Petiri, Jeanne eta Laurent aurrideak, Eskapuleko Ménard osoba eta tutorearen aurrean, onartzen da hiru aurrideek Etxeberriko etxearen jabetza partea dutela, Etxeberriko Pierre eta Arabtxere Marieren 1658ko ezkontze kontratuak zehazten duen bezala, Arabtxereo lur puska bat erabiltzen du Etxeberrikoak, lehenago Atarratze Xixerekoari erosia 200 frankotan, itegun bat eta laurden zabalekoa. Bestalde 1652az geroztik Salako elgean den lur puska, Kumelge deitua, bi itegunekoa, erabiltzen du eta 100 frankotan estimatua da, orotara 400 franko egiten du 3 aurrideen alde eta Etxeberriko Pierrek ez ditu emanen dotearen afera xuritu arte, baina bai interesak ditu pagatuko, jakile Salberriko Pierre Mosengaxez deitua, Agerrodiko Domingo Karpendi deitua.

 

1661-02-06, Atarratze Garberenea, Deset etxearen jabe Desetko Ciprianik aitortzen du Irigaraiko Françoise jostunak eman dizkiola 100 franko, erran du dirutza hori erabiliko duela bere hazkurrian, ezin duela lanik egin, 88 urte dituela eta etxearen jabe dela.

 

-1661-02-04, Atarratze Bichoue etxean, Aizirieixko Pierrek, orai Ipuzkoa probintziako Donostian bizi da, Kastillako konderrian, Etxebarre Aizirieixko Jeani egiten du hiru etxeen emaitza, oinordetzaz Etxebarreko Ibar, Buztanobi eta Aizirieix etxeen jabe zen eta Jeani emaiten ditu, bere aldetik zerbitzu onak ukan dituelakoz, bere gain da Lextarreko korteko tasa ziligizkoen pagatzea.

 

-1661-01-09, Atarratze Moinantenea, Ozaze Karrondoko Martinek, laborari jabeak, aitortzen du zorretan dagoela Arbide Moinanko Joseph ezkutariarekin, 116 libra mailegatu zituelarik Ozaze Apezetxebordako lur puskaren berrerosteko urte baten buruan ordainduko du.

 

-1660-12-18, Zihigako elizaren ate aurrean, Sartillonko Pierre, Santagraziko kalunje eta teologian dotore, Karrikartko Pierre, Santagraziko kalunje eta Alozen bizi, trukean jarri dituzte, Santa Maria katedralako kalunje Martinko Arnaudekin, Oloroneko Forticq izeneko eliza-errenta eta Alozeko eliza-errenta, jadanik errentazain eta jabeek baietza eman ondoren, Xiberoako bikario orokor Congetkoari galdera egin du eta honek hilabete honen 16an titulua eman du, Sartillonkoak eskatu du jabetzan ezartzea eta Karrikartkoak segidan egin du, ate handia zabalduz, ur benedikatuz bazterrak ihiztatuz, zeinuak joz eta aldare handian missel-a irakurriz., ekintza horretaz akta egin dut, lekuko Goihenexko Bertand, Altzaiko Trubonin, Zihiga Bereteretxeko Miguel.

 

-1662-01-08, ezkontza akta, alde batean Iruri Urrutiko Esteben, bere aita Esteben, Sala Martinko Pierre aitorsemearen baimenarekin, Hegillor Kontractko Arnaud, Boxoe Pierre, Atarratze Sanbiat Joseph, Zunarreta Araintiko Johannes, eta bestetik, Goihexko Domingo, Graxiana arrebaren ordezkari, Lakarri Insaustiko Gillen, Insaustiko Petiri osaba, Altzai Latsunko Domingo, Esteben Graxianaren zilegizko espos date eta alderantziz, Esteben Urrutiko etxe eta bordalteen oinordekoa da, bere aitak txikitzen du biziko hazkurria, idi gazte bat eta lur puska bat, dotea finkatua da : 600 franko edo 450 libra, upel baten egiteko intzaurtze zurra, 160 sagarrondo, kapitxale pare bat, sei plater, sei azieta, estainuzko gatzontzia, 2.000 ohol, ezteietarik urte batera pagatua izanen da, erdia sosetan eta erdia abereetan, gaineratuz 10 edergailu, kesa bat arropa, Esteben eta bere amarentzako eztei jantziak, gustoko muebleak, bikotea eztei ondoko irabazien kontratuan da, ezkontza kontratua apurtzekotan dotearen dirutza eta edergailuak Goihexkoari itzuliko dira, denek kontratuaren segitzen azpimarratzen dute, baita Graxianak ere.

 

-1662-01-04, Atarratze Etxeterenea, Hauzeko merkatari Dupuiko Pierre osasun egoera txarragatik ezin da joan Cuça hiriala, han errefuxiatua duen arreba Graziren ikustera, bere kuriositatearen asetzera, afera batzuk hemen gelditzera behartzen dute, Cuçara aferetara joan behar duen Axetzeko Pedro hartzen du arartekari bezala, (Cuçan Grazik haur bat sortu du eta aita Arhetzekoa dela erraiten du eta honek probatzea eskatzen du), jakile Olliko Luis zerragile, Cournerko Jean zapatagin.

 

-1662-02-08, Onize Azarkeko Gillenek erosi zuen lur puska bat, Ezkieta auzoan eta 4 itegunekoa, 100 libratan, (aitzinetik Irigaraik erosi zuen, gero Etxebarnekoak…)

 

-1662-01-22, Onize Oliberonenea, Salako jaun Oliberonko Pierrek onartzen du Etxebarre Uturriagako bikotea Erretorenia izeneko bere etxean, baliatuko dituzte 3 gela, baratzearen 2/3a, gela batean sua egingo dute, granerean kutxak, 2 barrika eta belarra sartzen ahal dituzte, 200 frankotan, Uturriagakoek Oliberonkoari 3 zor-agiri pasatzen dute, diruaren eskuratzea bere gain jarriz.

 

-1662-02-08, Irigoinegaraiko etxea, Congetko Pierre, ezkutari, potestat, Ozaze Domekako jaun,

Ezkontza jadanik prestatua zuten, batetik Arabehetiko Ziprian, Irigoinegaraiko Marieren osaba, hau etxearen jabea, bestetik Minonko Pierre, Jauregiko Jeanen osaba, orai azaltzen dira Irigoinegaraiko Marie esposageia eta Jauregiko Jean esposgeia eta Domingo bere aita, trukean dituzte, alde batetik Ezkieta auzoko 4 iteguneko soro bat, itegun bateko iraiztorra bat Biskaia deitua, itegun bat eta erdiko iraiztorra bat eta itegun eta laurdeneko beste bat, bestaldetik Irigoinegaraik 8 itegun eta erdiko iraiztorra bat badu, etxetik hurbilago, lekuko, Casenaveko Bernard teologian doktore eta Etxekaparko Jean laboraria, nota : 30 gaztainondo ahantzirik gelditu dira, horietan 10 handi)

 

-1662-02-04, Onize Goihetsenea, Onize Goihenetxeko Petiri laborariak Arhexko Domingori emaiten du lur puska baten balioa, elgean den Pinka izenekoa, bost kuarta beterik gari azi ereinak dituena, 1640an Goihenetxeko Petirik, oraikoaren attattak, erosi zuena Onize Jauregiko Margueriteri, 250 frankotan, Arhexkoari prezio berdinean uzten du gei 3  libra kontratu-sari, Arhexkoa Begueriekoari eta Oliberonkoari pagatzea hitzeman du eta Goihenetxekoa kontent.

 

1662-03-19, Altzai Bereteretxenea, Latsuneko Domingok aitortzen du Karrikarteko Laurensekin duen zorra, iragan urrian 100 frankoko mailegua eginik, presazko beharrentzako eta Calvo jaunaren pagatzeko, bere gizonen egonaldi eta ateratzearenkari pagatzera behartua izanki, urte baten buruan pagatuko du Karrikartekoa, lekuko Etxaluzko Domingo eta Onabehetiko Arnaud, biak Altzaiko laborariak.

 

1662-03-27, Atarratze Moinantenea, Barkoxe Salaberriko Bernard eta Martin,aitaseme jaun eta jabeak, hizkuntza arruntean ulertzera emana izanik, aitortu dute 3.647 frankoko zorra Arhetzko notariak 1643 eta 1646an egin akten arabera(dozena bat maileguen zerrenda) urterako pagatzea hitzeman dute.

 

-1662-04-10, Atarratze Moinantenea, Gotaineko ezkutari Moinantko Josephel aitortzen du eskuratu duela 192 frankoko dirutza, Artatxetko eta Bauvinen eskutik, hauek Garkoixbideko Marie Barkoxeko Biskai andereaen ordezkariak, honen senar ohiak Azkonziloko Petiri eta Xurikobierrori egin maileguaren ondorioz, denak kito.

 

1662-04-18, Gotaine Sortixenea, Sorhondoko Mariek, Kamiarteko andereak, Dessar Arnaaudi saltzen du lur puska bat, Gotaineko elgean Sagardoixarre deitua, 80 frankotan, 41 urtez berrerosteko baldintzarekin dirua eskuetan du.

 

1662-05-20, Gotaine Grison etxea, Grisonko Marie, Pagolako Gerde etxeko andereak aitortzen du Moinatko Josephi duen zorra, 33 librakoa, bere beharrentzako.

 

1662-04-23, Atarratze, biltzarren ohiko lekuan, Gorritoa Augerotko Xans, Ajiako Pegenaud, Ahetzeko Pierre ordezkariak, Burguburuko Pierre, Aistorko Pierre, Maletko Domingo, Etxeterko Pedro, Saubiatko Josep, Elizeixko Jean, Lopitzko Petiri, Eroneko Jacques, Etxekaparko Arnaud, Maisterreko Jean, Mendibilko Jean eta Galanteko Dominika, bilduak ziren eta erran dute iragan urtean herrian banaka batzuk nahasmenak jasan dituztela, hiri honetan desorden handiak izan dira, zeren eta biztanleek ez zituzten oldartuen xedeak segitu nahi, nahasmen horietaz jakinean izan dira Erregea eta Bordeleko parlamentua, gure jaunen partetik, parlamentuko ordezkari bat herrira heldu zen ogendunen gaztigatzeko, horietarik batzu herritik alde eginik, eta besteak herri osoaren interesatu beharrez amnistiaren lortzeko, erabakia izan da 4.500 librako dirutza altxatua izanen zela herritar guzienganik, amnistiaren lortzeko. Herriko beste biztanleek dakiten bezala, Atarraztarrak ez dira altxamenduaren buruan ibili, ez dira legez kanpoko biltzarretan egon eta alderantziz, altxatuek egin dituzten egonaldiekin gastu hanitx jasan dute. Amnistian ez direla ez izendatuak ez sartuak izan nahi deklaratzen dute, eta halere, St Luc jaunari erakusteko sineskor direla, 4.500 librako dirutzaren bere partea pagatuko dute, ez dute nahi beste erregistratze gastu edo isunik pagatu eta Montoriko notari Rospideko jaunaren ordezkatze akta gezurtatzen dute. Gainera, jadanik ahoz erran duten bezala, 1661ko maiatzean hasi dira Moneins eta Mesplesekiko zor orokorreko partearen ordaintzen, ez dute inoiz izan eta ez dute nahi nobleziako eta apezeriako jaunekin inolako iskanbilarik, horietaz eta guziaz akta eskatzen dugu, eta Rospidekoari jakinaraztea, gure egin beharra izanki, jakinaraztea eskaintzen dugu, idazten dakitenek sinatua.

 

Egun berdinean eta Mauleko Gourdo etxean, errege notari Rospideko Bernardi jakinarazia izan da, honek ez jakiteaz ez baliatzeagatik, ez zuen nahi ez entzun ez erantzun, jakile Sarrikotagaineko Arhetz Jean, Barkoxeko Berhoko Bernard, biak laborari, idazten ez jakinez ez dute sinatu eta Rospideko jaunak sinatzeari uko egin du.

 

-1662-05-22, Atarratze Peirotenea, Congetko Arnaud, bikario orokorra, Santagraziko kalunjea eta zindika, hor zegoen erraiteko eliza-hamarrekoaren maiztergoa erabakia izan dela, 1662tik 1666ala, lau bilketak 260 frankotan, Oilhokikoak Congetkoari San Mixel egunean pagatzea hitzeman du, maiztergoaren jabe dira Basagaitzko Domingo Oilhoki deitua eta Lexantzu Iriartko Jantho Ligi Elizagarai deitua, hau eskas izanki, Oilhokikoak ordezkatzen du.

 

-1662-02-20, Atarratze Bichoue etxea, Arhetsko Pierre, Santagraziko kalunje eta erretora, izan da erraitera Arbelko Matias, zilegizko bere iloba apezgaia, Biarnoko Oloronen ikasle denak Jinkoaren zerbitzatzeko apezgoako ordenak nahi ditu, horretarako Oloroneko apezpikuaren edo bere bikario orokorraren agindu gutunak behar ditu, eta horiek ikusten badute bizitzeko ahalik ez duela, gutunen egiteko oztopoak jarri dituztenez, Arbelko Pierrek bere ilobarentzat hipotekan jartzen ditu Santagraziko Ainguruturuko borda, bordalte eta lurrak, horiekin urtean 60 librako errenta izanen duelarik, beregain izan arteko epean, sinazale Elizeizko Jean zapatagina, Altzuruku Bidarteko Gillen, erretora, jakile Arakoixko Johanto, Baratxeko Bernard.

 

-1662-05-30, Irabarne Bidartenea, ezkontza tratua, batetik Gotaineko arotz Herreroko Ramon,Garikoitzko Arnaud lehengusua, Mesterko Gillen, Arbideko Arnaud eta beste sei aurride, bestetik Espeletko Anne, Espeletko Anchenand eta Etxebehereko Graxianaren alaba, Espeletkoak Anne ordezkatzen du, bere baimenaren lortea onarturik, Herrerokoa bigarren ezkontzako senar izanen da, meza saintua entzunen dute eta benedikzioa hartuko dute, Espeletko Anchenandek dotearen pagatzea hitzeman du : 200 franko, esposaren eztei arropa, he bat eta arropa bi kesa, Herrerok eztei gastuak bere gain hartzen

 

 

-1662-06-20, Iruri Lostalas etxea, Congetko Arnaud, bikario orokor eta zindik, hor zen finkatzeko Ozazeko eliza-hamarrekoaren erdia, 180 frankotan, Erramu egunetik hastez lau urterentzat, Iruriko Ahetzeko Pierre eta Arnaud aitasemer eta Atarratzeko Elizalteko Bernardi, lekuko Zalgize Gorostegiko Johanoz eta Iruriko Goilardasko Johan.

 

-1662-07-15, Larraine Karrikaburu etxea, Larraine Arabehereko jaun Bereteretxeko Pierriand 60 frankoren emaile da Arbide Moinantko Josephi, Larraine Aixirieixko Dominori hartzekoak dituenak, Aixirieixko Marien doteko azken partea.

 

-1662-05-29, Santagrazi Arbel etxea, bilduak dira Congetko Arnaud, Lusseko Valentin, Jorgain Monant, Rutie Martinko jauna, Hegoburuko Pierre, Arbeleko Pierre, Karrikako Pierre, Karrikartko Pierre, Zibozeko Pierre, Undureineko Pierre, Xuhurtko Laurent eta Zaroko Bernard, denak Santagraziko kalunje eta apez, beretzako eta eskas diren Santagraziko bikario Bereteretxeko Pierre eta beste kalunjeentzako, jabe diren eliza-hamarrekoa finkatzen dute lau urterentzat 1.000 frankotan, pagatzeko salbuespena gerlako etsaia lurretan izatera mugatzen delarik, maizterrak dira Xuhurtko Laurent, Arbelko Domingo, Mossempesko Jean, Arrobiertko Domingo, Eskerko Arnaud, Jauregiberriko Petiriren ordezkari Arrakoexko Johane, Karrikeko Jean, Arhanzetko Petiri, Bortiriko Grazian eta Baratxeko Bernard, denak Santagraziko laborari eta bakoitzak urtean 100 franko pagatuko du.

 

-1662-07-23, Ligi Elizagaraiko etxea, Santagrazi Kurutxagako Xansek ordezkatzen ditu Xikoko Domengine bere emaztea, Kurutxagako Marie bere alaba eta Arhantxetko Petiri bere suhia, eta Santagraziko elgean den lur puska baten saltzea onartzen da, sorotan den 4 itegunekoa, 400 frankotan, 41 urteko berrerosteko baldintzarekin, Elizagaraiko jaun Iriartko Jeani, dirua eskuetan duela, Migelko Pierren pagatzeko.

 

-1663-05-28, Onize Vidartenea, ezkontza tratua, alde batetik, Lexantzu Etxekaparko Johanto, Marguerite bere ama, Pierre anaie gehiena eta bestetik Onizeko Vidarteko Marie eta bere ahizpa Jeanne eta Catherine, Marie ahizpari Catherinek emaiten du Vidart etxa bere mueble, baratze eta ilerriekin, Etxekaparko Pierrek ezteietako gastuak pagatuko ditu, Johantok pagatuko du 200 franko urtea barne, 50 franko Marieren janzteko, kordeilat oihal hiru kana Jeanneri, ezkonkideak ezkont ondoko irabarzietan erdizka dira, haurrik ez izatekotan ezkontza desegiten da eta dotea itzultzen Johantori.

 

-1663-06-17, Atarratze Barneixenea, Arhetzko jaun Haritxagako Jean, Altabeko jaun Goihenexko Domingo, Jauregiberriko jaun Garatko Domingo, denak Sarrikotagainekoak, entzutera eman zaie hizkuntza arruntean, bildu dira onartzeko Barnetxeko Pierrekin duten zorra, 75 librakoa, Barnetxekoak mailegatu zieten zilar xuriko 25 luis, Montoriko mediku Karrikeren pagatzeko, honek ondasunen bahitzeaz mehatxatzen zituen, Andere Dona Maria egunean pagatuko dute.

 

-1663-06-24 Atarratze Atxeterko etxea, Gaztelondo Xorhoko Domingok Espainiako ezku bat eta

erdi emaiten du Atxeterko Pierreri, ezku bat zilarrezko 10 erreal balioan, Nafarroa garaiko Uztarrozko Vistonalen kondu, honetarik dirutza handiagoa du hartzeko Xorhok, eta Atxeterkoari gehiago emanen du, gainera Xorhok 39 libra emaiten ditu Atxeterkoari Larraineko Berokikoaren kondu.

 

-1663-07-16, Irabarne Vidarteneko bortaitzinean, Gotaine Sorhondoko jabe eta andere Mariek aitortzen du 154 libra eta 10 solko zorra duela Arbide Moinantko Josephekin, urte bat barne pagatuko du.

 

-1663-07-17, Atarratze Congetenean, Mitikileko merkatari Guichounetko Pierrek aitortzen du Congetko Pierreri duen zorra, 150 librakoa, 1651an Rospideko notariak egin aktaren arabera.

 

-1663-08-25, Sarrikota etxe noblean, Sarrikotako Isaac, ezkutari Casemaiurko Josue bere aita zenduaren oinordekoa, azaldu da Berrogaine Othegain etxearen urteko errentaren kondatzera, 43 eta ¾ kunka gari eta 2 barketa ( ?) kandatu da errenta, hau 1620an Gonheix zenduari erosi zuen Sarrikota zenduak.

 

-1663-09-20, Aloze Karrikiri etxea, Altzaiko erretor Zaroko Arnaud, Santagraziko kalunje eta Alozeko eliza-errentaren jabe, eta Iriartko Johanne izan dira mailegu egile, Iriartkoak errentatik eskuratzen du 75 libra eta itzuliko ditu urte baten buruan.

 

Egun berean, Lexantzuko Uhaltko Bertholomek 56 franko itzultzen ditu eliza-errentari.

 

-1663-10, Atarratze Bichoue etxea, Venoan Leon, Ortezen sortu zeinu urtzailea, azken 6 astetan Irurin zen 3 zeinuren urtzera jinik eta Zunharretako biztanle batzuk nahi zuten 2 zeinu, idande batez joan zen eta Zunharretako erretor Etxartko Xansekin eta beste fededunekin hitzartu zuten 84 libratan, espresuki joan zen eta 5 astez moldeak egin, 84 librak ahoz eskatu, eta aste bat pasaturik, justiziaren bidez eskatzen ditu.

 

- 8-1663-10-08, Atarratze Barnetxenea, Liginaga Iribarneko Etxartko Domingok aitortzen du 75 librako zorra Iruriko prokurai Barnetxeko Pierreri, dote partearen pagatzeko mailegatua, dagun Eguberriz pagatuko du.

 

-1663-10-28, Gotaine, Irabarneko Etxeberriko Jeanek aitortzen du 200 frankoko zorra Arbide Moinantko Josephi, urteburuan pagatuko du.

 

  • Pinkokiko Graxianak aitortzen du 60 franko eman dituela Arotxarrenko Marie, Etxetoko andereari, aitzineko zorra.

 

-1663-12-20, Onize Irigoinegaraiko barnean, Jauregiko Domingo, Jean esposgeiaren ordezkaria eta Irigoinegaraiaren administrazalea, Migelko Pierre eta Atarratze Arabehetiko Simon aholkulari, Onizeko elgeko lur puska bat, itegun 1/4ekoa, emaiten dute Irigoienko Domingo eta Arotzarriko Arnalde, aitagiharreba eta suhiari.

 

-1663-12-21, Atarratze Moinant etxea, Arbide Moinant Jacques ezkutariak saltzen du Intsouriseko borda Hauzeko Onabehereko jaun, Errezarretko Garchenaudi, 700 frankotan, Errezarretkoak bertan emana.

 

-1663-12-31, Atarratze Peirotenea, Altzai Athagiko jaun Zaroko Bertran, Atagiko Jeanne Marie bere esposaren ordezkari, hau Sartillonko kalunje osabaren oinordekoa, Jeanne Mariek ezagutzerat emaiten du eskuetan hartu dituela Barkoxe Arangaraiko Olivierek eman 148 frankoak eta behi bat, 1632 eta 1633ko kontratuek finkatu bezala, Arangaraikoak zor zituen 200 franko Congetko Marie zenduari, Zarokoa eta Arangaraikoa kito dira.

 

-1664-01-07, Gotaineko oihaneko, Lemainia, Elizagaraiko Arnaud, Tartaxuko Martin, Gestrusko Martin, Osiateko Roger, Tartaxugoiti Petiri, Soraburuko Pierinaud, Intxauspeko Petiri, Iriarteko Arnaud, Tresoberko Arnaud, Poxuko Pierre, Salaberri Johanto, Kauderatzko Arnaud, Keizelako Petiri, Grisonko Pierre, Hostixko Pierre, Lapitzeko Johane, Herreroko Gillen, Uturrisque Denis, Puxuluko Arnaud, denak Gotaintarren izenean, saltzen dute Lemainiaxiloa izeneko lur puska, 3 itegunekoa, 200 frankotan, 41 urteko berrerosteko baldintzarekin, Gotaineko Bordabehereko Bernard eta Arnaudi, dagun maiatz 1an pagatzekoa.

 

-1664-01-10, Gotaine ezkontza, batetik Logeko Petiri laboraria, Arnaud anaia, Maule Bagalziagako Bernard lehengusua eta Irabarne Grikoitzko Arnaud aitagiharreba, bestetik, Sorhixko Marie jostuna, Sorhixko Pierre lehengusua, Sorhixko Pierre iloba, Logekoak ekartzen ditu 1.140 franko, horietarik 600 Iriarteko bordatik, 50 ezku balio duten 200 ardi, 100 franko balioko 2 behi eta xahalak, Gotaine eta Irabarneko parropietarik sartzen diren 240 frankoak, Marieko aldiz 300 frankotako mozkinak, hala nola, Tartaxutik 150, Minagaraitik 80, Irigointik 60, gainera ohe eta altzariak, ezkontzatik heldutako haurrak oinordeko izanen dira, usaiaren arabera.

 

-1664-01-30, Atarratze Barnetxea, Iruriko prokurai Barnetxeko Pierre, Biarno Hautevielleko Sireko aitasemeak, biak teilagile eta konderrian eginen dituzte bi teila mota : bata hegatzetakoa eta bestea ximineatakoa, Irurikoak eraiki nahi dituen etxeentzat, teilen egiteko lekua Uturri etxearen ondoan eman deie Barnetxekoak, 1.000 teilakal 20 libra, hazkurri eta tresnentzako 50 libra, adarki eta egur arrail 20 orgata, 20 orga 27 librako presioan

 

-1664-01-14, Atarratze Congetenean, Goihenetx Oilhokiko Pierrek eta Graxianak, hau Ligi Goihenetxeko oinordekoa, Karririkiko Petiriren emaztea eta 30 urtetakoa, aitortzen dute Congetko Pierreri zor dutela 45 libra, gari eta artotxiki erosten erabiliak, urteburuan pagatzea hitzemaiten dute eta Graxianak Petiriri izenpetaraztea hitzemaiten du.

 

-1664-02-01, Santagraziko elizaren bortaitzinean, Sarrikotako Pierre, 1663az geroztik bikario den Cimengesko Bertran, Beloskar eta Conget bilduak, Comengeskoak abadiako kargua uzten du Sarrikotakoaren eskuetan, honen aitak eman zituen aitzin dirutzak, Sarrikotakoa aurkeztu da Oloroneko apezpikuari eta honek titulua bidali du, Arnatons Franciscus de Mayte episcopus Oloronensis sinatua, Sarrikotakoak Santagraziko kalunje den San Martinko Pierreri galdetu du karguan ezartzea eta hori egin da.

 

-1664-03-10, Atarratze Bichoue etxea, Larraine Eliziribehetiko Petirik lur puska bat saltzen du Larraine Jauregiberriko Marieri, Lakarri parropian, 200 frankotan, zilarrezko luis eta beste sos honetan pagatua, Marieren aurrekoek hipotekatu zuten 1649an Olhasarriko Arnaudi eta honen alaba Graxianak Eliziribehetikoari gero.

 

-1664-03-23, Altzai Athagi aitoretxean, Athagiko Jeanne Marguerite eta Marie Jeanne, hau bere senar Zaroko Bertranen baimenarekin, eta Altzai Lekaxaurko Arnaud, hau Arnaud semearen izenean eta honi sinarazteko egin beharrarekin, biltzen dira lur trukaketa batentzat, aitzinetik ahozko ebaluaketa bat egin dute Bordalaseko Xansotek eta Zonharre Onalainti zenduak, Athagikoek Altzai elgeko iteguneko lurra uzten dute eta Altzai gaineko lur bat hartzen, lekuko, Onakoitx, Lakarriko merkatari Kurutxaga Jean, Etxaluzeko Domingo.

 

- Egun berean Athagiko andereek eta Altzai Karrikaburuko Arnaudek lur trukatzea burutzen dute, beraien aisetasunarentzako, Altzai gaineko Athagizabala izeneko lurra, itegun batekoa batetik, Altzaiko elgeko Eiheramendigarai izeneko lurra eta ondoko lapitztegia bestetik.

 

-1664-04-21, Atarratze Bichoue etxea, Gamere Laraskaraiko Monaudek onartzen du 68 frankoko zorra duela Aloze Errekalteko Domingorekin, saldu dizkio 4 kunka gari eta 13 kunka eta erdi artotxiki, gari kunka 4 franko eta 10 soletan eta artotxiki kunka 3 franko eta 10 soletan kondatzen direlarik, Laraskaraikoak urteburuan pagatuko du.

 

-1664-04-07, Atarratze Veteroreko etxean, Santagrazi Eiherabarnekoak aitortzen du 62 frankoko zorra duela Arhanko Arnaudekin, bihi erosteko, dagun irailako eliza bestan pagatuko du.

 

-1664-05-01, Santagrazi Rober etxean, ezkontza, batetik Elgar Barneixko Petiri, Barneixko Johanne eta Elgarko Marieren semea, Barneixko Johanne anaia, Ilheroko Marie, Jeanne koinata, Iriartko Petiri lehengusua, bestetik Roberko Magdalene, Roberko Domingo eta Xuhurtko Marieren alaba, Rospideko Marie eta Espelonko Petiri, Rober etxeko oinordekoa da Magdalene, bizirako hazkurria emanen du Domingo eta Marieri, dotean 300 franko, 3 plater, 3 azieta, pot 1, gatzontzi 1, burdin barra bat, ezkontarropa, behiak, ardiak eta oholak pagatuko dituzte Elgarko Mariek eta Ilheroko Mariek, haurgabeak ezkontza hautziko du eta ardiak eta edergailuak itzuliko dira.

 

-1662-02-03 , Santagrazi Harlepo etxean, Orkatzbero Grazian eta Irigarai Marie, senar emaztek, saltzen dute lur puska bat Gaztelugain hegia deitua, 60 frankotan, Mossenpesko Johanneri.

 

-1663-02-20, Atarratze Bichoue etxea, Atarratzeko maiastur Etxekaparko Andresek ahoz ezkontza tratatu zuen Biskaiburuko Marierekin, eta horretan haiduru egon zen, orai jakin du Biskaiburukoak ezkontzea hitzeman duela Montagutko Jacquesekin, Etxekaparkoa ezkontza horren kontra altxatzen da eta jakinarazi nahi du Marieri, erretorari, Saubiatko Josephi.

 

-1663-03-20, Onize Buldore etxaitzinean, Oliberonko Pierre, Begieriako Jean, Argatko Migel, Bereteretxeko Jean bildu dira Etxandiko Grazian, Uturralteko Geremino, Uhalt eta Irigoinegaraiko Domingoren izendatzeko Onize parropiako ordezkari eta Assartko Grazianen ikustera joateko, honek parropiako errentaren finkazalea da eta apaltzea eskatzen dute ; errenta honela da : Oliberonkoak 40 franko, Etxandikoak 20 fr, Uhaltkoak 20 fr, Begieriakoak 24 fr, Argatkoak 36 fr, Bereteretxkoak 20 fr, Uturraltkoak 16 fr eta Irigoinegaraikoak 33 fr ; ezadostasuna parropiari jakinarazten dute.

 

-1664-04-28, Lexantzu Beloskarenea, Kumtxuskiko Perenaudek aitortzen du eskuratu dituela 100 franko Garaiko Petririren eskutik, Donestebeko maiastur den Garaikoak hitzeman du Garindaineko elgeko soroko belarraren erdia ekarriko deiola Kumtxuskiri.

 

- Lextarreko kortean, Oxaibi Poeiko Isaac eta Etxebarre Irigaraiko Petirinu bilduak dira, Poeikoak bazituen bi berme, Altzabehetiko Etxegoin eta Asoneko Johanto, Nafarroa garaian eta Larrainen egin dira bidaiak, bermeen kentzea galdegiten du, ados jartzen dira.

 

-1663-05-03, Santagrazi Arbelenea, Congetko Arnaud, Jorgain Luxeko Valentin, Arbelko Pierre, Karrikako Pierre, Undureineko Pierre, Zibozeko Pierre, Xuhurtko Jean, Zaroko Bernard, denak kalunje, bilduak dira eta erabakitzen dute maiztergoan ematea Ligiko Millok etxe eta baratzea, 200 libratan, Ligiko Hondobilleko Joantori, honek bikarioari pagatzea hitzeman du.

 

-1662-08-02, Barkoxe burguan, eliza-errentaren jabe zen Sartillonko Pierre zendua, iragan hilabetean Tirasko Pierrek, Barkoxe Larrasketko jaunak, jabetza hori galdetu du Congetkoari, honek, Xiberoako bikario orokor izanki, eman du jabetzaren titulua Atarratzen uztailaren 31an, Tiraskoak eskatu du Atarratzeko bikario Domek Pierreri benetako jabetzan ezartzea, eta egin da ate nagusiaren zabaltzearekin, ihistatzearekin eta missel-aren irakurtzearekin, horretaz Zarokoa akta galdegin du, ene egin beharrez egin dut, sinazale Latsagako Pierre, Barkoxe Larregorriko Xans.

 

-1662-08-24, Gotaine Grison etxaitzinean, Rospide Arbeko Mariek saldu du Gotaine elgeko lur puska bat, itegunekoa, 80 frankotan, Gertin etxean bizi den Elgarko Arnaudi, saltzaileak dirua eskuetan du.

 

-1662-11-18, Gotaine Arbide aitoretxeko eiheraren aitzinean, Arbide Moinantko Jacquesek dio edozein bihi onartzen dituela eiherak eta Altzai Eiheramendiko Jean eta Sansaloko Marie senar emazteak maizter jartzen dituela, hauek emanen dute urtero Moinantkoari 120 kunka bihi, horietan 50 gari, 50 arto eta 20 olho, 1662 San Martinetik 1666koala ; berme da Zalgizeko Sansalo Jean, hurak nasa desegitekotan, pagamendua ezeztatzen da eiheraren gelditze denboran.

 

-1662-12-10, Mendikota Elizalt etxea, Atarratzeko merkatari Atxeterko Pedrok eskuratu ditu 171 franko Mendikotako Uhaltko Antsorenganik, honek zor zituen 1661-09-05az geroztik, Atxeterkoari eman du idi pare bat eta zaldi ttipi bat, Atxeterkoak kito uzten du.

 

-1662-12-11, Gotaine Capdepont etxea, Mendikota Uhalteko Antxok aitortzen du 64 frankoko zorra Mauleko Desaignes Pierre perzkinari, horietan 37 franko Lextarreko korteko kondenaren ondorioz, 3 libra eta 4 sol gastuengatik, eta beste 23ak kondenaren ondorioetarik : 12 fr ofizierrari, 5 libra egunko sargentoari eta zaldi baten bidaltzeagatik, denetara 64 franko eta Uhaltkoak dagun astelehenean pagatuko du.

 

-1662-12-24, Gotaine Etxandi etxea, duela bi egun, Irigoienko Ramon maiasturak deitu ditu Intxauspeko Pierre eta Garikoitzko Misel Gotaineko laborariak, gorputzez larri eta gogoz argi zenak, notari eta apez eskasean, deklaratu du Dona Mariari bere arimaren gomendatzea, Irigoienen hilerrietan bere gorputzaren lurperatzea, funerario ohoreen egitea, 10 meza emanaraztea, Maritxo eta Graxiana alabentzako idi parea, zaldi gaztea, Axaterbuztana deitu lur puska, dena idatziz ezartzea eskatu didate.

 

- Kurutxiagako Marieren dotea pagatu du Xans bere aitak : 300 franko, 30 franko edergailu, 3 plater, 3 azieta, estainuzko gatzontzia, pota, eta haur eskasez diruaren berreskuratzea galdegiten du.

 

-1666-12-29, Atarratze Bichoue etxean, Atarratzeko merkatari Arhanko Arnaudek emaiten ditu 35 franko Mauleko perzkin Zalgizeko Pierreri, Arhankoak dirutza hori Sohutako Latsagaganik eskuratzekoa du, Lextarreko korteak erabaki bezala.

 

-1666-12-01, Atarratze Bichoue etxean, Gonoles herriko Costis Anthoine eta Mendol Jean, orai Atarratzen bizi direnak, adostu dira beraien arteko perzkin negozioaren ezeztatzeko, Ortez eta Salbaterran egin 40 ezkuko zorra Anthoinek pagatuko du eta kitantza Mendoli agertuko Lerdo egunean.

 

-1666-11-25, Atarratze Lapitzburu etxean, Etxegoinko Pierrek Onizeko Etxeberriko etxea erosi du eta lur puska bat saltzen du, 3 itegunekoa, 56 frankotan, Uhalteko Arnaudi, biak kito.

 

-1666-11-05, Atarratze Atxeter etxean, Ziboze Barneixko Bertranek saltzen du lur puska iraztorra bat, 2 itegunekoa, 48 frankotan, Alozeko merkatari Miramontko Dominiqueri, dirua emana.

 

-1664-11-12, Maistre etxean, Lopitz Petiri marexala eta Biarno Borseko Casetteko Arnaud, Lopitzek hartzen du marexal-aprendiz lanaren ikasteko, 2 urtez eta 3 hilabetez, emanen du 24 franko, larruzko besta eta galtza pare bat.

 

-1666-11-01, Atarratze Bichoue etxean, Mauleko merkatari Uturburuko Oilenduk aitortzen du 95 frankotako zorra Onizegaineko Aizirieixko Petirikin, duela bi urte erosi zuen idi pare bat eta urteburuan pagatzea hitzemaiten du.

 

-1666-11-18, Atarratze Bichoue etxean, Santagrazi Sabalkoxe etxeko jabe eta andere Mariek aitortzen du 75 librako zorra Eskerko Diego nobleari, hau Atarratzen bizi den Maltako zalduna, Xuhurtko Dominiquek Aragoian egiten dituen ikasketen ordaintzeko mailegatua, urteburuan pagatzekoa.

 

-1666-09-23, Atarratze Bichoue etxean, Ligi Osteko Pierrek aitortzen du 60 librako zorra Lezantzuko Apezeixko Marieri, urteburuan pagatzekoa.

 

-1666-09-06, Atarratze Bichoue etxean, Muskildiko Iriartko Jeanek aitortzen du 105 frankoko zorra Santagraziko teologian doktore Harlepo Jeani, lur puska baten berrerosteko erabilia, urteburuan pagatzekoa.

 

-1666-08-19, Atarratze Lapitzondo etxean, Mendikota Uhaltko Antxok emaiten ditu 52 franko Lapitzondo Antxori, Mendikotako Garikoitzko Petirik zor dizkio zaldi baten saltzeagatik, Uhaltkoak Garikoitzi hartuko ditu.

 

-1666-06-19, Iruri Etxetoenea, Mendikota Irigaraiko Grazian eta Arnaud anaiak kito jartzen dira, horien aita zenduaren testamenduan Iruriko Irigaraik 60 libra pagatzeko zituen Atarratzeko Atxeterko Pedrori, Arnauden pretentzioak erdizka kitoan gelditu dira.

 

-1666-07-04, Montori San Martin etxean, errege notari Rospide Jeanek eskuetan ditu 75 franko, Santagrazi Berhoko Johannek emanak, Harlepoko Magdalena et oinordekoekin zuen kontratuaren ondorioz, jakile, Goitiko Luis dirubilzale, Montoriko Filziko Jean.

 

-1666-03-30, Atarratze Oxobi etxean, Zagize Arrondoko Arnaudek alor puska bat, itegun batekoa, 160 frankotan, Zalgizeko Jauregiberriko Eunitori, hau eskas da egun eta Zalgizeko eiherazain Elixiriko Petirik ordezkatzen du, honek luis xurietan sosak banatu ditu aurrean, alorra gariz ereina da eta garia bildu ondoren jabetuko da, Jauregiberrikoari bihiaren herrena emanen du, Arrondoko amak erran du erabiliko zuela arrebaren dotearen pagatzeko, hau Atarratzeko Arhankoarekin ezkondu baita.

 

-1666-02-27, Oliberonko eihera aitzinean, Iruriko konderri kortea, Atarratzeko merkatari Arhanko azrnaud, Salako jaun Oliberonko Pierre, Etxebarreko Irigaraiko Petirinu, bildu dira, Arhankoak beste bier galdetzen ditu Nafarroako artile 4 kuboak, erdi kintalekoak, eta zilarrezko 10 librak, horien emaitea hitzartu baitzuten 1664-03-10an, Barnetxeko notariaren aitzinean, horien ez eskuratzearekin Arhankoak Deperalt dirubilzalea bidali zuen bien ondasunetan hartzera, bi aldeak honela ados jarri dira : Nafarroa garaiko Izaltzu herriko Compains Rafaelen berme izateari, eta mozkinari uko egiten dute, dagun Jondane Johanerako artile eta 10 zilarrezko librak emango dituzte, eta artilea eskas izanki, kintaleko 60 franko emanen dute.

 

-1666-02-22, Atarratze, Larraine Arenartko Arnau saltzen ditu 3 lur puska, Arrokieta, Guruxabala eta Etxeparepea deituak, 80 franko eta 40 soletan, Larraineko Rospide Graziani.

 

-1666-02-05, Santagrazi eliza aitzinean, Consourtko Jean apez, kalunje eta Xuhurtko Domingoren ordezkari, Suhurtko Laurencio jaunak, Santagraziko eliza-errentaren jabeak, izendatu zuen Xuhurtko Domingo errenta maizter, hau Zaragozan ikasten izanki, Congetko Pierre zendua izanik eliza-errenta maiztergoa hutsik zen, Suhurtkoak titulua egin du eta Hauzeko Undureineko Pierreri eman, (…).

 

-1666-01-06, Atarratze Martin etxean, Etxekaparko Andres maiasturak aitortzen du 75 librako zorra Uhaltko Bernard notari eta abokatari, 6 hilabeten buruan pagatzekoa.

 

-1666-01-05, Santagrazi eliza aitzinean, Astue Urrutiko Pierre, Harismendiko Tristan apeza eta Arbelko Matias, Santagraziko erretorra, bildu dira eta Harismendikoak erran du Jorgain Luxeko Valentinek bere Ozazeko erretor eta Santagraziko kalunje karguak aldatu zituela Gamereko erretor karguaren hartzeko, Harismendikoak aldaketa ez du onartzen, zeren Luxekoa jadanik Gamereko erretortzaren jabe da, denek sinatzen dute salbu idazten ez dakien Arbelekoak (Santagraziko erretorrak ez daki idazten?).

 

-1665-10-04, Atarratze Congetenea, Hormentko jaun Bagaulako Mirre, Anne bere emaztearen izenean, Congetkoak baimendu zuen Larrainaga iraztorra gainetik pasatzea behi pare, orga, artalde, xerri saldo eta bestekin, Hormenten bordako harat honaratetan, eta Congetkoak nahi zuen epean.

 

-1664-12-29, Atarratze Bichoue etxean, Santagraziko Altzazebe Johannek eta Elgoien Pierrek aitortzen dute 50 frankoko zorra Barkoxeko merkatari Sallesko Pierrei, dagun irailan pagatzekoa.

 

-1664-12-29, Atarratze Maistre etxean, Santagraziko Kurutxiagako Xans eta Arhanzetako Petirik, Ilheroko Domingo eta Kurutxiagako Marieren izenean eta beraien emazten onarpena bere gain hartuz, saltzen dute Santagrazi Ibarrondo eiheraren erdia, 92 frankotan, Etxekaparko Marie eta Endariko Marie ama alaber, Endarikoak dirua kondatu aurrean.

 

-1664-11-26, Ligi Bereteretxenea, ezkontza benedikatzea, batetik Elizagaraiko Grazian eta Jean semea, Atherei Barnetxeko Marie eta Arnaud, Oilokiko Pierre, Karrikako Pierre Ligiko erretorak benedikatu ditu Jean eta Marie, dotean bada 350 franko, erdia sosetan, erdia aberetan, eztei arropa, 40 franko edergailu, 3 plater, 3 azieta, estainuzko gatzontzia, haritxezko 1.000 ohol.

 

-1664-08-30, Atarratze, Galharetko Bernard, Ronneko Jacques, Etxeterko Pedro eta Elizaltko Jean ordezkariak bildurik, elkargoak 4 urteko ardu hornitze kontratua egin zuen Oloroneko Dandout Jean eta Labordeko Isaac merkatariekin, hauek behartuak ziren 8 barrika ardu beterik atxikitzea, 10 librako usunaren mehatxupean, ordezkariak ikustera joan dira eta 3 barrika aurkitu dituzte, beraz merkatarier agintzen dute 8 barrikak jartzea eta 10 libren emaitea, horretaz akta egiten dut.

 

-1664-07-09, Atarratze Markis etxea, Atarratze Elizaltko Bernardek Petiri semea igorriko du Oloroneko Elizaltko Migelen etxera zapatagin aprendizgoaren egiteko 3 urtez, Migelek 24 libra eta bi oski pare emanen dizkio.

 

-1664-07-07, Onizegainean, Barnetxeko Pierre kirurgialaria, Barnetxeko Ursula arreba Irunean bizi dena, biek Barnetxeko Orxua zenak abiatu auziak bururatu nahi dituzte Iruneako parlamentuan, dirutzak, urrezko erraztunak eta beste edergailuak eskuratu, horiek edukitzen dituztenak auzietara eraman, jakile : Salako jaun Gesseko Jean, Belaspectko Pierre kirurgialaria, denek sinatu dute, salbu Barnetxekoak.

 

-1664-06-21, Atarratze Congetenean, Gotaineko Arbide eiheran bizi den Eiheramendiko Jeanek ordezkatzen du Sansaloko Marie bere emaztea, hau Sansaloko Joaniko aita zenduaren oinordekoa, eta bertan dagoen Congetko Pierreri emaiten ditu 203 franko, Joaniko zenak utzi ondasunetarik, horietan Jauregizaharko Irigaraiko Grazianetarik 130 franko eta gehiago ere hartzekoak ditu.

 

-1664-05-11, Atarratze Arraine auzoan, Otxoatxeko etxe eta lurretaz jabe den Bernard, Intsauspeko Jeanne Otxoatxeko Pierre zenduaren alarguna, Ergaraiko Domingo eta Otxoatxeko Intzi senar emazteak bilduak dira alde batetik, eta bestetik Etxebarneko etxe eta lurretaz jabe den Solongaraiko Johanne, Etxebarneko Marie bere emaztea, beste Etxebarne Marie, bi aldeak auzitan dira zeren Otxoatxeko lurren alde gaineko pasalekua dute ezbaian, betidanik Atarratzeko elizara joateko, hilen eramaiteko, oinez edo zaldiz, berdin orga eta idi parekin edo loturik diren abereekin. Eskubidea hautzia izan da eta Etxebarnetarrek lehen eskaera egin zuten Lextarreko kortean, Otxoatxtarrek deia Iruriko epailearen aitzinean, berriz deia Lextarreko kortean eta honek bi aldeen ikerketa galdegin zuen. Etxebarnetarren pasalekua Uturriko bordaren zolatik abiatzen da eta Sustarriko lepoan den hesi mugikorrera heltzen, hau betidanik Otxoatxtarrek zaindu dute, bidea egokia da orga eta idi parekin ibiltzeko, Otxoatxtarrek kontrakoa erranik ere, auzietako gastuen mugatzeko bi parteek akordio bat onartu dute. Ondorioz Etxebarnetarren pasalekua aldatua izan da eta betirako finkatua, beraien etxetik elizarako bidea Uturriko bordaren zolatik abiatuko da, Otxoatxen bordako bidetik iraganen, Otxoatx etxearen ondoko bidetik segituko Erretzu oihanaren ondoan den Otxoatxen lurreala artino, Harribeltzala artino eta hor Sustarrialat doan bidea eskerretarat utzirik. Otxoatxtarrek orgen eta idi parentzako bide egokia eginen eta zainduko dute, Etxebarnetarrek esteki gabeko abereak beste nonbaitik eramanen dituzte, delako bidea Otxoatxtarrek eta Etxebarnetarrek erabiliko dute, Harribeltzatik Barkoxe eta Atarratze lotzen dituen bidera lurrezko bidea izanen da 36 kana luzekoa, Otxoatxtarrek Sustarriko hesi mugikorra zainduko dute. Bi aldeak ados jarri dira bide horretan edozein abere eta edozein unetan pasatzeko eskubdide libroa dutela betirako, Otxoatxtarrek zainduko dituzte hesi mugikorra eta bere lurretarat sartzeko hesiak, Otxoatxek 30 libra eman ditu Etxebarnekoari.

 

-1664-05-18, Ozaze Domekaren eiheran, Congetko Pierre abokatua, Mendiondoko andere Apezetxeko Jeanne, Garaibi Etxegoren anderea, bigerren ezkontzako bere senar Larrondoko Johanne bilduak dira lur trukaketa baten egiteko, eiheraren beherean den soro ttipia eta lapitztegia trukatzen da itegun erdiko soro eta bertako iturriarekin. Lapitzaren ateratzeko eskubidea atxikitzen du.